Lupe Calvo Elizasu kazetariak bere bigarren liburua kaleratu du, 'Por todas'. Asun Casasolak egindako ibilbidea goraipatu, eta indarkeria matxistaren biktima guztiak omentzeko lana da.


(Xanet Arozena OiartzunBai udal taldeko zinegotziaren iritzia) Atez ateko zabor bilketa inposatu zigutenetik zortzi hilabete pasa direnean, hasi da balorazioak egiten gure herriko alkatea. Otsailaren 10eko Hitza-n esaten zuen lehen %30 birziklatzen genuela eta orain %80; biltzen den organikoaren kalitatea %99koa dela, eta abar. Hala ote? Ezin jakin Udalaren eskutik. Udal Gobernuari hainbatetan eskatu dizkiogu datu ofizialak, baina ez dizkigute eman. San Markoko Mankomunitatearen web orrian dauden datuetatik ezezkoa ondorioztatzen da, zaborraren %40 desagertzen baita (100 tona hilero), beraz, Udalak saldu nahi digun %80 hori, %50 eskasean geratzen da. Partzuergoak ez du inoiz Oiartzunen bildutako organikoaren kalitatea eztabaidatu, hara iristen den materia oretsu konpostagaitza baizik. Ezingo da konpostatu iristen den egoeran iristen delako. Hori ere galdetu dugu, alegia, etxeetan behar bezalako ahaleginak egin ondoren hain garbi ateratzen den organiko horrekin zer gertatzen den Lapatxera (Azpeitiko konposta plantara) iristen denerako alferrik galdua egoteko, baina horri ere, erantzun seriorik ez. Zintzilikailuetan denetik aurki daiteke. Arratoiak badaude eta badaki alkateak, herritar batek baino gehiagok esan baitio. Zintzilikailuen inguruan, behin baino gehiagotan, zaborra barreiatuta agertu da. Paperontzietan, errepide bazterretan eta erreka bazterretan zabor poltsak agertu dira. Kiratsa badago etxeetan, baita kalean ere. Hori guztia ukatzea egiari bizkarra ematea da. Berriz ere, alkatea atez atekoa [...]

Legarreko bizilagunek argitu dute aurten ez dutela meza antolatzea lortu, baina datorren urtean saiatuko direla

Valentin argazki dendak, bezeroak saritu zituen bere egunean, San Valentin egunean, hain zuzen ere. Herenegungoa izan zen, urtero errepikatuko duten zozketaren lehenengo aldia eta Mikel Astarloza izan zen, 2010 urtean ezkontza eta jaunartze erreporta...

Ezker abertzaleak erreklamazioak aurkeztuko dizkio Udal Araudi Organiko berriaren (UAO) behin-behineko onarpenari. “UAO berriak, herritarren partehartzea oztopatzen du, agintean dauden alderdien neurrira egokitua dago, eta gainera, kudeaketa ilunari eta ustelkeriari ateak irekitzen dizkio”, salatu du talde abertzaleak. Udal Araudi Organikoak udalaren funtzionamendua arautzen du eta urtarrilaren 28an egindako udal osoko bilkuran onartu zen, behin-behinean, PSE-EEren, Hamaikabaten, EAJren eta PPren aldeko botoekin. EBk abstentzioa bozkatu zuen, eta ezker abertzaleak kontrako botoa eman zuen. Adostasun zabalena lortu Udal Araudi Organikoak adostasun zabalena lortzea bilatu behar du talde abertzaleko zinegotzien iritziz, “baina batzuek, euren interesak aurretik jarri dituzte”, salatu dute. Araudi berriak zinegotzien artean eskubide politiko eta ekonomikoen gaineko maila ezberdinak sortzen ditu abertzaleen aburuz. Hala, aipatu araudiak “zinegotzi batzuei ahotsa eta bozka kenduko die udal batzorde informatiboetan; ezingo dute moziorik aurkeztu eta udalbatzarraren eskumen batzuk alkatearen eskutan utziko ditu”, azaldu du Agus Cano zinegotziak. Parte-hartzea oztopatu Halaber, UAO berriak herritarren partehartzea oztopatu egiten duela salatu du Santi Angulo zinegotzi abertzaleak. Izan ere, “herri ekimenak aurkezteko, sinadura kopuru minimo bat lortu beharko da, herritarren%10 edo gauza bera dena, 3.900 sinadura. Zinegotzi izateko 900 bozka lortzea nahikoa den bitartean”, azaldu du Angulok. Hiru helburu nagusi Talde abertzaleak UAO berriari aurkeztuko dizkion erreklamazioekin hiru helburu [...]

