Albisteak

Atxilotua, ihes egin eta istripua izan ondoren

Ertzaintzak 23 urteko gaztea atxilotu du, patruilatik ihes egin eta istripua izan ondoren. Atxilotua drogen eraginpean zegoen, Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez. Igandean, 16:15ak aldera, Ertzaintzako patruila bat Ergoien auzotik zegoen, susmagarri ...

admin

Hil egin da Hendaian bikotekide ohiari eraso egitera joan zen gizonezkoa

Igandean (Hendaian) bikotekide ohiaren etxera ustez hura erasotzera joan zen gizonezkoa hil egin zen atzo. 18 urte zituen eta igandean emaztea erasotzera joan zenean, horren lagun batek aizto batekin zauritu zuen. Gizonak bizkarraren behealdean jaso zu...

admin

Jaioberriak oraindik ezin dira euskaraz erregistratu, guraso talde batek salatu duenez

Argazkian ageri diren pertsonak laster aita-amak izango dira, eta aurretik eta idatziz jakinarazi dute Oiartzungo Bake Epaitegian haurra noiz jaioko den eta euskaraz erregistratu nahi dutela. Erregistratzea haurra jaiotakoan gurasoek egin beharreko lehenengo tramite administratiboa da eta ezinbestekoa da haurra erroldatzeko, Gizarte Segurantzan alta emateko eta osasun txartela eta gainerako agiriak eskuratzeko. Oiartzunen, erregistroa liburu batean egiten da, eta, liburua gaztelaniaz bakarrik dagoenez, gaztelaniaz erregistratzen dira herriko jaioberriak. Herri batzuetan aplikazio informatiko batean egiten da erregistroa, eta horrek aukera ematen du erregistroa euskaraz egiteko. Toki horietan posible dena Oiartzunen ere egin dezatela eskatu dute agerraldian. Halaber, salatu dute haurrak laster jaiotzekoak badira ere ez dutela erantzunik jaso, eta, irtenbiderik eman ezean, beren borondatearen aurka haurrak gaztelaniaz erregistratu beharko dituztela, nahiz eta lege babesa eduki. Jabi Elizasu Oiartzungo Udaleko zinegotziak Udalaren babesa eman die eskaera egin dutenei. Udalak UEMAren mozioa onartu zuen abenduaren 1ean, eta, bertan, dagokien arduradunei eskatu zien ahalik eta lasterren jaiotza erregistroa, ezkontza erregistroa eta heriotza erregistroa euskaraz egiteko neurriak har zitzaten eta horiek euskaraz egiteko bideak jar ditzaten. Mozioaren berri herriko bake epaitegiari eta Eusko Jaurlaritzari eman zien Udalak, eta ez du erantzunik jaso. Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak ere babesa adierazi die eskaera egin dutenei, eta nabarmendu du [...]

admin

Aljerian eroritakoak gogoratu dituzte

Joan zen larunbatean, martxoaren 19an, Aljeriako gerlan (1954-1092) hildako hendaiarrak gogoratu zituzten Hildakoen Monumentoan eginiko ekitaldiaren bitartez.Aljeriako Gudari Ohien Frantziako Federakuntzako tokiko elkartearen presidente Jean Diasek eta...

admin

Gidari bat atxilotu dute edanda gidatzeagatik

Gidari bat atxilotu du Ertzaintza asteburuan Oiartzunen, edanda gidatzeagatik. Irunen ere beste pertsona bat atxilotu dute. EAEn, guztira, hamalau pertsona atxilotu dituzte.

admin

Xabier Lete omenduko dute gaur, Bilbon

Poesiaren Nazioarteko Eguna ospatuko dute gaur Bilbon, eta Xabier Lete euskal abeslari eta olerkari oiartzuarra omenduko dute bertan. Poesia eta musika errezitaldia, Bidebarrieta liburutegian.19:30ean hasiko da. Leteren testuak eta doinuak ekarriko d...

admin

Garaipen garrantzitsua Saskilagunak-entzat

Take Orbelaren kontra 57-53 irabazi du Saskilagunak taldeak. Garaipen garrantzitsua izan da, orain garaipen bakarra falta baitzaiei oiartzuarrei matematikoki lauko finalerako sailkatzeko. Ligako lau jardunaldi falta dira eta oiartzuarrak sailkapeneko b...

admin

Oiartzunentzat garaipena, Rangersentzat berdinketa

Nagusitasuna erakutsi du Oiartzun taldeak asteburuan: 8-2 irabazi dio Azpeitiko taldeari. Power Rangersek, aldiz, bina berdindu du Laskorainekin. Oiartzunek zortzigarren jarraitzen du sailkapenean eta Power Rangersek hamaikagarren.

admin

Mutilek 0-1 irabazi diote Anaitasuna taldeari

Garaipen garrantzitsua eskuratu dute Ohorezko Erregional Mailako OKEko mutilek asteburuan. 0-1 irabazi diote Anaitasuna taldeari, Iban Pikabearen golari esker. Sailkapenean seigarrenak dira oiartzuarrak eta 41 puntu dituzte.

