Lupe Calvo Elizasu kazetariak bere bigarren liburua kaleratu du, 'Por todas'. Asun Casasolak egindako ibilbidea goraipatu, eta indarkeria matxistaren biktima guztiak omentzeko lana da.


Hendaiako Ikastolak ipuin ibilaldia antolatu du larunbata arratsalderako, 17:00etan Amicale Laique elkartearen aitzinean abiatuta. Itziar Rekaldek gidatuko du txangoa, Afrikatik Euskal Herrira, Antoine d’Abbadieren abenturaz izenburupean. Gero, konta...

Errenteriako Udaleko udal taldeek, ezker abertzaleak, EAJk, EBk, PPk eta Hamaikabatek Oarso udal aldizkariaren banaketa gelditzeko eskatu diote alkateari kanpainaurrean alderdi politiko baten mesedetan aritzeagatik, eta gainontzeko alderdiak gutxiestea...

Joxe Kruz Sarasolak Pikoketan duen publiometroak metro koadroko 347 euri litro jaso zituen otsailean. 2010eko hilabete berean baino 203 litro gehiago.

Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Zuberoa kantuz. 11:30ean: Zulotik deiadarka. 12:10ean: Oiartzuarren Baitan. 13:15ean: Lore atala eta disko aurkezpena. 15:00etan: Albisteak. 18:00etan: Arguyuan (errepikapena). 20:00etan: Alb...

Herriko hainbat taldek bat egin dute Euskararen hilabetearekin, eta euskarazko ekitaldiak antolatu dituzte martxoan, publikoari irekita. Endaika, Urpean, Endaiarrak eta Xiba elkarteak dira Euskara Batzordearen deiari erantzun diotenak. Jarraian aipatze...

Otsailean bezala, martxoan Rudy margolariaren lanen erakusketa egongo da jarrita Petra Lekuona zaharren egoitzan. Erakusketa egunero bisita daiteke, astelehenetik igandera, 09:30etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.

Oso bitxia da ikustea nola herrian inolako tradizioa ez duen gune batek izugarrizko jakin mina piztu duen. Inolako tradizioa diogu, batetik Iturriozek bere liburuan bizitza erlijiosoari emaniko atalean aipatu ere ez duelako egiten tokia hau; eta, beste...

Oroimenari buruzko hitzaldia antolatu dute astearterako Donibaneko Aiton-Amunen Aterpean. 18:00etan hasiko da solasaldia. Horrez gain, Baztanera txangoa antolatzen ari direla esan du erretiratuen zuzendaritzak. Apirilaren 2an izango da txangoa, eta int...

Inauteri giroa laguntzeko barrikotea antolatu du biharko Lore Txorta elkarteak. Sagardotegiko menua dastatuz gozatuko dute Inauterietako ostiral gauean elkartean afaltzera biltzen direnek. 21:00etan hasiko da barrikotea.

Legez ezarritako diru sarreren mugen barruan egonez gero, etxe jabe pasaitarrek badute Ondasun Higiezinen Gaineko Zergarako diru laguntza eskatzea. Eskaerak egiteko epea zabalik da honez gero eta hala izango da hilabete osoan zehar. Aipatu diru sarrere...

Pello Gonzalez Gipuzkoako ahaldun nagusi izateko Hamaikabaten hautagaia Trintxerpera hurbildu da gaur goizean garraio azpiegiturak defendatzeko, “Gipuzkoako enpresen lehiakortasuna hobetzeko eta lanpostuak mantendu eta kalitatezko enpleguaren sortzea bermatzeko beharrezko zerbait delako”. Aldi berean, Hamaikabateko buruak Pasaiako portuaren jarduera defendatu du, 3.600 lanpostu sortzen dituelako eta Gipuzkoako barne produktu gordinaren %1,63a suposatzen duelako jarduera horrek. Horrela, Gonzalez Pasaiako badiaren biziberritze integralaren alde agertu da eta portuaren merkataritza jarduera badiaren kanpoaldera lekualdatzearen alde, beti ere kokaleku berriak legeak eska ditzakeen ingurumen zehaztapen guztiak bete beharko dituela azpimarratuz. “Merkataritza jarduerak badian tokirik ez duela eta jarduera hori iraunarazteak pasaitarrek kalitatezko bizi baldintzak izatea eragozten duela uste dugu, eta aldi berean, ezin diogu portuaren jarduerari uko egin; 3.600 lanpostu eta BPGren %1,63a jokoan daude”.

La Herrera Herrira Batzordeak herritarren laguntzarekin gune horretarako landu duen proposamenaren alde sinadurak bilduko ditu etzi (hilak 15) Santiago plazan, 11:00etatik aurrera. Ikus-entzunezko bat ere proiektatuko dute.

