Albisteak

Ludoteketan izena emateko epea aste honetan bukatzen da

Larunbatean (otsailaren 26a) bukatzen da Pasaiako udal ludoteketan izena emateko epea. Interesatuek egun hori baino lehen 24,05 euro ordaindu behar dituzte. Eskaera formalizatzen den une berean ordainduko da kuota. Zerbitzua 4 eta 12 urte bitarteko hau...

admin

La Anunciatak sei sari eskuratu ditu Aztertu programaren baitan

La Anunciata ikastetxeko sei ikaslek sari bana jaso dute Eusko Jaurlaritzak antolatzen duen Aztertu programaren baitan. Ipuinen eta marrazkien modalitateetan eskuratu dituzte sariak. Azterkosta’10 azpikategoriaren baitan, Cristina Perez Derrigorrezko...

admin

Aurtengo tasak eta zergak ordaintzeko epeen berri eman du Udalak

Datorren hilean ekingo dio Udalak 2011ko tasak eta zergak kobratzeari, eta hori dela eta, publiko egin du horiek ordaintzeko egutegia. Informazioa Udalaren webgunean topa daiteke, www.pasaia.net helbidean. Ordaintzeko epeekin batera, zergetarako Pasaia...

admin

Abaraxka: otsailak 22

Jolas egokituak egingo dituzte gaur Abaraxkan, 16:30etik 19:30era.

admin

Saskibaloiko Allerruren garaipena: 68-60

Lau hilabeteren ondoren, Allerruren saskibaloi taldeak garaipena lortu du berriz ere. Beasaingo Autorecambios Goiherriren kontra irabazi zuten Bekoerrota kiroldegian lezoarrek: 68-60. Garaipen horrekin, gainera, azkeneko postua utzi dute lezoarrek, bea...

admin

San Garbiel egoitzak laguntzak eskertu ditu

San Gabriel Egoitzako zuzendari eta egoiliariek iragan urtean laguntza eman zuten hondarribiar guztiei eskerrak eman nahi izan diete, eta tonbolako zozketa egin dute, sarituak ondorengoak dira: 325, 628, 645 eta 061. 4.300 euro jaso zituzten iaz, eta p...

admin

Merkatariei laguntzeko TAO azkarra jarri dute Hondarribia kalean

Irungo Udaleko Hiritarren Zerbitzuko zinegotzi Maite Cruzadok ostiralean jakinarazi zuen Hondarribia kalean TAO express edo TAO azkarra sistema jarri dutela. Cruzadok azaldu zuenez, Hondarribia kalea berritu dute eta ondorioz oinezkoen eremuak zabalagoak dira, merkatarientzako eta herritarrentzako aukerak handituz. TAO azkarra ere merkatarientzako “onuragarria” izango dela jakinarazi zuen Cruzadok. Neurria auzotarrekin eta kaleko dendariekin izandako bileretan adostu dutela esan du zinegotziak: “Helburua da merkataritza jardun azkarra egin behar dutenek horretarako aukera izan dezatela. Noski, auzotarrak ere aukera hortaz balia daitezke, denbora muga berberarekin”. Gestio azkarrak egiteko Horrela, gestio azkarra egiteko beharra dutenek ibilgailua dohainik aparkatzeko aukera izango dute Hondarribia kaleko 11 eta 43 zenbakien artean, propio prestatutako gunean, 15 minutuz gehienez. Sistemaz baliatzeko ezinbestekoa izango da parkimetroan txartela ateratzea, eta bertan matrikula ezartzea. Sistema behin erabilita, hiru ordu pasatu arte makinak ez dio matrikula bereko ibilgailuari beste txartelik emango.

admin

‘Konkistak 500 urte, deuseztatu ezin izan duten oroimena’ hitzaldia bihar Kabigorri Ateneoan

Bihar, hilak 23, Irungo Kabigorri Ateneoan Argentinako Euskal Herriaren lagunek burutzen ari diren elkartasun astearen harira, Konkistak 500 urte, deuseztatu ezin izan duten oroimena izenburuko diaporama eta hitzaldia antolatu du Irungo Askapenak, 19:...

admin

Ramon Iribarren pasealekua konpondu dute

Ramon iribarren pasealekuan, Lurgorri aurrean hain zuzen ere, konpontze lanak egin ditu Euskadiko Portuen Zuzendaritzak. “lurgorriko bizilagunen eta bertatik ibiltzen diren zenbait pertsonen iradokizuna jaso genuen, eta Portu Zuzendaritzarekin ko...

admin

Kabaret gaua

Kabaret gaua antolatu du Lanetik Egina elkarteak biharko. Merkatu Zaharrean izango da, gauean.

admin

Lauko finala jokatuko du Saskilagunak-ek asteburuan

Etzi, finalerdiak jokatuko dituzte sailkatutako lau taldeek. Easo Berri-Beiztinberri partida, 18:00etan izango da, Altzako kiroldegian. Alde Zaharra-Saskilagunak, berriz, 20:00etan. Bi partidetako irabazleek, finala etzidamu (igandean)  jokatuko dute,...

