Lupe Calvo Elizasu kazetariak bere bigarren liburua kaleratu du, 'Por todas'. Asun Casasolak egindako ibilbidea goraipatu, eta indarkeria matxistaren biktima guztiak omentzeko lana da.


Abaraxkako kideek mahai jolasetan aritzeko aukera izango dute gaur, baita dardoetan eta boloetan ere. 16:30etik 19:30era ariko dira jolasten.

Errenteria Musikaleko klake ikasleek urtero egiten dituzte koreografia libreak, eta aurten hamargarrenez egingo dituzte. Etzi izango dira, 19:30ean, Errenteria Hiria Kulturgunean. 10 eta 18 urte arteko 45 ikaslek hartuko dute parte.

OKEko neskek beste garaipen bat eskuratu dute asteburuan: 1-3 irabazi diote Vianes taldeari. Alazne Inziarte, Ane Gaskue eta Ohiana Ferrer izan ziren golegileak. Oiartzuarrak hirugarrenak dira, 38 punturekin.

Ostegunean, Antxo urez hornitzen duen hodi nagusia, lanean zegoen hondeamakina batek puskatu zuen eta behin behineko konponketa egin zen, ura emateko. Behin betiko konponketa egiteko gaur goizean ura moztu dute 08:00etan eta Udaletik esan dutenez, 13:0...

Irungo Gaztiak La Bacaladera taldea mendean hartu zuen Donibane Majestik-ek, 38-31 irabazi zion. Jon Friasen mutilek partida eramatea lortu zuten Donibaneko kiroldegian. Sailkapen orokorrean pixkanaka igoz doa talde arrosa; orain, bosgarren postuan dag...

Ordiziaren kontra etxetik kanpo jokatutako partidan 3-3 egin zuten Ohorezko Erregional Mailako mutilek. Endika Fernandezek eta Ion Erkiziak (2) sartu zituzten golak. Seigarrenak dira oiartzuarrak, 36 punturekin.

Urtero moduan, Ereintza Dantza Taldeak ere ospatuko ditu Inauteriak, bi ekitaldi nagusirekin: azeri-dantza eta sardinaren ehorzketa. Ostegunean izango da azeri -dantzaren txanda. 19:00etan aterako dira Ereintzaren egoitzatik eta erdialdeko kaleak zehar...

Gaur aurkeztuko duten Euskararen Hilabetearen baitan eta euskal hizkuntzaren aldeko 17. Korrikaren harira prestatutako Korrika Kulturalaren karietara, Alfabetatze eta Euskalduntze Koordinakundeko (AEK) herriko batzordeak Iduzkilore antzezlanaren emanal...

Hendaiako Mediatekak hilabtero gai bat aukeratzen du, ekitaldien ardatz bilakatzen dena. Hori horrela izanik, martxoa Hitzen eta formen hilabetea izango da. Bihartik hasita Errepublikako lehiaketetan (Olerkarien Udaberria, Erran hamar hitz, eta Frankof...

EAJk Udal kontuen inguruan bere kezka adierazi du eta, “marketing kanpaina baten ostean, engainaturik ez bozkatzeko” eskatu die hiritarrei Xabier Iridoy-k, Irungo EAJko alkategaiak. Alderdiak Udal kontuen benetako egoera zein den azaltzen d...

Miriam Cano Puyk, Pasaiako Alkatetzarako Hamaikabaten (H1!) hautagaiak, herriko zenbait hauteskunde paneletan Bilduk Hamaikabaten hauteskunde kartelak estali dituela salatu du. Canok bere gaitzespena adierazi nahi du honelako ekintzen aurrean, eta R...