Eskulanen txanda izango da gaur Abaraxkan. Haurrek eskaiolazko maskarak egingo dituzte, 16:30etik 19:30era.

Pasa den astean Kultur Astearen XVII. aldia egin zuten Udal Euskaltegiko kideek. Kultur Astearen balorazio positiboa egin dute: “Beti bezala balorazioa positiboa da, ikasleek parte hartzen dutelako eta une horietan euskaraz bizitzeko aukera dutelako”. Udal Euskaltegikoak, beraz, pozik daude ikasleek erantzun dutelako. “Goizean aritzen diren ikasleak arratsaldean ere etorri dira”, gaineratu dute. “Kultur Astean beti ikasten dute zerbait eta beraien ikas-prozesurako baliogarria izateaz gain, beraien esperientzia pertsonalerako ere balio du”. Ekimenak Kultur Asteari ekiteko Gartziategi sagardotegira joan ziren, baita mendi irteera txiki bat egitera ere. Hura egin ondoren, euskaltegian bertan world kafe saioa egin zuten: “Oso ondo irten zen, ikasleak konturatu baitziren bi orduz etengabe euskaraz aritzeko gai zirela”. Hitzaldiez gozatzeko aukera ere izan zuten euskara ikasleek. Lehena Petra Elser alemaniarrarena izan zen: “Indar handia eman zien ikasleei Petrak, izan ere, euskararekin duen lotura ikustean, beraiek ere euskaraz egitea lor zezaketela ikusi zutelako”. Joseba Antxustegietarte komikigilearen hitzaldiak ere interesa piztu zuela gazteenen artean nabarmendu dute antolatzaileek. Kultur txapelketa bat ere egin zuten eta ekimena “aberasgarria” izan zela adierazi dute: “Mundiala izan zen, izan ere, euskaltegiko maila askotako ikasleak nahastuta aritu ziren. Mailarik baxuena zutenek, maila gehiago zutenkin aritzeko aukera izan zuten eta horrek ausardia ematen die hasi berritan daudenei”. Kultur [...]

Errejional Ohorezko Mailako Pasajesek sailkapeneko lidergoa galdu du; izan ere, banako berdinketa lortu zuen Oiartzun taldearen kontra asteburuan. Horrez gain, Hernani taldeak garaipena lortu zuen Zumaiako taldearen kontra eta puntu bateko aldearekin, ...

Garaipenaren bila irten baziren ere, Ereintzako jokalariek berdinketarekin konformatu behar izan ziren larunbatean Sanco Anaitasunaren kontra etxean jokatutako partidan. Azkenean 31-31 geratu zen markagailua. Herriko eskubaloi taldea mailaz igotzeko bo...

Errenteriako Udaleko Gizarte Zerbitzuetako sailak elkarteek diru laguntzak eskatzeko deialdia egin du. Zehazki, gizarte zerbitzuen arloan lan egiten duten elkarteek eskatu ahal izango dituzte 2011rako laguntzak. Martxoaren 9ra arte (asteazkena) edukiko...

Larunbatean, hilaren 19an, eguerdian egingo da Irungo Kaldereroen konpartsaren entsegua, Irungo Atsegiñaren egoitzan (sarrera Arbelaitz kaletik). Honenbestez, otsailaren 24rako deituta zegoena bertan behera geratu da. Kaldereroen konpartsak hilaren ...