Igande honetarako, Biziarteko zigorrik ez! Kondena betea dutenak kalera! lelopean martxa izango da herrian goizeko 10:30ean. Urtero egiten duten martxan da eta aurten, Ergoiendik abiatuko (Ander Errandonea Ordoxelai-ren auzotik), Gariñotik pasatuko da...

Arrantzale herriren batean izango da antzekorik, baina gaur egun zaila da Joxean Kortaren arrandegiaren antzekorik topatzea. San Pedroko arkupetan du saltokia, garai batean azoka antzekoa izandakoan; gaur egun, bere arrandegia baino ez da geratzen Olatz Mitxelena Pasaia Jose Antonio Korta Fachado (San Pedro, 1930) inoiz ez da arrantzale izan, baina bere bizimodua beti egon da arrantza munduari lotuta. Gaur egun erretiroa hartuta duen arren, egunero jaikitzen da oraindik bostak inguruan lonjara joateko. Semeak erosten du San Pedroko arkupetan duten saltokirako arraina, eta berak laguntzen dio. Goizeroko jarduna bukatuta, arrandegian erantzun ditu galderak. Zenbat urte dira arkupetako arrandegian lanean hasi zinela? Hogeita zortzi bat urte. Lanik gabe geratu ginenean hau laga egin zidaten, eta eskerrak. Aurretik zertan aritzen zinen? Saregile nintzen. Zerbitzura joan baino lehenagotik ere aritu nintzen sareak konpontzen, eta azkeneko etxean, Berrotaranen, hogeita zazpi urte egin nituen. Gaur egun saregilearen irudia gehiago lotzen zaio emakumeari. Baina gizonezkoak ere aritzen dira Bai, hala da, baina gu barku handikoak konpontzen genituen. Gure sareek handiagoa dute zuloa, maya deitzen dena. Nori ikasi zenion saregilearen lanbidea? Ni 14 urterekin hasi nintzen, arrandegia Trintxerpen zegoen garaian. Goian zegoen sare tokia eta han, beste batzuekin ikasi nuen. Lan hura bukatzean arraina erosi eta saltzera. Zer [...]

Asteburu honetako Kale Ekintza berezia izango da: Pon eta Pa pailazoek saioa eskainiko dute bihar. 17:00etan hasiko da saioa Haurtzaro Ikastolako jantokian, sei eta hamabi urte tarteko haurrentzat.

Ezker Batuak (EB) antolatuta, larunbat arratsaldean ekitaldia egingo dute amintoaren biktimen omenez. Hain zuzen, Musika Plaza aukeratu dute ekitaldi hori egiteko. Toki horretan, zehazki, Paisa izeneko lantegia zegoen, amiantoa zeukaten elementuekin la...

Elizalde Herri Eskolaren Eguna ospatuko dute etzi. Hona egitaraua: 09:30ean: Txistulariak. Lartaun taldea. 10:00etan: Diana trikitilarien eskutik, eskolatik plazara. Judo erakusketa. 10:30ean: Ikasleen krosa, aurrebenjamin, benjamin, alebin eta haur mailetan. Irteera Kontsejuerreka kaletik. Eskola irekia 10:30etik 12:00etara HH eta LH. 11:00etan: Bertsoak pilotaleku aurrealdean. 11:15ean: Gimnasia erritmikoa. Tailerrak pilotalekuan. Xake-partidak pilotalekuan. 11:45ean: Euskal dantzak. 12:15ean: Ikasleen emanaldi nagusia. 13:30ean: Ikasleen bazkaria DBHkoen sarreran. 14:00etan: Helduen bazkaria jantokian. 16:00etan: Haur jolasak. 17:00etan: Dantzaldia, Modestorekin. Egunean zehar: Puzgarriak. (11:00-12:30 eta 14:30-18:00) Taberna aterpean. Erakusketa eskolako pilotalekuan: XX. mendea. Oharra: Emanaldiak patioan izango dira, eta eguraldi txarra eginez gero Madalensoro pilotalekuan.

Ibargain Musika Eskolako Nau eta Hiru Bi band! taldeek pop-rock kontzertua emango dute herriko Kastroko iturrian. Emanaldia bihar izango da, arratsaldeko zazpietan.

Haurtzaro Ikastolako Mendi Taldeak irteera antolatu du etzirako. Leitzatik Lekunberrira (Nafarroa) joango dira, bizikletaz. Parte hartu nahi dutenez, gaur dute azkeneko eguna izena emateko, eta ikastolako idazkaritzatik pasatu behar dute.