Albisteak

Oiartzun Irratia: martxoak 4

Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Joel Rodriguezen eskutik, zinema eta DVD estreinaldiak. 11:30ean: Ikastetxeetako Inauteriak hartuko dituzte hizpide, berriemaile bereziekin. 12:10ean: Eltze tartin. 13:15ean: Tertulia. 15:00et...

admin

Senedetasun Bazkaria egingo dute Portu Agintaritzako langileek eta langile ohiek

Martxoaren 12an, larunbata, Portu Agintaritzaren Senidetasun bazkaria izango da Petritegi sagardotegian. Bazkarian, Portu Agintaritzako  langileak eta erretiroa hartu dutenak elkartuko dira. Bazkariaz gain, hainbat jarduera egiteko aukera izango da: S...

admin

Mozorro jaitsierarekin hasiko dira bihar Inauteriak San Pedron

Gaur arratsadean iritsiko dira San Pedrora Inauterietako lehen oihartzunak, Itsas Gela elkarteak Mater ontzian antolatutako pirata Festarekin. Inauteriak, baina, ez dira horrekin bukatuko. Bihar ere izango da zerrekin gozatu. Txarangarekin lagunduta, Z...

admin

Martxoaren 8aren harira ekitaldiak izango dira hilabete osoan

Oiartzungo Emakumeen Taldeek antolatu dituzte: film emanaldia, erakusketa, hitzaldia, bazkaria...

admin

Zazpiak Bat Eguna aurkeztuko dute larunbatean

Ekainaren 18an ospatuko den Zazpiak Bat Eguna aurkeztuko dute bihar Antxon. Euskal Herriko herrialde desberdinetako herritarrak harremanetan jartzeko helburuz Oiartzunen eta Lezon sortutako Zazpiak Bat harreman sarea da festaren antolatzailea. Basabür...

admin

Irati Tobar gaztea babestea erabaki du Herriko Etxeak

Izpuran haien kontrako euroaginduei aurre egiteko itxialdia burutu zuten zortzi gazteetatik aske geratzen den bakarrak, Irati Tobar Portugaleteko (Bizkaia) gazteak, Hendaiako Herriko Etxearen ezohiko babesa jaso du. Herriko Kontseilua hura laguntzeko prest agertu da aho batez, eta hautetsi sozialistek bera gorde zuten bart gauean. Jean Baptiste Salaberri auzapezak zuzenduta, herriko kontseilua egin zuten atzo, gaztea bertan zelarik. Zenbait kazetarirekin sartu zen eraikinera, eta kontseilua abiatu aurretik haien galderak erantzun zituen. Bitartean, Iker Elissalde hautetsi abertzaleak mozioa aurkeztu zuen. Hendaiako ordezkariei euroagindua salatzeko eta herrian bizi den Irati Tobar gaztea laguntzeko neurri zehatzak zehazteko galdegiten zuen. Kotte Ezenarro auzapez ohi eta eskualde kontseilari sozialistak atxilotua izateko arriskuan den gaztea babesteko hitza eman zuen. Hala, bilkura amaituta, sozialistek babestu zuten Tobar, eta haietako baten etxean lo egin duela jakin da. Atzo goizez, hainbat hautetsi agertu dira bere bila, eta autoz eraman dute Iker Elissalde Biharko Hendaia alderdiko kidearen etxera. Albistea idazterako orduan, gordeta jarraitzen du gazteak.

admin

Estornudo Nuclear taldeak joko du Romeral Berrin

Inauteri giroa laguntzeko Romeral Berri tabernak kontzertua antolatu du etzirako. Estornudo Nuclear taldekoek joko dute 22:00etatik aurrera. Ordurako zirko giroa nagusi izango da barrutian, Gazte Asanbladaren ekimenari esker.

admin

Akats batengatik asteartean ez dituztela ludotekak irekiko salatu du Hamaikabatek

Hamaikabatek salatu du ziurrenik ez dituztela asteartean ludotekak eta gazteentzako lokalak irekiko “Gazteria zinegotziak izandako aurreikuspen faltagatik”. Ildo horretatik, emango ez duen zerbitzuarengatik ordaintzea ez dela bidezkoa adier...

admin

Ondartxorako proiektua enkantera atera dute

San Pedroko Ondartxo ingurua berriztatzeko proiektua enkantera atera du Udalak. Interesatuek hilaren 25era arteko epea dute beren proposamenak aurkezteko. Ondartxoko izaera naturalari eustea da helburua, espazioa hobeto baliatzeko helburuz altxa daitez...

