Lupe Calvo Elizasu kazetariak bere bigarren liburua kaleratu du, 'Por todas'. Asun Casasolak egindako ibilbidea goraipatu, eta indarkeria matxistaren biktima guztiak omentzeko lana da.


Musika eta klakea batuko dituen emanaldia izango da bihar, De Cyne Reynan, Tap Kon Fusion taldearekin. Klakearen eta askotariko musika estiloen fusioa eta inprobisazioa izango dira ekitaldiaren ardatzak, eta klakea bera musika tresna bat gehiago izango...

Urtarrilaren bukaeran Udal Gobernu Taldeak jakinarazi zuen inkesta egingo zuela, atez ateko bilketari buruzko herritarren iritzia jasotzeko. OiartzunBairen (OB) ustez, inkesta, ordea, ez da izan egiaztatua, gardena eta sinesgarria: “Nahi zuen ondoriora gidatu du Gobernu Taldeak”. OBk jakinarazi duenez, urtarrilaren 31n eskatu zion Gobernu Taldeari inkestaren galdetegia eta oraindik ez du jaso. Eskari horrek bi helburu zituen: “Inkestak ematen zituen datuen inguruan gure interpretazioa egitea eta inkesta egiterakoan fede txarrik zegoen ala ez egiaztatzea”. Udalak ez ditu jakinarazi emaitzak oraindik, baina OBk okerrena espero du: “Susmoa dugu nahi zuten ondoriora heltzeko gidatu dutela”. Herritarrekin bilerak Galdetegia eskuetan ez izan arren, herritarrekin bildu dela jakinarazi du OBk eta horiek jakinarazi dizkietela inkestaren nondik norakoak. Herritarrak haserre daude, OBren esanetan: “Bizilagun gehienek haserrea eta etsipena adierazi digute inkestan erantzun behar izan dituzten galderengatik. Bizilagun hauek inkestaren emaitza atez atekoaren alde ateratzeko zuzenduta zegoela adierazi digute, alde bateko galderez osatua”. Zurikeria OBk uste du Gobernuak bere burua zuritu behar duela, baina ez duela bide egokia aukeratu: “Orain, hauteskunde hauen aurrean, ulertzen dugu Gobernuak inkesta honetan aldeko emaitza behar duela bere inposizioa zuritzeko eta herritarren babesaren publizitatea egiteko. Ezin duguna ulertu da nola egin daitekeen hain era narratsean. Inkesta honen planteamenduak berriro erakusten du [...]

Ekialdebus egitasmoa martxan jartzearekin, Oiartzun eta Donostia A8 autobide bidez lotzen zituen H3 zerbitzua kendu du Gipuzkoako Foru Aldundiak eta horrek herriko erabiltzaileen kexak sortu ditu. Ia mila sinadura inguru bildu dituzte zerbitzua berriz ere martxan jar dezaten eskatuz. Oiartzungo Udalak ere bat egin du herritar horien eskaerarekin eta linea berriro jartzeko eskatuko du. Herritarrek, ezin dute ulertu Gipuzkoako Foru Aldundiak garraio publikoa sustatzea helburu duela esan eta gero, zerbitzuak murriztea: “Izan ere, Oiartzun bezalako herri batentzat —komunikazioak nahiko mugatuak dituena— oso garrantzitsua da garraio publiko sare osatua eta zabala izatea”. Horregatik, Oiartzungo erabiltzaile kaltetuek zenbait ekimen jarri dituzte martxan. Horien artean kokatzen da udaleko ordezkariekin egin duten bilera. Bertan zenbait proposamen eta soluziobide aztertu zituzten. Bestalde, garraio publikoaren aldeko apustua egin behar dela uste du Udalak: “Horrek, dauden zerbitzuak egokitu eta egon daitezkeen behar berriei irtenbide ematea eskatzen du. Inolaz ez, dauden zerbitzuak kentzea”. Bide horretan, Udalaren iritziz, lehentasunezkoa izan behar luke orain arte egon diren lineak egokitzea eta mantentzea. Hala, Ekialdebus egitasmoa martxan jarri aurretik Udalak alegazioak tarteratu zituela jakinarazi du, baina «zoritxarrez», Udalaren eskaerak ez dituztela aintzat hartu. Aldundiarekin bilera Orain, herritarrek eta Udalak aztertutako proposamenak eta konponbide horiek Foru Aldundiari transmititzea baino ez da geratzen. Kaltetuak [...]