Hondarribiko Bildu koalizioak aurkezpena egin du gaur goizean Zuloaga Etxean eta talde berria aurkeztu dute: Ibai Labaien, Mikel Garmendia, Marilena Castillo, Kattalin Noblia eta Juanito Ortiz. “Talde berria gara, baina arduratsua, esperientzia ...

20.000 treguas de viaje submarino (Hogei mila treguako bidaia ur azpitik) antzezlanaren emanaldia antolatu du Kabigorri Ateneoak larunbatean, 19:00etan. Serioak diren egoerekin barre egiteko gonbita da, antzerki ezerosoaren korrontetik edaten duen Teatro Pezkao konpainia aragoarrak (Zaragoza, Espainia) eskaintzen duena. Teatro Pezkao konpainiaren bigarren lan honetan hainbat gertaera gurutzatzen dira, batzuetan modu absurdoan landuak, beste batzuetan dramatikoan: ETAren agiri bat, obsesionatutako psikologo batzuk, militar taldea eta bere tenientea… hots, eguneroko bizitzakoak izan daitezkeen egoerak, alde batera edo bestera erabakitzera ala tregua bat eskatzera eramango gaituzteenak.

Bihar (hilak 29) Agent Of Kaos, Collapsed by fate eta Flattened frog massacre taldeek joko dute Trintxerpeko Mogambo aretoan, 21:30etik aurrera. Etzi (Hilak 30), berriz, Capsula, Dead Meadow eta Spindrift taldeek joko dute. Azken biak Los Angelesek...

Aldaketa politikoa eta sozialerako oinarriak ezartzea, Pasaiari dagozkion erabakiak bertan hartzea eta herritarren parte hartzea sustatzea. Horiek dira Pasaiako Bildu koalizioan elkartu direnek batzeko izan dituzten hiru arrazoi nagusiak. Hala eman zuten aditzera, atzo arratsean Trintxerpeko alkateordetzan egin zuten aurkezpenean. Esan zutenez, koalizioan bildu direnek «jatorri, tradizio eta kultura politiko eta ikuspegi ideologiko desberdina dute abiapuntu». Lehen erronka udal hauteskundeetan duten arren, akordioa luze irauteko borondatearekin jaio dela eta aurrerantzean hala elikatuko dutela iragarri zuten. Bildu koalizioaren ustez, «Pasaiari bere etorkizuna libreki erabakitzeko eskubidea ukatu nahi zaio, interes gehiegi dagoelako jokoan». Pasaian bi eredu kontrajarri daude, haien iritziz: Pasaia interes ekonomikoen zerbitzura jarri nahi dutenen eredua, eta etorkizuna bertan bizi eta lan egiten dutenek erabaki behar dutela uste dutenena. Bilduk bigarren ereduaren alde egiteko konpromisoa agertu du.

Poxpolo ta konpainia pailazoek Segi jotzen ikuskizuna aurkeztuko dute larunbatean, hilaren 30ean, Amaia Kultur Zentroan. Ekitaldia 17:00etan hasiko da.

Hilero bezala, Lau Haizetara Euskaldunon Elkarteak eta Euskara Departamentuak antolatuta, Eskolatik Kalera ekimenaren barneko emanaldia izango da bihar. Oraingoan, Ados Teatroren Einstein antzezlana ikusteko aukera izango dute haurrek. Ikuskizuna, 17:3...

Trintxerpeko Arrandegi kalea eta Andonaegi auzoa lotuko dituzten igogailuen obra lau hilabeteren buruan bukatuko dituzte. Azken asteetan obrak geldirik egon dira, besteak beste, Arkaitza enpresa itxi egin behar izan dutelako eta bera ari zen igogailuak...

Alkatetzarako sei hautagai aurkeztu dira herrian, beste hainbeste alderdi eta taldeetakoak. PPkoa, Manuel Jorge Martin; EAJkoa, Aitor Santxez; PSE-EEkoa, Rafaela Romero; Bildu-EA-Alternatibakoa, Aiora Perez de San Roman; H1ekoa, Xanet Arozena, eta Aral...