Albisteak

Joxe Iriarte, Bikila. M-15

Inork uste ez zuenean hiritarren benetako matxinada sortu da (baketsua formetan, erradikala eskarietan), krisiaren erantzule eta Espainian nagusi diren partidu politikoen arteko konplizitatearekin nazkaturik. Oldarrak, hauteskunde prozesua nahastu du, partiduen arteko lehia aspergarria bazterrean utziz eta herriko plazetara eraman du atentzioa. Kanpamendu gisa antolaturik, batzar iraunkorrak bihurturik, ideia eta adin desberdinetako pertsonak, modu kolektibo eta publikoan, benetan eragiten dieten arazoei buruz eztabaidatuz. Horrela erakutsi dute zer den benetako demokrazia (garai batean ezker muturrekoak soilik azpimarratzen baitzuten demokrazia liberal formala eta kapitalista eta demokrazia erreala edo sozialista bereziz). Nork ordaindu behar du krisia? Nork eta nola hartu behar dituen erabaki kolektiboak gizarte demokratiko batean? Galdera horiek batzar guztietan presente daudelarik, M-15ak eztabaida politikoaren erdigunean kokatu du demokraziaren kalitatearen auzia eta polítika ekonomikoan eta sozialean bira emateko dagoen premia. Baina ez da demokrazia gehiago eskatzera mugatu. Demokrazia gauzatu egin dute kanpaleku-hiri antolatuetan Hauteskunde Batzordearen erabakiekiko intsumisio jarrera hartuz. Eta hauteskundeak pasa eta gero jarraitzea erabaki dute, sendotu eta zabaltzeko beste eremu geografikoetara (auzoak, hiriak eta abar…) eta abian jarri dituzte mobilizazio berri eta irudimentsuak. M-15 mugimenduak lortu du kaleak eta herriko plazak berpiztea, eta hori, ezkerreko estrategian lehentasunezkoa izan da beti. Instituzioetan dagoen ezkerreko jendeari dagokio hori kontutan hartzea. Garai batean,  Errenteria-Orereta [...]

admin

Euskal kantak kalez kale, etzi

Hilabetean behin, larunbatean, euskal kantak abesten ibiltzen dira kalez kale. Etzi, beraz, ez du hutsik egingo kantu jirak, eta bertako abeslariek herriko txokoak kantuz beteko dituzte txistulariekin batera. 12:00etatik 13:30era izango da, plazan.

admin

AHTa gelditu nahian

AHTaren kontrako taldeak Lezo-Errenteriako trenbidean elkarretaratzea egin du AHT gelditzeko eskatzeko. Halaber, bertara bildutakoek AHT Gelditu Elkarlanak deituta, etzi Arrasaten AHT gelditzera goaz  lemapean egingo duten manifestazio nazionalean parte hartzera deitu dituzte herritarrak. Arrasatera joateko autobusa antolatu dute eta 16:00etan irtengo da Iztietatik. Interesdunek Arkaitza eta Landare tabernetan eman dezakete izena.

admin

Kantu afaria bihar La Salleko ikasle ohien elkartean

Irun Iruten Euskara Elkarteak eta La Salle Ikasle Ohien Elkarteak, kantu afaria antolatu dute biharko, ostiralerako. 21:00etan hasiko da La Salle Ikasle Ohien Elkartearen egoitzan. Arantxa Lasalde eta Jon Ugarte hondarribiarrak izango dira kantuan.

admin

Tempo enpresa arduratuko da madalenetako programa egiteaz

Joxe Mari Burgos Kultura zinegotziak jakinarazi duenez, udalak Tempo Diseño y Comunicación Gráfica enpresari eman dio madalenetako programa egin eta bertan publizitatea kudeatzeko ardura. Burgosek gaineratu duenez, datozen asteotan herriko establezi...

admin

Haserretuen bilkura ostiralean Zabaltzan

Irungo Haserretuek asanblea egingo dute Zabaltza plazan, bihar, 20:00etan.

