Errenkoarte abian da, herriko hogei saltokitan

Errenkoarte abian da, herriko hogei saltokitan

Merkataritza sustatze aldera, Errenkoarte egitasmoa abiatu dute Errenkoaldeko kide diren herriko hogei saltokitan, Errenkoalde merkataritza elkarteak eta udalak antolatuta, eta Xpressionk kultur elkarteak lagunduta. Egitasmoaren bidez “artea jendearengana hurbildu nahi dugu eta artista ez profesionalei gune bat zabaldu nahi diegu”. Horrekin batera “merkataritza bultzatu nahi dugu” azaldu du Xpressionk kultur elkarteko Jokin Telleriak. Hala, ekaina osoan zehar  bost artista berrien margolanak izango dira herriko hainbat saltokietako erakusleihoetan “jendeak pasiatzen duen bitartean artea leku zabalean ikusteko aukera izango du eta baita margolan horiek erostekoa ere” gaineratu du Telleriak. Bost margolarietatik Elisabeth Sanchez da errenteriarra bakarra; beste laurak, Donibaneko, Lasarte-Oria, Bilbo eta Donostiakoak dira.
40 lan aurkeztu
Guztira artista berrien 40 lan jaso dituzte egitasmoan parte hartzeko  eta horietatik 20 aukeratu dituzte: “merkatariek beraiek hautatu dute zein margolan nahi duten jarri  saltokian” azaldu du Imanol Iparragirre Errenkoaldeko presidenteak.
Lilian Araniva Donibaneko artistak eta Shandra Perez Lasarte -Oriakoak Errenkoarte egitasmoak artista berriei ematen dien “aukera paregabea” nabarmendu dute.
Lehenengo aldia duen egitasmoarekin datorren urteetan jarraitzeko asmoa azaldu dute antolatzaileek.

Hurrengoak dira margolanak hartu dituzten saltokiak:

  • Estetica Eder
  • Hostoak
  • La Chimenea
  • Halaxe
  • Goxo-Goxo
  • Maialen
  • Marigorri
  • Dorronsoro harategia
  • El Candao
  • Xenpelar kristaldegia
  • Aramendia
  • E. Rodriguez botika
  • Maza
  • Atrezzo
  • Arry
  • Tapak
  • TM diseño
  • Xenpelar Optika
  • Osina
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.