Pasaiarako proposamenak barrutiz barrutik aurkezteari ekin dio Bilduk

Bildu barrutiz barruti ari da aurkezten Pasaiarako dituen proposamenak. Atzo ekitaldia egin zuten Pasai Antxoko Gure Zumardian eta esan zutenez herritarren parte-hartzea sustatzea izan da eren egiteko nagusienetakoa “Argi dugu pasaitarrekin elkar...

Bildu barrutiz barruti ari da aurkezten Pasaiarako dituen proposamenak. Atzo ekitaldia egin zuten Pasai Antxoko Gure Zumardian eta esan zutenez herritarren parte-hartzea sustatzea izan da eren egiteko nagusienetakoa “Argi dugu pasaitarrekin elkarlanean eraiki nahi dugula etorkizuneko Pasaia, bai eta etorkizuneko Pasai Antxo ere”. Datorren legegintzaldian, Molinaoko parkean frontoi estalia jarriko dutela agindu zuten, baita Luzuriagako egitasmoa gauzatuko dutela ere.

Gaur eguerdian San Pedron zuen ekitaldia Bilduk, baina eguraldiaren eraginez atzeratu behar izan dute. Asteartean, 19:00etan izango da ekitaldia, frontoian. Bihar, berriz, Donibanerako proposamenak aurkeztuko dituzte, 13:00etan, Santiago plazan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.