admin

Herrialde arabiarretako iraultzen gaineko jardunaldia antolatu du Askapenak

Larunbatean, herrialde arabiarretako iraultzen inguruan jardunaldia antolatu du Irungo Askapenak. 13:00etan mahai ingurua hasiko da Hazia elkartean. Gero, Palestinako herritarrak prestatutako bazkaria egongo da eta bukatzeko sabel dantza tailerrak izan...

admin

Bilgune Feministaren argazki lehiaketako sariak, igandean

Bilgune Feministak deituriko Gonekin ero bero argazki lehiaketara aurkeztutako lanekin Merkairunen jarritako erakusketa ikusteko aukera dago larunbata arte. Igandean Zabaltza plazan erakutsiko dituzte argazkiak, 17:00etatik 19:30era, eta ondoren izango...

admin

LABek manifestazioa egingo du bihar lan erreformaren kontra

LAB sindikatuak manifestaziora deitu du bihar, ostiralarekin, 12:0etan, Urdanibia plazatik abiatuta. Deialdiaren helburua “euskal langileriari inposatu nahi zaion negoziazio kolektiboaren erreforma salatzea” da.

admin

Astelehenean hasiko du ikasturtea Beti Bizkorrek

Beti Bizkor erretiratuen elkartea astelehenetik aurrera hasiko da ikastaroekin. Hala, erretiratuei deialdia egin diete Maialen koruan parte hartzeko. Horrez gain, aukera dago saskigintzan, bingoan, antzerkian, yogan, tai chian, wing chun, marrazketan, ...

admin

Juan Carlos Alduntzin: “Norbaitek portua ixtearen alde gaudela uste badu, oker dago”

Foru Aldundiko gobernua kanpo kaiaren kontra dagoela esan zuen atzo Ingurumen eta Lurralde Antolaketako diputatu Juan Carlos Alduntzinek. Portu Agintaritzako administrazioaren aurretik egin zituen aipatu adierazpenak Alduntzinek, izan ere atzotik berta...

admin

Gloria Askasoren margolanak Xenpelarren

Bihar arratsaldetik hasi eta urriaren 18a bitartean Gloria Askasoren margolanak ikusteko aukera izango da Xenpelar Etxean. Xabier Obesoren ikasle izandakoa da, eta egun pintura eskolak ematen ditu Oiartzunen.

admin

Jaizkibelen gaineko ikus-entzunezkoa aurkeztuko dute bihar Victor Hugon

Jesus Martinezek Jaizkibel mendiari buruz grabatutako dokumentala aurkeztuko dute bihar (hilak 30) Donibaneko Victor Hugo etxean, 20:00etan. Antolatzaileen esanetan, Jaizkibel: ese desconocido, sinfonia en piedra izenburupean, «oso jende gutxik ikusitako irudi ikusgarriak» hartu ditu Martinezek. Donibaneko Itsas Mendi elkarteak antolatu du dokumentalaren emanaldia.  

admin

Futbol 7 txapelketa igandean hasiko da eskualdeko 50 talderekin

Denboraldi osoan zehar ez da futbolik faltako: igandetik hasi eta ekainera arte, futbol 7 txapelketa jokatu dute. Aurtengo hamargarren aldian,  50 talde (900 jokalari) ariko dira nor baino nor. Hala ere, patronatutik jakinarazi dute zenbait taldek kan...

admin

Gazte elkarteen diru laguntza eskaerak, urrian

Gazte talde eta elkarteei diru laguntza eskatzeko eredua bidali diela iragarri du udalak. Astelehenean zabaltzen dute eskaerak egiteko epea eta urriaren 31 bitartean entregatuk daiteke dokumentazioa. Aurrekontua justifikatzeko fakturak entregatu behar direla gogorarazi dute. Elkarteren batek eskaera eredua jaso ez badu pasaia.net-en topa dezake.  

admin

Mikel Ugalde (Bakearen Aldeko Taldea): ‘Bateraguneko epaiaren etika’