admin

Aurki zabalduko dute Antxorako sarrera berria

Martxorako agindu du Gipuzkoako Aldundiak Antxoko sarrera berriaren zabaltzea, eta badirudi oraingoan epeak bete egingo direla. Lanen itxurari erreparatuta, behintzat, ezer gutxi falta da. Dagoeneko prest dute Marealta zeharkatuko duen errepidea eta honenbestez laster zabalduko dute trafikora, eguna oraindik zehaztuez duten arren. Sarrera berria zabaltzean hainbat aldaketa egingo dituzte barruti barruko trafikoa ordenatzeko.

admin

Oiartzun Irratia: maiatzak 15

Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan. Hiru kortxea (Hala Bedi Irratia). 20:50ean. Zuzenean, Sevillako Sanchez Pizjuan futbol zelaitik, Sevilla eta Realaren arteko partidaren kontakizuna. Hizlariak: Urtzi Argibay eta Joel Rodriguez.

admin

San Juanek irabazi du Getarian

Getarian jokatu da gaur arratsaldean Trainerillen Ligako zazpigarren jardunaldia eta San Juanek irabazi du estropada. Hondarribia bigarren izan da eta hirugarren San Pedro. Gazteen Mailan etxekoek irabazi dute, mutiletan zein nesketan. Ligatik kanpo, G...

admin

Adin txikiko bati zirriak egiteagatik Iztietan lagun bat atxilotu dutela salatu du Gurekin Auzo Elkarteak

4 urteko haur bati zirriak egiteagatik Ertzaintzak aste honetan pertsona bat atxilotu duela salatu du Gurekin Auzo Elkarteak prentsa ohar bidez. “Oso larritzat” jo ditu jazotakoak, baina “beste behin ere, iragarritako kronika baten au...

admin

Pasaiarako proposamenak barrutiz barrutik aurkezteari ekin dio Bilduk

Bildu barrutiz barruti ari da aurkezten Pasaiarako dituen proposamenak. Atzo ekitaldia egin zuten Pasai Antxoko Gure Zumardian eta esan zutenez herritarren parte-hartzea sustatzea izan da eren egiteko nagusienetakoa “Argi dugu pasaitarrekin elkar...

admin

Piraguistak Londresen entrenatuko dira

Ur bizietan lehiatzen diren Santiagotarrak taldeko Joan Crespo, Jone Otaño eta Ander Elosegi, Xabier Taberna teknikoarekin batera, Londresera (Ingalaterra) joango dira astelehenean. Londresen 2012an jokatuko dituzten Joku Olinpikoak prestatzera doaz, ...

admin

Manu Ugartemendiaren aldeko manifestazio jendetsua

Manu Ugartemendia presoaren aldeko manifestazio jendetsua izan zen atzo arratsean. Atzora arte La Santen izan da preso Ugartemendia. Espainiaratuko duten beldur, preso oreretarrak gose greban izan da. Atzo  bete zuen Frantziako Estatuan ezarri zioten zigorra, eta senitartekoei presoak berak egindako deiari esker, badakite Pariseko aireportuko etorkin ilegalen zentro batera eraman dutela. AAM Amnistiaren Aldeko Mugimenduak salatu duenez «Espainiako poliziek atxilotu eta espetxeratzeko arriskua izango luke, eta baita tortura jasateko arriskua ere».

admin

Areto futbolean, Oiartzunek 0-3 irabazi dio Tecnun taldeari

Gipuzkoako Bigarren Mailan aritzen den Oiartzunek, pasa den asteburuan jokatu behar zuen Tecnun taldearen kontra. Partida bertan behera geratu zen, ordea, eta astean zehar jokatu dute. Oiartzuarrak gailendu ziren partidan: 0-3 irabazi zioten Tecnun tal...

admin

Bigarren eskuko azoka, igandean

Hileko hirugarren igandean bigarren eskuko azoka izaten da, eta igande honetan ere ez du hutsik egingo. Ohi bezala, hainbat produktu erosteko aukera izango da Xabier Olaskoaga plazan: arropa, jostailuak, liburuak, dekoratzeko elementuak eta baita antig...

admin

Rotetaren kontra jokatuko dute mutilek

Hiru partida falta zaizkie Ohorezko Erregionaleko futbolariei denboraldia bukatzeko: asteburu honetakoa, datorrenekoa, eta maiatzaren azkenekoa.Hasteko, asteburu honetakoa Rotetaren kontra jokatuko dute OKE Oiartzun Kirol Elkarteko mutilek. 17:30ean du...

admin

Xabier Iridoy (EAJ): “Datozen urteetan udaletxearen ahaleginak euskararen erabilera zabaltzera zuzendu behar dira”

Hauteskunde ekitaldia egin du gaur goizean Irungo EAJk Pio XII plazan. Bertan, Xabier Iridoy zerrendaburuak bere sutez Udalean euskara politikak nolakoa izan behar duen azaldu du. Hala, Iridoyren arabera, “euskararen etorkizuneko erronka bere era...

admin
Gehiago