Bihar amaituko da irakurketa klubean izena emateko epea

Irakurle klubean izena emateko epea bihar bukatuko da

Udal liburutegiak bi irakurketa klub antolatu ditu ikasturte berrirako, bata euskarazkoa eta bestea, gaztelerazkoa. Horietan parte hartu nahi duten lezoarrek, bihar izango dute azken aukera, izena emateko epea orduan amaituko delako.
Euskarazko irakurketa klubean parte hartzen duten lagunek, azaroaren 7an izango dute lehenengo hitzordua Iñigo Aranberriren Zamaontzia liburuaren gaineko azterketa egiteko. Horretarako, aldez aurretik, urriaren 17tik 21era bitartean udal liburutegitik pasa beharko dute liburuaren bila egitasmoaren barruan irakurriko ditzuten liburuak bertan banatuko dizkietelako. Abenduaren 19an, otsailaren 27an eta apirilaren 23an elkartuko dira berriro, eta Anjel Lertxundiren Etxeko hautsa; Jose Inazio Basterretxearen Azken tranbiaren itzala; eta Goizane Landabasoren Bränskint liburuak aztertuko dituzte.
Gaztelerazko Klubeko kideek,  berriz, azaroaren 22an dute lehenengo hitzordua. Sofi Oksanen Purga liburua aztertuko dute eta azaroaren 2tik 8ra bitartean jaso beharko dute liburutegian. Urtarrilaren 31n, martxoaren 27an eta maiatzaren 29an elkartuko dira berriro, Angeles Mastretaren Mal de Amores; Paul Therouxen La costa de los mosquitos eta Geling Yanen La novena viuda liburuetaz aritzeko.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.