Gazte bati sexu-erasoa egiteagatik 17 urteko mutil bat atxilotu dute

Ertzaintzak 17 urteko adingabe bat atxilotu du bart Irunen, ustez, gazte bati sexu erasoa egiteagatik. Gertaera goizaldeko 04:30ak inguru jazo da, Ertzaintzako patruila bat Irungo Cipriano Larrañaga kalean zela. Halako batean, lagun talde bat korrika ...

Ertzaintzak 17 urteko adingabe bat atxilotu du bart Irunen, ustez, gazte bati sexu erasoa egiteagatik. Gertaera goizaldeko 04:30ak inguru jazo da, Ertzaintzako patruila bat Irungo Cipriano Larrañaga kalean zela. Halako batean, lagun talde bat korrika hurbildu zaie agenteei emakumezko bat sexu-eraso bat jasaten ari zela ohartarazteko.

Ertzainak Juan de la Cruz kalera joan dira ziztu bizian. Iristean, laguntza eske ari zen emakumezko baten oihuak entzun dituzte eta bat-batean, zuhaixka batzuen atzetik, emakumezko bat korrika irten da. Agenteetako batek gizonezko bat aurkitu du aipatutako zuhaixken atzean. Ertzainak ikustean susmagarriak korrika alde egin du baina handik gutxira harrapatu egin du. Aurka egin badio ere, azkenean ertzainak gizonezkoa atxiki ahal izan du.

Biktimak agenteei adierazi die ustezko erasotzailea ezagutzen zuela eta minutu batzuk lehenago kalean aurkitu zirela eta halako batean, indarra erabiliz, zuhaixken atzean sartzera behartu eta bertan sexu-erasoa egin diola.

17 urteko atxilotua epailearen esku jarriko dute beharrezko izapideak burutu bezain laster.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.