Bilduren aurkezpenean, matazak askatzen
Hondarribiko Bildu aurkeztu zuten herenegun. Ibai Labaienek Hondarribia eta hondarribiarrak zoriondu zituen, eta eskerrak eman zizkien ilegalizazioaren aurrean emandako erantzunagatik. Herri Programaren ardatz nagusiak azaldu, programarekiko eta herriarekiko konpromiso tinkoa adierazi, eta lanerako gonbitea luzatu zien bildutakoei. Gero, jai giroa nagusitu zen sagardoa, tortilla eta musikaz. Haurrek ere ongi pasatu zuten Bilduren irudia diren hari matazekin jolasten.
Hondarribiko Bildu aurkeztu zuten herenegun. Ibai Labaienek Hondarribia eta hondarribiarrak zoriondu zituen, eta eskerrak eman zizkien ilegalizazioaren aurrean emandako erantzunagatik.
Herri Programaren ardatz nagusiak azaldu, programarekiko eta herriarekiko konpromiso tinkoa adierazi, eta lanerako gonbitea luzatu zien bildutakoei.
Gero, jai giroa nagusitu zen sagardoa, tortilla eta musikaz. Haurrek ere ongi pasatu zuten Bilduren irudia diren hari matazekin jolasten.


