Tempo enpresa arduratuko da madalenetako programa egiteaz

Joxe Mari Burgos Kultura zinegotziak jakinarazi duenez, udalak Tempo Diseño y Comunicación Gráfica enpresari eman dio madalenetako programa egin eta bertan publizitatea kudeatzeko ardura. Burgosek gaineratu duenez, datozen asteotan herriko establezi...

Joxe Mari Burgos Kultura zinegotziak jakinarazi duenez, udalak Tempo Diseño y Comunicación Gráfica enpresari eman dio madalenetako programa egin eta bertan publizitatea kudeatzeko ardura.

Burgosek gaineratu duenez, datozen asteotan herriko establezimenduetan ibiliko dira publizitatea jartzea eskaintzen.

Gogorarazi du hori dela enpresa bakarra udalaren baimena daukana ekintza hori egiteko. Publizitate horretan aplikatuko den tarifa udal ordenantzetan onartutakoa dela azaldu du, eta hortik lortutako dirua herrirako izango dela. Ildo horretatik, antzeko lana egiten duen enpresak modu ofizialetik kanpo eta udaletik kanpoko kudeaketa pribatuarekin egingo duela adierazi du.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.