Giza eskubideak, norbanakoak zein kolektiboak, errespetatuz, etikaren barnean oinarrituz, lortu beharreko bakea guztion egin beharra bada ere, gorengo sentiberatasun eta ardura erakutsi beharko lukete estatua gobernatzen duten instituzioek, esaterako, legegintzan, epai zereginetan eta exekutiboari dagozkion eginkizunetan. Oarsoaldeko Bakearen Aldeko Taldeak bere desadostasuna jakinarazi nahi du bost auzipetuei ezarritako  kartzela zigorra dela eta. Epaiketa horren  inguruan jarraitutako prozedura ikusita, ardura eta kezka areagotzen zaizkio honako hau izenpetzen duen  talde honi. Izan ere, bistan dago aintzat hartutako argudioek ez  dutela epaituak ETAko kide direnik frogatzen, epaia eta justizia politikaren morrontzan jartzen ote deneko zalantzak ez baitira uxatzen. Horregatik guztiagatik, eta bakegintzaren eginbidearen ikuspuntutik izan ditzakeen ondorio larriengatik, epaitegiaren sentiberatasun eza dela eta bere nahigabea erakutsi nahi da ohar honetan. Ezinbestekoa da lehenbailehen ETA desagertzea, biolentziaren biktima guztiei zor zaien begirune eta elkartasuna aitortzea. Nahi eta nahiezkoa da, halaber, erakunde zibilak eta erlijio eremukoak, alderdi politiko eta sindikatuak, gizon eta emakumeak egiazko bakearen aldeko lanean lehentasun osoz, eta bete-betean, murgiltzea. Auzitegi Nazionalari eta botere judizialari justizia ziurtaraztea dagokio, hots, pertsonaren duintasuna ahalbidetzea. Duintasun honek, hain zuzen, ETAren amaiera eskatzen du, batetik, eta pertsona oro errespetatzea, gizon-emakume guztiek justizia eta askatasuna oinarritzat dituen bake bidean aurrera egitea, bestetik. Etikan eta bake gogoan oinarritutako justiziaren [...]

admin

Bihar amaituko da irakurketa klubean izena emateko epea

Irakurle klubean izena emateko epea bihar bukatuko da

admin

Alex Agirretxe laugarren Mallorcako Ironmanean

Podiumera igotzetik gutxira geratu zen Alex Agirretxe Mallorcako Ironman proban, eta laugarren egin zuen. Ibilbidea osatzeko 3,8 kilometro igerian, 180 kilometro bizikletan eta 42,2 kilometro korrika egin behar izan zituen EATeko triatletak eta 8 ordu ...

admin

Parkina, urtarrilerako

Dena ongi, 2012ko urtarrilaren lehen asterako irekiko dute San Juan Harria plazako lur azpiko aparkalekua. Aste honetan bertan jakingo da zein enpresak kudeatuko duen. Guztira 412 ibilgailurentzako lekua izango du parkinak, lur azpiko bigarren eta hirugarren solairuetan. Lehen solairua kultur erabileretarako gordeko da, eta udal bulego batzuk ere jasoko ditu. Atzoko bisitaldian lanak erritmo onean doazela baieztatu zuen Jose Antonio Santano alkateak: «Datorren urteko urtarrilerako aparkalekua ireki ahal izango dugu; batetik, lanak amaituko dituztelako, eta bestetik aste honetan bertan enpresa kudeatzailea esleituko dugulako». Aparkalekuko paretak dagoeneko margotu dituzte langileek, eta egunotan bentilazio sistemako sarea eta argi koadroak jartzen ari dira. Bitartean, beste lan batzuk ari dira burutzen San Juan plazan: lur gaineko baldosak jartzen, lorategietako eremuak zehazten… Datozen asteetan plaza inguratzen duten kale-argiak jarriko dituzte eta, hemendik gutxira, Bisera deritzon eraikina noiz eta nola eraitsiko duten erabaki beharko du udalak. Urteotako obrarik handiena San Juan Harriakoa urteotako obrarik handiena izango da Irunen. 2009ko uztailean sartu ziren makinak, eta, atzerapenik gabe, heldu den urteko urtarrilean irtengo dira. Lur azpiko aparkalekuko eta kanpoaldeko hiritartze lanen aurrekontua 14.406.181 eurokoa da guztira.

admin
Gehiago