admin

Manu Ugartemendia gaur kanporatuko dute Frantziatik

Oreretako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez, Manu Ugartemendia preso orereretarra gaur kanporatuko dute Frantziatik. Eguerdiko hamabiak aldera izango dela zehaztu dute. Gaineratu dutenez, senide eta lagunek atzo gauean irten ziren herrit...

admin

Pasaiako ezker abertzalea: “Pasaiak beste behin ere ezkerreko herria dela erakutsi du”

Pasaiako ezker abertzalea «pozik» agertu da hauteskundeetan lortutako emaitzekin: “Pasaiak beste behin ere ezkerreko herria dela erakutsi du, Euskal Herri independente baten aldekoa». Dena den, ehunka pasaitarrek hautagai ezin izan dutela izan...

admin

Hiru lehen postu Haurren Euskadiko Txapelketan

Santiagotarrak taldeko piraguistek hiru lehen postu lortu zituzten larunbatean Legution (Araba) ur lasaietako Haurren mailako Euskadiko Eskola Jokoetan: Jon Moreno A mailako K1ean, Adam Bence B mailakoan, eta Jorge Fz. Casadevante kanoan. Oihan Sayar b...

admin

Euskal folkloreari buruzko hitzaldia Luis Marianon

Makila zaharren elkarteak antolatuta, Jose Antonio Garatek Euskal Herriko Musika, dantza eta abestiak goiburuko hitzaldia eskainiko du asteazkenean, Luis Mariano Gizarte Etxean, 18:00etan. Sarrera doan da.

admin

Bigarren B Mailan jarraituko du Real Unionek

Joan den asteburuan lortu zuen abantailari ezin eutsi, eta Real Unionek 2011-2012 sasoian Bigarren B Mailan jarraituko du. Joaneko partidan 2-1 irabazi zuten Galen irundarrek, eta berdinketa batekin aski zuten Bigarren A Mailan jokatzeko saiakeran hurrengo kanporaketara salto egiteko. Baina 3-0 galdu zuten Miguel Solaren mutilek Sevilla Atletico taldearen etxean, eta beraz, sasoiko helburu nagusiari agur esan zioten larunbatean irundarrek. Ez zuten partida ona jokatu zuri-beltzek. Ez zuten gol aukerarik apenas sortu partida osoan zehar. Baina egia da ere Sevilla Atleticok ez zuela gehiegi estutu Oterminen atea. Hala, modurik lazgarrienean lortu zuten Sevillakoek hurrengo kanporaketara pasatzeko aukera ematen zien gola: 85. minutuan sartu zuen Deividek 1-0ekoa. Hortik aurrera, baina, irundarrak ez ziren gai izan aurrera egiteko balioko zien golaren bila joateko, eta etsipenak jota, 2-0ekoa (93. minutuan) eta 3-0ekoa (94.enean) jaso zituzten. Bedinketaren bila joan, eta 3-0ekoarekin, burumakur, itzuli ziren irundarrak etxera. Miguel Solak astean zehar Scvillara irabaztera joango zirela esan arren, taldeak ez zuen itxura hori eman zelaian. Jaurtiketa bakarra egin zuten atera, 37. minutuan Goikoetxeak egin zuena hain zuzen: lasai-lasai jaso zuen baloia sevillarren atezainak. Datorren sasoia prestatzen hasi beharko dira, beraz, irundarrak. Hausnartzeko motiborik badute talde zuri-beltzeko arduradunek, baldin eta joan den urtean galdutako mailan jokatu nahi [...]

admin

Gazte bati sexu-erasoa egiteagatik 17 urteko mutil bat atxilotu dute

Ertzaintzak 17 urteko adingabe bat atxilotu du bart Irunen, ustez, gazte bati sexu erasoa egiteagatik. Gertaera goizaldeko 04:30ak inguru jazo da, Ertzaintzako patruila bat Irungo Cipriano Larrañaga kalean zela. Halako batean, lagun talde bat korrika ...

admin

Elkarteen eguna egingo dute gaur haur eta nerabeen hizkuntz eskubidak bermatzeko

Elkarteen eguna egingo dute bigarrenez, haur eta nerabeekin lan egiten duten elkarteek. Aurten, Donibanen izango dute hitzordua eta jarduerak euskaraz eskaintzeko bideak landuta haur eta nerabeen hizkuntza eskubideak betetzen direla bermatzen saiatuko ...

admin

Oiartzun Irratia: maiatzak 28

Gaurko programazioa FM107an: 11:00etan. Bertxoko. 17:55ean. Sagardo Eguna.

admin

Areto futboleko Gipuzkoako final guztiak jokatuko dituzte bihar Bekoerrotan

Areto futboleko Gipuzkoako final guztiak jokatuko dituzte bihar arratsaldean Bekoerrota kiroldegiko kantxan. 16:00etan hasiko dira partidak, eta 21:00etara arte iraungo du.

admin
Gehiago