Bigarren B Mailan jarraituko du Real Unionek
Joan den asteburuan lortu zuen abantailari ezin eutsi, eta Real Unionek 2011-2012 sasoian Bigarren B Mailan jarraituko du. Joaneko partidan 2-1 irabazi zuten Galen irundarrek, eta berdinketa batekin aski zuten Bigarren A Mailan jokatzeko saiakeran hurrengo kanporaketara salto egiteko. Baina 3-0 galdu zuten Miguel Solaren mutilek Sevilla Atletico taldearen etxean, eta beraz, sasoiko helburu nagusiari agur esan zioten larunbatean irundarrek. Ez zuten partida ona jokatu zuri-beltzek. Ez zuten gol aukerarik apenas sortu partida osoan zehar. Baina egia da ere Sevilla Atleticok ez zuela gehiegi estutu Oterminen atea. Hala, modurik lazgarrienean lortu zuten Sevillakoek hurrengo kanporaketara pasatzeko aukera ematen zien gola: 85. minutuan sartu zuen Deividek 1-0ekoa. Hortik aurrera, baina, irundarrak ez ziren gai izan aurrera egiteko balioko zien golaren bila joateko, eta etsipenak jota, 2-0ekoa (93. minutuan) eta 3-0ekoa (94.enean) jaso zituzten. Bedinketaren bila joan, eta 3-0ekoarekin, burumakur, itzuli ziren irundarrak etxera. Miguel Solak astean zehar Scvillara irabaztera joango zirela esan arren, taldeak ez zuen itxura hori eman zelaian. Jaurtiketa bakarra egin zuten atera, 37. minutuan Goikoetxeak egin zuena hain zuzen: lasai-lasai jaso zuen baloia sevillarren atezainak. Datorren sasoia prestatzen hasi beharko dira, beraz, irundarrak. Hausnartzeko motiborik badute talde zuri-beltzeko arduradunek, baldin eta joan den urtean galdutako mailan jokatu nahi [...]
Joan den asteburuan lortu zuen abantailari ezin eutsi, eta Real Unionek 2011-2012 sasoian Bigarren B Mailan jarraituko du. Joaneko partidan 2-1 irabazi zuten Galen irundarrek, eta berdinketa batekin aski zuten Bigarren A Mailan jokatzeko saiakeran hurrengo kanporaketara salto egiteko. Baina 3-0 galdu zuten Miguel Solaren mutilek Sevilla Atletico taldearen etxean, eta beraz, sasoiko helburu nagusiari agur esan zioten larunbatean irundarrek.
Ez zuten partida ona jokatu zuri-beltzek. Ez zuten gol aukerarik apenas sortu partida osoan zehar. Baina egia da ere Sevilla Atleticok ez zuela gehiegi estutu Oterminen atea. Hala, modurik lazgarrienean lortu zuten Sevillakoek hurrengo kanporaketara pasatzeko aukera ematen zien gola: 85. minutuan sartu zuen Deividek 1-0ekoa. Hortik aurrera, baina, irundarrak ez ziren gai izan aurrera egiteko balioko zien golaren bila joateko, eta etsipenak jota, 2-0ekoa (93. minutuan) eta 3-0ekoa (94.enean) jaso zituzten. Bedinketaren bila joan, eta 3-0ekoarekin, burumakur, itzuli ziren irundarrak etxera. Miguel Solak astean zehar Scvillara irabaztera joango zirela esan arren, taldeak ez zuen itxura hori eman zelaian. Jaurtiketa bakarra egin zuten atera, 37. minutuan Goikoetxeak egin zuena hain zuzen: lasai-lasai jaso zuen baloia sevillarren atezainak.
Datorren sasoia prestatzen hasi beharko dira, beraz, irundarrak. Hausnartzeko motiborik badute talde zuri-beltzeko arduradunek, baldin eta joan den urtean galdutako mailan jokatu nahi badute berriz ere.

