Albisteak

Laster amaituko dituzte espaloietako lanak San Migel auzoan

Irungo udalak jakinarazi du hiriko zenbait espaloietan konpontze lanak egiten ari direla, San Migel auzoan batez ere. Aurreko astearen bukaeran Zuberoa kalean hasi zituzten lanak; bertako lurra orain gutxi ingurunean jarri izan duten baldosengatik orde...

admin

Beraun-Kaputxinoetako igerilekuak positibotzat jo ditu Hamaikabatek

Inbertsio publiko auzoak indartzeko tresna gisa hartuta, Kaputxinoetako igerilekuak egitearekin ados azaldu da Errenteriako Hamaikabat. Ildo horretatik, Joxemari Burgos bozeramaileak adierazi du igerilekuen proiektu guztia martxan jartzea dela helburu ...

admin

M. Angeles Sanchezen ikasleen lanak Euskadiko Kutxan

Maria Angeles Sanchezen akademiako ikasleek erakusketa jarri dute Euskadiko Kutxaren aretoan. Bihar zabalduko dute, eta apirilaren 3ra arte bisitatu ahalko da irekitze ordutegian: astelehenetik ostiralera 18:00etatik 21:00etara, eta larunbatetan eta ig...

admin

Ginko eta pinuak landatuko dituzte biribilgunetan

Hondarribiko erdigunera sartzeko bidean dauden Gabarrari eta Txiplaoko biribilgunetan zuhaitzak landatu eta kontsumo txikiko argiak jarriko dituzte. Lanak iragan astean hasi zituen Kilker lorezaintza enpresak, eta Garabarriko biribilgunean pinazi pinua...

admin

Indiari buruzko erakusketa Xenpelar Etxean

Bihartik aurrera, Indiari buruzko argazki erakusketa izango da Xenpelar Etxean. Indiako Pune gobernuz kanpoko erakundeak antolatu du eta apirilaren 2ra arte egongo da zabalik. Bisita ordutegia 17:30etik 20:30era da, astelehenetik larunbatera. Punek ego...

admin

Zizurko Lau t’erdiko Txapelketan jokatutako partidak galdu ditu Oiarpek

Zizurko (Nafarroa) Lau t’erdi Txapelketan galdu egin dute Oiarpeko pilotariek: 15-18 galdu zuen Andoni Ugaldek kadeteetan, Untsaloren kontra; eta Oier Sarastik 6-18 Jaunarenaren kontra, gazteetan. Matienako Txapelketan (Abadiño, Bizkaia) , berriz, b...

admin

Gure emozioekin lanean ikastaroa antolatu dute emakumeentzat

Emakumeentzako 2010/2011 ikasturteko ikastaro eskaintzaren barruan, Gure emozioekin lanean izeneko ikastaroa antolatu du Killirikupek emakumeentzat. “Garrantzitsua da norberaren emozioak lantzea, bakoitzak dituen baliabideak ezagutzea, inguruko p...

admin

Hutsean berdindu du Trintxerpek

Golik gabe bukatu zen larunbatean Trintxerpek Aloña Mendi taldearen kontra jokatutako partida. Kostata ari dira puntuak gehitzen zuri urdinek, baina hala ere sailkapeneko erdialdeari eusten jarraitzen dute. Hurrengo partida, larunbatean, etxean, eta a...

admin

101-48 irabazi zuen Hondarribia-Irunek

Sailkapenean gora begira jarraitzen du Hondarribia-Irunek iragan larunbatean 101-48 irabazi ondoren. Olesa izan zuten aurkari etxean bidasoatarrek eta partidu ikusgarria jokatu zuten. Zortzigarren sailkatu dira etxeko neskak garaipen berri honekin, eta...

admin

2-0 irabazi dio Pasajesek Idiazabali

Nahiko gaizki jokatu arren hiru puntu gehitzea lortu dute Pasajes taldeko zuri-gorriek eta horri esker sailkapeneko goialdeari eusten diote. Datozen bi partidak etxetik kanpo dituzte antxotarrek eta beren jokoa hobetu beharko dute puntuak gehitzen jarr...

admin

Joko Garbian Bidaxunek irabazi dio Txosti

Euskal Herriko Joko Garbi Txapelketako partida jokatu zuten Txosteko Gazte Mailako pilotariek astelehenean, Beheko plazan. 19-40 galdu zuten Bidaxuneren kontra.

admin

Erreboteko partida bertan behera geratu zen 22an

Pasa den igandean, Beheko plazan Euskal Herriko Txapelketako Gazte Mailako partida jokatzen ari zirela, euria hasi zuen eta partida bertan behera gelditu zen. Hurrengo batean jarraituko dute. Txost 3-6 ari zen galtzen Bidaxunerekin.

