‘Iduzkilore’ antzezlana ostiralean Merkatu Zaharrean

Gaur aurkeztuko duten Euskararen Hilabetearen baitan eta euskal hizkuntzaren aldeko 17. Korrikaren harira prestatutako Korrika Kulturalaren karietara, Alfabetatze eta Euskalduntze Koordinakundeko (AEK) herriko batzordeak Iduzkilore antzezlanaren emanal...

Gaur aurkeztuko duten Euskararen Hilabetearen baitan eta euskal hizkuntzaren aldeko 17. Korrikaren harira prestatutako Korrika Kulturalaren karietara, Alfabetatze eta Euskalduntze Koordinakundeko (AEK) herriko batzordeak Iduzkilore antzezlanaren emanaldia antolatu du martxoaren 4rako, ostirala, 21:00etan, Merkatu Zaharrean. Duela 400 urte gertakizun lazgarriak gogora ekarriko dituzte.

XVII. mendearen hasieran girotutako istorioa da, Frantziako errege Henrike IV.ak Lapurdi osoan eragindako sarraskia kontatzen duena. 1609ko ekainaren 27an, zaldi karro batzuk abiatu ziren Bordeletik Baionarantz, barnean Bordeleko parlamentuko kideak zituztela. Erregeren aginduz ikara eta herioa zabalduko zuten herrialdean. Haien artean zegoen De Lancre Jauna, bere lana hain krudelki burutzeagatik betiko gogoratuko zena… 400etik gora emakume erre zituzten, sorginak zirelakoan -heriotza gehienak Lapurdin gertatu ziren, baina izan ziren ere Hondarribiko emakumeenak haien artean-.
Hizkuntzen nahasketa
Antzerki hau Peio Chipy eta Joseba Aurkenerenaren artean argitaratutako Eguzkilorea liburutik abiatu eta, Manex Fuchsek bermoldatu eta hasieratik berridatzi duen idazlana da. Hizkuntzaren aldetik lan interesgarria da oso, garai hartako bereizitasunak islatzen baititu. Hala, hiru hizkera baliatzen ditu Fuchsek: baxenafarrera goi mailako karguentzat, lapurtera herritarrentzat, eta hizkera nahastu bat ijitoentzat.
Sarreraren kostua zazpi eurokoa izanen da. Antolatzaileek jakinarazi dute bertaratzen direnek 17. Korrikaren materiala erosteko aukera izanen dutela.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.