Udaberriko 8. Ibilaldia egingo dute igandean, martxoak 20, Donibane Lohizun eta Hendaia artean. Ibilbidea Donejakue bidetik eginen dute, ohi bezala. Biriatuko Herriko Etxeak jakinarazi duenez, ibiltariak 08:45ean abiatuko dira Donibane Lohizuneko Thier...

Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Udalaren tartea. Gaia: H3a. Gonbidatuak, Pavel Viñas zinegotzia eta autobus erabiltzaile bat. 11:30ean: EHNE sindikatuko Oier Narbaizaren eskutik, Metaziyan bila. 12:10ean: Elkarrizketa. 13:1...

Urdaburu Mendizale Elkarteak Ardoaren eta Arrainaren ibilbidearen baitan 11. ibilbidea antolatu du. Hala, larunbatean Durangotik Bolibarrera joango dira, eta bidean, Garai herria, Oiz mendia eta Ziortzako monasterioa bisitatuko dituzte. Ibilbidea bost ...

Xabier Leteren omenezko nazioarteko poesia saria sortu du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Apirilaren 5etik aurrera aurkeztu ahal izango dira lanak. Irabazleak 10.000 euro jasoko ditu eta lana argitaratuko diote.

Martxotik uztailera artean opera eta ballet emanaldiak proiektatuko dituzte Niessen zinemetan, eta atzo emanaldi horiek noiz izango diren jakinarazi zuten. Lehenengoa martxoaren 24ean izango da. Mozarten Txirula magikoa emango dute zuzenean Milango Alla Scala antzokitik. Bi astean behin gutxienez, izango da emanaldi bat. Orain arte uztailaren 14ra arteko emanaldiak zehaztu dituzte, baina gehiago ere izango direla aurreratu dute. Duela urtebete hasi ziren opera eta ballet emanaldiak proiektatzen eta dagoeneko mila lagun inguruk ikusi dituzte emanaldiak zuzenean edo aurretik grabatuta. Munduko antzoki garrantzitsuetan ematen diren lan klasikorik garrantzitsuenak ematen ari direla nabarmendu dute antolatzaileek. Hala, Milanen, Londresen, Salzburgen, Bartzelonan, Madrilen eta Vienan emandako operak edo balletak izan dira. Urtean zehar hamasei lan proiektatu dituzte sei zuzenean eta gainontzekoak aurretik grabatuta. Lan horietan ikus-entzule gehien erakarri dituena balleta izan da, Txaikovskiren Zisneen Lakua. Operari dagokionez, Pucciniren Madame Butterfly-k eta Tosca-k erakarri zituen ikus-entzule gehien. Martxotik uztailera zazpi obra proiektatuko dituzte Niessen zinemetan, zehazki honakoak: Martxoak 24, osteguna 20:00etan: Milango Alla Scala antzokitik zuzenean Mozarten Txirula magikoa. Apirilak 5, asteartea 19:00etan: Vienako opera antzokitik zuzenean Donizettiren Anna Bolena opera. Apirilak 19, asteartea 20:00etan: Bartzelonako Gran Teatre del Liceu antzokitik zuzenean Mascaniniren Cavalleria rusticana opera. Maiatzak 9, astelehena 20:00etan: Madrilgo Real antzokitik zuzenean balleta [...]

Azkeneko jardunaldietan emaitza hobeak lortzen ari da Power Rangers, Oiartzun baino. Aurreko jardunaldian, Oiartzunek galdu egin zuen eta Power Rangersek irabazi. Azkeneko, jardunaldian, Oiartzunek berdinketa lortu du eta Power Rangersek berriro garaip...

Pik Nik Cello Duo biolontxelo taldeak, Udaleko Kultura Sailaren laguntzarekin, Huapango izeneko diskoa aurkeztuko du bihar udaletxeko areto nagusian, 19:00etan. Pik Nik Cello Duo taldea Iñaki Etxepare irundarrak eta Marta Roma kataluiniarrak osatzen d...

ELAk mendeurrena ospatuko du

Lobo electrico taldeak joko du larunbatean (hilak 21) Mogambon. Artefactos mágicos izenburuko disko berria aurkezteko bira egiten ari da taldea. Yucatan eta Los conejos taldeek osatzen dute taldea. 21:30ean hasiko da kontzertua. Kontzertua bukatuta DJak izango dira gau giroa luzatzeko.

