Pasaiako ezker abertzalea: “Pasaiak beste behin ere ezkerreko herria dela erakutsi du”

Pasaiako ezker abertzalea «pozik» agertu da hauteskundeetan lortutako emaitzekin: “Pasaiak beste behin ere ezkerreko herria dela erakutsi du, Euskal Herri independente baten aldekoa». Dena den, ehunka pasaitarrek hautagai ezin izan dutela izan...

Pasaiako ezker abertzalea «pozik» agertu da hauteskundeetan lortutako emaitzekin: “Pasaiak beste behin ere ezkerreko herria dela erakutsi du, Euskal Herri independente baten aldekoa». Dena den, ehunka pasaitarrek hautagai ezin izan dutela izan salatu dute: «Horrek agerian uzten du estatu espainolak ez dituela errespetatzen bere eskubide politikoak”.

Hautagai aurkeztu ezin izan duten herritarrek horiek «udal mailako politikagintzan asko eman dute herritarrak» direla esan dute.

“Zaplazteko ederra”
“Erabakiak hemendik kanpo hartzea onartzen dituzten alderdiei zaplazteko ederra eman diete herritarrek, Pasaiarekiko errespetu falta erakutsi eta espekulazioan oinarritzen den eredua defendatu dutenei zigorra eman diete”, diote. Horrela, Bildu zoriontzearekin batera, Pasaiako ezker abertzaleak bere laguntza eskaini du: “Hor izango gaituzue, zuen ondoan, zuen lana laguntzen eta guk duguna zuen hartu duzuen konpromiso horretan elkarlanean jartzeko”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.