Donejakue bidea egingo du Udaberriko Ibilaldiak igandean

Udaberriko 8. Ibilaldia egingo dute igandean, martxoak 20, Donibane Lohizun eta Hendaia artean. Ibilbidea Donejakue bidetik eginen dute, ohi bezala. Biriatuko Herriko Etxeak jakinarazi duenez, ibiltariak 08:45ean abiatuko dira Donibane Lohizuneko Thier...

Udaberriko 8. Ibilaldia egingo dute igandean, martxoak 20, Donibane Lohizun eta Hendaia artean. Ibilbidea Donejakue bidetik eginen dute, ohi bezala. Biriatuko Herriko Etxeak jakinarazi duenez, ibiltariak 08:45ean abiatuko dira Donibane Lohizuneko Thiers ibilbidea eta Donejakue karrika elkartzen diren tokian. Ziburu eta Urruñatik igaro eta gero, Biriatura iritsiko dira. Biriatutik irten nahi dutenei eskatu zaie 09:15ean prest egoteko, Herriko Etxeko plazan. Hendaiako Merkatu Zaharrean krakada prestatuko dute, galdutako indarrak berreskuratzeko. Informazio gehiago nahi duenak Biriatuko Herriko Etxean edo Turismo Bulegoan eska dezake.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.