Hona Hamaikabatek Hondarribian aurkeztu duen hautagai zerrenda: Ion Elizalde Caballero. Xabier Tife Susperregi (independentea). Ixabel Olazabal Lekuberria. Iratxe Amiama Altuna (independentea). Arturo Ruiz de Loizaga Gonzalez (independentea). Iker Oliveri Ruiz de Muniain (independentea). Sebas Arana Rodriguez (independentea). Jaione Arizmendi Mitxelena (independentea). Patxi Garay Diaz (independentea). Lupe Iza Imaz (independentea). Juan Oiarzabal Serrano. Santiago Martinez Lekuona (independentea). Urko Lekuona Lartigue. Maria Altuna Bengoetxea (independentea). Eider Ortega Arsuaga (independentea). Xabi Lasa Brun (independentea). Garbiñe Iglesias Arana. Ordezkoak: Patxi Urkia Ugarte (independentea). Marisol Beloki Bengoetxea. Imanol Subijana Sanchez (independentea).

Hondarribiko Bildu aurkeztu zuten herenegun. Ibai Labaienek Hondarribia eta hondarribiarrak zoriondu zituen, eta eskerrak eman zizkien ilegalizazioaren aurrean emandako erantzunagatik. Herri Programaren ardatz nagusiak azaldu, programarekiko eta herriarekiko konpromiso tinkoa adierazi, eta lanerako gonbitea luzatu zien bildutakoei. Gero, jai giroa nagusitu zen sagardoa, tortilla eta musikaz. Haurrek ere ongi pasatu zuten Bilduren irudia diren hari matazekin jolasten.

Iñigo Imaz Aralarren hautagaiak igande goizean Beraun auzoan egindako ekitaldi batean esan zuen enplegu mahaia sortzea proposatzen duela bere taldeak, langabeziari aurre egiteko: “Mahaiko kideak izango lirateke herriko enpresak, sindikatuak, herriko ordezkariak… Lanpostuak sortzea, eta herrian daukagun langabezia tasa handiarekin amaitzeko estrategiak sortzea eta mantentzea izango litzateke helburua”. Iñigo Imazekin batera, Oarsoaldeko hainbat militante eta hautagaik parte hartu zuten Beraungo ekitaldian. Imazek esan zuenez, Errenteria-Orereta sozialago bat izatea da bere nahia: “Laguntza sozialak indartuz, ingurumenaren zaintzaren ale eginez, termikak eta portuko txatarrak eragindako kutsadurari aurre eginez, ezkutuko zabortegi bat den transferentzia estazioa itxiz”. Hain zuzen, transferentzia estazioan parkea eta berdegunea egitea proposatzen du Aralarrek. Hondakinen kudeaketari dagokionean, tratamendu termiko-mekanikoa proposatzen du. Imazek azaldu zuenez, “herriko auzoei zerbitzu publikoak eman behar zaizkie, etorkinen ghettoak sortzea ekiditeko”.

Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Udalaren tartea. Mugarria hizpide, Ane Lardirekin. 11:30ean: Metaziyan bila atala. 12:10ean: Elkarrizketa atala. 13:15ean: Kirolez blai! Naxari Altuna eta Juanan Legorburu ETBko kirol esataria...

Conchita de la Riva UPyD alderdiaren Batzar Nagusietarako zerrendaburua eta Gorka Maneiro legebiltzarkidea Pasaian izan dira gaur. Jaizkibelen magalean egin nahi duten kanpo kaia “erokeria” dela esan dute, eta egitasmoaren kontrako alegazio...

Asteburuan jokatzekoak ziren Tecnun eta Oiartzun, baina partida atzeratu egin dute, eta ez dute hurrengo partidaren data zehaztu. Maila berean dagoen herriko Power Rangers taldeak, aldiz, partida jokatu eta galdu egin zuen Bilkoin Legorreta Eredu talde...

Herenegun ospatu zuten Lezon Dantzari Txiki Eguna. Bertan 6 eta 12 urte arteko 130 haurrek hartu zuten parte. Lau dantza taldetako dantzariak ziren: Lezoko Murixka, Errenteria-Oreretako Ereintza, Irungo Meaka eta Iruñeko Amaiur. 11:00etan bildu ziren...

Saskilagunak saiatu zen, baina ez zuen lortu. Lauko finala jokatu zuen asteburuan eta ez zen finalera iritsi. Alde Zaharraren kontra 77-62 galdu zuten oiartzuarrek. Beiztinberrik eta Easo Berrik jokatu zuten beste partida, eta lehenengoek 69-79 irabazi...