admin

Hamaika abesbatzak parte hartuko dute igandean

Hogeitabigarren urtez jarraian Kultura sailaren eskutik Herri Kanta Jaialdia ospatuko dute igandean, goizeko hamaiketatik aurrera Gipuzkoa Plazan. Aurten hamaika abesbatzak parte hartuko dute. Talde bakoitzak bi kanta abestuko ditu eta amaieran, denek ...

admin

Irungo hamalau auzoetatik hamaikatan irabazi ditu hauteskundeak PSE-EEk

Irungo Udalak joan den igandeko hauteskundeen emaitza ofizialak jakinarazi ditu. Hala, jakinak diren emaitza orokorrez gain, auzoz auzo zein emaitza izan diren jakinarazi du Udalak. Hamalau auzotako emaitzen analisia egiten bada, horietatik hamaikatan irabazi du PSE-EEk: Anaka, Arbes, Artia, Belaskoenea, Erdialdea, Dunboa, Elitxu-Lapize, Larreaundi-Olaberria, Pinar, San Miguel eta Santiago-Beraun dira auzo horiek. Bilduk, berriz, bi auzotan irabazi du, Alde Zaharrean eta Katean. EAJrentzat izan da Behobia-Pausun garaipena. Datu zehatzak, ondoko estekan klikatuz gero (PDF artxiboa da).Irungo emaitzak

admin

Oiartzun-Olaberria palan, bihar Madalensoron

Pasa den asteburuan, Herriarteko Pala Txapelketan, oiartzuarrek egin zuten aurrera, Ordiziaren kontra 2-2 berdindu arren. Oiartzuarrek tanto kopuruagatik lortu zuten hurrengo faserako txartela. Bihar, Olaberriaren kontra jokatuko dute, 16:00etan Madale...

admin

Herri Musika Eskolaren Eguna

Herri Musika Eskolaren eguna ospatuko dute etzi. Kontzejupean, herri musikaz gozatzeko aukera izango dute herritarrek, 12:30etik aurrera.

admin

Aurresku txapelketa eta ‘Hnuy Illa’, asteburuan

Landare elkarteak dantzarekin hitzordu bikoitza prestatu du astebururako. Batetik, Gazte Mailako Gipuzkoako Aurresku Txapelketa izango da bihar Errenteria Hiria Kulturgunean; bestetik, Kukai Dantza Konpainiak Hnuy Illa lana emango du toki berean, etzi. Gazte Mailako Gipuzkoako Aurresku Txapelketaren 25. ekitaldia da aurtengoa. Horregatik, Landareko kideek lehia horretan txapeldun izan diren guztiak omentzeko, herrira ekarriko ditu eta bitan egingo die gorazarre. Lehenik, 12:30ean eta Xabier Olaskoaga plazan, Ereintza Dantza Taldeko neskek soka dantza egingo dute, eta harrera egin diete aurreko ekitaldietan aurresku lehian txapeldun izan direnei. Gero, 17:30etik aurrera, aurreskulari gazteen lehia izango da Errenteria Hiria Kulturgunean: bertan tarte berezia izango dute txapeldun zaharrek. Kukai, etxean Etzi, 19:00etatik aurrera, Kukaik Hnuy Illa emango du Errenteria Hiria Kulturgunean. Bigarrenez egingo dute ikuskizun hori euren sorterrian Kukaikoak: lehenengo saioa oso arrakastatsua izan zen, eta hainbat herritarrek ezin izan zuten dantza saioa ikusi sarrerarik gabe gelditu zirelako. Hala, sarrerak Errenteria Hiria Kulturgunean, Landaren, Arkaitzan eta Xenpelar kultur dendan daude salgai, hamar euroan. Sarreren irabazleak OARSO BIDASOKO HITZA-k zozketa egin du Kukairen ikuskizunerako lau sarrera banatzeko. Jaso diren dei guztien artetik, honakoek jasoko dute saria: Martxelo Saizar (bi sarrera) eta Kristina Castaño (beste bi sarrera). Irabazleek Errenteria Hiria Kulturguneko leihatilan jaso behar dituzte sarrerak, etziko saioa [...]

admin

Azkeneko jardunaldia, Berioren kontra

Ohorezko Erregional Mailako mutilek denboraldiko azken partida jokatuko dute bihar, 18:00etan Donostian, Berioren kontra. OKE Oiartzun Kirol Elkarteko jokalariek ez dute ezer jokoan, baina azkeneko partida irabaztera aterako dira zelaira. Seigarren pos...

admin

Oiartzun Irratia: maiatzak 27

Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Zinema eta DVD estreinaldiak. 11:30ean: Sagardo Egunaren gaineko elkarrizketa. 12:10ean: Eltze tartin. 13:15ean: Tertulia. 15:00etan: Albisteak. 17:00etan: Esatea libre. 18:00etan: Arguyuan (...

admin
Gehiago