Enplegu mahaia sortzea du helburu Aralarrek
Iñigo Imaz Aralarren hautagaiak igande goizean Beraun auzoan egindako ekitaldi batean esan zuen enplegu mahaia sortzea proposatzen duela bere taldeak, langabeziari aurre egiteko: “Mahaiko kideak izango lirateke herriko enpresak, sindikatuak, herriko ordezkariak… Lanpostuak sortzea, eta herrian daukagun langabezia tasa handiarekin amaitzeko estrategiak sortzea eta mantentzea izango litzateke helburua”. Iñigo Imazekin batera, Oarsoaldeko hainbat militante eta hautagaik parte hartu zuten Beraungo ekitaldian. Imazek esan zuenez, Errenteria-Orereta sozialago bat izatea da bere nahia: “Laguntza sozialak indartuz, ingurumenaren zaintzaren ale eginez, termikak eta portuko txatarrak eragindako kutsadurari aurre eginez, ezkutuko zabortegi bat den transferentzia estazioa itxiz”. Hain zuzen, transferentzia estazioan parkea eta berdegunea egitea proposatzen du Aralarrek. Hondakinen kudeaketari dagokionean, tratamendu termiko-mekanikoa proposatzen du. Imazek azaldu zuenez, “herriko auzoei zerbitzu publikoak eman behar zaizkie, etorkinen ghettoak sortzea ekiditeko”.
Iñigo Imaz Aralarren hautagaiak igande goizean Beraun auzoan egindako ekitaldi batean esan zuen enplegu mahaia sortzea proposatzen duela bere taldeak, langabeziari aurre egiteko: “Mahaiko kideak izango lirateke herriko enpresak, sindikatuak, herriko ordezkariak… Lanpostuak sortzea, eta herrian daukagun langabezia tasa handiarekin amaitzeko estrategiak sortzea eta mantentzea izango litzateke helburua”.
Iñigo Imazekin batera, Oarsoaldeko hainbat militante eta hautagaik parte hartu zuten Beraungo ekitaldian. Imazek esan zuenez, Errenteria-Orereta sozialago bat izatea da bere nahia: “Laguntza sozialak indartuz, ingurumenaren zaintzaren ale eginez, termikak eta portuko txatarrak eragindako kutsadurari aurre eginez, ezkutuko zabortegi bat den transferentzia estazioa itxiz”.
Hain zuzen, transferentzia estazioan parkea eta berdegunea egitea proposatzen du Aralarrek. Hondakinen kudeaketari dagokionean, tratamendu termiko-mekanikoa proposatzen du.
Imazek azaldu zuenez, “herriko auzoei zerbitzu publikoak eman behar zaizkie, etorkinen ghettoak sortzea ekiditeko”.