admin

Eskulanak eta tailerrak, etziko Kale Ekintzan

Etziko Kale Ekintza saioan eskulanak eta tailerrak egingo dituzte haurrek, 16:30ean, Gurutzeko Bizardian.

admin

Eskarmentuan oinarritutako taldea aurkeztu du PSE-EEk

Eskarmentu handiko taldea da PSE-EEko Irungo alkategai Jose Antonio Santanok hautes zerrenda osatzeko aurkeztu berri duena. Udal gobernuko kideak osatzen dute zerrendaren oinarria, horietako batzuk 2003etik Udalean ardurak dituztenak: Miguel Angel Paez Obretako ordezkari eta Santanoren bigarrena, Maite Cruzado Hiritarrenganako Zerbitzuko ordezkaria, Fernando San Martin Kulturako arduraduna, Cristina Laborda Gazteria arlokoa, Belen Sierra kiroletakoa...

admin

Pasaiako Bilduk Bilbora joateko deialdia luzatu du

Gaur arratsaldean Bilbon Hauteskunde demokratikoen alde, legalizazioa orain lemapean egingo den manifestazio nazionalera joateko deialdia egin die pasaitarrei Bilduk. Esan dutenez, autobuserako izena emateko zerrendak ohiko tabernetan jarri dituzte. 20:00etan abiatuko da manifestazioa, Jesusen Bihotza plazatik.

admin

Joko garbi eta errebote denboraldia hasi dute Txosteko pilotariek

2011ko Euskal Herriko joko garbiko —plaza librean, hiru hiruren aurka— eta erreboteko txapelketak hasi dira. Txapelketa horietan, Zuberoako, Nafarroa Behereako, Lapurdiko eta Gipuzkoako taldeak ariko dira lehian, tartean, herriko Txost. Oiartzungo ...

admin

Gobernu Taldea: “Arau subsidiarioen beste epai bat irabazi du Udalak”

Xanet Arozena OiartzunBaiko (OB) kideak Lanbarren Berriko hitzarmenaren kontra jarritako errekurtsoa ez du onartu Donostiako administrazioarekiko auzietako epaitegiak, Udal Gobernu Taldeak jakinarazi duenez: “Udalak egindako hitzarmena erabat legezkoa dela baieztatu du epaitegiak emandako sententziak”. Udalbatzarrak 2009ko ekainaren 30ean behin betiko onartu zuen Lanbarren Berri eremua garatzeko hitzarmen urbanistikoa Landurekin eta Amenabarrekin, eta horren kontra errekurtsoa jarri zuen OBko Xanet Arozenak, epaitegiei hitzarmena bertan behera uzteko eskatuz, “legez kontrakoa” zelako. Epaitegiek ez dute onartu Arozenaren eskaera, eta bere argudio guztiak baztertu ditu, “Udalak egindako hitzarmena legezkoa dela baieztatuz”. OBren jarrera kritikatu du Udalak: “Lanbarren Berrirako egindako hitzarmena epaitegietara eramanez, Altzibarko bizilagunentzako eta herriarentzako orokorrean onuragarria izango den aldaketa hori oztopatzen saiatu da zenbait hilabetez. Orain, epaitegien erabakiari esker, dagoeneko ez dago oztoporik Lanbarren Berriko hitzarmenarentzat”. Cadarso lekualdatzeko Lanbarren Berri eremua 2008ko otsailean suspentsoan utzitako arau subsidiarioetako eremuetako bat izan zen. Arau subsidiarioen baitan, “ordenamendu egokiagoa eman ondoren”, udalbatzarrak 2009ko ekainean onartu zituen Lanbarren Berri eremurako egindako arau berriak eta gero, Landurekin eta Amenabarrekin hitzarmena onartu zen. Besteak beste, Lanbarren Berrirako egindako hitzarmenaren ondoren, “Udalak 5.000 metro koadro eraikigarriko eremua jasoko du, dohainik”. Hara lekualdatuko da Altzibarren dagoen Cadarso SA enpresa, “Udalak iazko uztailean enpresarekin egin zuen hitzarmenari esker”. Cadarso Altzibartik ateratzea [...]

admin

Udalekuetarako lekuak geratzen dira

Arabako Sarriako aterpetxean egingo diren udalkeuetarako joateko aurretiko izen ematea amaitu eta gero zenbait leku betetzeke daudela jakinarazi dute Udaletik.

admin

Alkategaiak eta herritarrak aurrez-aurre jarriko ditu gaur Hiritar Foroak

Irungo Hiritar Foroak Maiatzaren 22ko udal hauteskundeetara aurkeztuko diren alkategai guztiak elkartuko ditu gaur, ostegunean, Amaia Kultur Zentroan, 19:00etan

admin
Gehiago