300 kilo olagarro, Fanderian
Hirugarren aldiz, Olagarro Festa egingo dute Fanderian igandean, Erdiko Erreka auzo elkarteak antolatuta, eta Errenteriako Udalaren laguntzarekin. Hara hurbiltzen diren herritarrek, behintzat, nahiko olagarro probatzeko aukera izango dute 300 kilo prestatuko baitituzte. Kiloko zazpi errazio ateratzea kalkulatzen dute antolatzaileek; beraz, 2.100 errazio izango dituzte herritarren artean banatzeko. Aurten jaio antolatzen ahalegin handia egin duen lankide bat omenduko dute: Carlos Mendez. “2009an ekimen hori antolatzen hasi zirenetik guztia eman du, eta iaz utzi zigun. Zure omenez doa hau”, adierazi du Rafa Lorente Erdiko Erreka elkarteko presidenteak. Gogorarazi du iaz eguraldi txarra izan zutela, eta espero dute aurten, behintzat, laguntzea. “Antolatzaileen helburua da festa antolatzen jarraitzea, eta urtez urte hobetzea”, gaineratu du. Ildo horretatik, edozein kultur ekintzetara “irekiak” daudela zehaztu du, beti ere norbait hori antolatzeko prest dagoen heinean. Eguerdi aldera hasiko da jaia. 11:30ean gaita doinuak barreiatuko dira auzoan zehar, Iruñeako Santiago Apostol taldearen eskutik, eta horrekin batera dantza emanaldia egingo dute. Goizean zehar olagarroa prestatzen aritu ondoren, 12:00etatik aurrera hori dastatzeko aukera izango da. Olagarroari laguntzeko galiziar produktuak probatu ahal izango dira: lakoia, ogi galiziarra, galizar enpanada, Santiago Tarta, titi gazta, Albariñoa, Ribeiroa, uxuala (orujoa)… Arratsaldean, berriz, queimada nagusia egingo dute, eta azkenik, olagarroaren hirugarren jaia agurtzeko, dantza emanaldia izango [...]
Hirugarren aldiz, Olagarro Festa egingo dute Fanderian igandean, Erdiko Erreka auzo elkarteak antolatuta, eta Errenteriako Udalaren laguntzarekin. Hara hurbiltzen diren herritarrek, behintzat, nahiko olagarro probatzeko aukera izango dute 300 kilo prestatuko baitituzte. Kiloko zazpi errazio ateratzea kalkulatzen dute antolatzaileek; beraz, 2.100 errazio izango dituzte herritarren artean banatzeko.
Aurten jaio antolatzen ahalegin handia egin duen lankide bat omenduko dute: Carlos Mendez. “2009an ekimen hori antolatzen hasi zirenetik guztia eman du, eta iaz utzi zigun. Zure omenez doa hau”, adierazi du Rafa Lorente Erdiko Erreka elkarteko presidenteak.
Gogorarazi du iaz eguraldi txarra izan zutela, eta espero dute aurten, behintzat, laguntzea. “Antolatzaileen helburua da festa antolatzen jarraitzea, eta urtez urte hobetzea”, gaineratu du. Ildo horretatik, edozein kultur ekintzetara “irekiak” daudela zehaztu du, beti ere norbait hori antolatzeko prest dagoen heinean.
Eguerdi aldera hasiko da jaia. 11:30ean gaita doinuak barreiatuko dira auzoan zehar, Iruñeako Santiago Apostol taldearen eskutik, eta horrekin batera dantza emanaldia egingo dute. Goizean zehar olagarroa prestatzen aritu ondoren, 12:00etatik aurrera hori dastatzeko aukera izango da. Olagarroari laguntzeko galiziar produktuak probatu ahal izango dira: lakoia, ogi galiziarra, galizar enpanada, Santiago Tarta, titi gazta, Albariñoa, Ribeiroa, uxuala (orujoa)…
Arratsaldean, berriz, queimada nagusia egingo dute, eta azkenik, olagarroaren hirugarren jaia agurtzeko, dantza emanaldia izango da Iruñeko Santiago Apostol taldearen eskutik. Ekitaldi guztiak errota ondoko plazan egingo dituzte.
Joxe Mari Burgos Kultura zinegotziak nabarmendu du lagun talde baten ideia izatetik finkatzen ari den festa izatera pasatu dela, eta ongi funtzionatzen ari dela. Horrez gain, aurten Fanderiako geltokia irekita, errazago iristea izango dela gogorarazi du.