Pasaiako portuan egoera larria bizi dugu langileen eskubideei dagokionez. Batetik, portua Gipuzkoako ekonomiarako ezinbestekoa dela helarazten zaio prentsari, eta horregatik kanpo kaia eraikitzeko ehunka milioi euro inbertitu behar direla esaten da. Bestetik, hemen lan egiten dugunon lan baldintza eta baldintza ekonomikoak balizko errendimendu horren guztiz kontrako norabidean doaz. Miguel Buen presidente izan den 20 hilabetetan, Portua egungo kokapenean ez dela bideragarria entzun dugu etengabe hedabideetan. Horretan dirutza xahutu du, diru publikoa noski, aurreproiektuetan, azterketetan eta propagandan, guztiak kaia kanpora eraman behar dela justifikatzeko. Bien bitartean, kaiak husten ari dira, eta krisiari egozten zaio egoera, baina ez dute inongo ahaleginik egin trafiko berriak erakartzeko. Horrez gain, portua desegiteari ekin diote, Jaizkibelen eraikitzeko baimen bat ere eskuan izan gabe. Hitzarmen elektoralistetatik haratago, Espainiako Ingurumen Ministerioarentzako Jaizkibelgo proiektuak ez du justifikazio ekonomikorik ez eta ekologikorik ere, eta aipatu erakundeari dagokio proiektua gauzatzeko behin betiko baimenak ematea. Pasaiako Portu Agintaritzako langileak urte batzuetatik hona erosteko ahalmena galtzen ari gara iraunkorki. Interes Orokorreko Portua izanagatik, eta Madrilgo erabakien menpe egoteagatik erabat, sektore publikoaren murrizketak ezarri zaizkigu. Azkena eta larriena “dekretazoa” delakoa izan da. Honen eraginez gure soldataren %5 deskontatzen digute 2010eko ekainaz geroztik. Adibide bat jartzeagatik: une hauetan hogei urteko antzinatasuna duen lehen mailako ofizial [...]

Hilaren 18an (pasa den asteazkenean) Esne Beltza taldea Haurtzaron izan zen, eta DBHko ikasleei kontzertu eskaini zien. Ikasturtea amaitzera doan garai honetan ikasle zaharrenak ikasketetan buru-belarri izaten dira, baina tarte polita izan zuten euskal...

Julen Etxaniz epaitu zuten atzo Espainiako Auzitegi Nazionalean, ETAko kide izatea leporatuta. Etxaniz, 2008ko abenduan atxilotu zuten San Pedron. Sarekada berean, Arkaitz Landabea, June Villarubia eta Saioa Urbistazu atxilotu zituzten. Villarubia eta ...

Gazteria eta Kirol Sailak antolatutako III. Argazkiez blai! lehiaketa azken txanpan sartu da. Hilaren 31n (datorren asteartean) bukatuko da parte hartzeko epea. www.gazteoiartzun.net/argazkiak webgunera argazkiak igo, balorazioak egin eta botoa eman ...

Tim Bowley eta Charo Pita ipuin kontalariak kontu-kontari arituko dira ostegunean, 17:30ean, Ikust Alaia udal liburutegian. Ikuskizuna gazteleraz izango da, eta doan.

Irungo Alarde Tradizionaleko konpainia guztiek kantinerak aukeratu dituzte dagoeneko. Hauek dira: Ama Xantalen. Amaia Genua Peña. Olaberria. Alexandra Sánchez Martínez de Iturrate. San Migel. Maitane Estebanez Cuadrado. Behobia. Aitziber Aranburu V...

Abbadiako eremuan egonaldia burutzen ari diren bi artistek proposaturiko ‘Jardin’ goiburuko emanaldia ezagutzeko aukera izango da asteburuan, bi sesioetan: larunbatean eta igandean, biak 15:00etan eta Abbadian bertan. CPIE Euskal Itsasbazte...

Mugaz Gaindiko Partzuergoak antolatuta, Bidasoa-Txingudi Kirol Jaia egingo dute larunbatean Irun, Hondarribia eta Hendaiako 8 eta 11 urte bitarteko haurrek, goizez. Txandaka herriz herri egiten den jaialdia da, eta aurten Hondarribiko Jostaldin egingo ...