Juan Carlos Alduntzin: “Norbaitek portua ixtearen alde gaudela uste badu, oker dago”
Foru Aldundiko gobernua kanpo kaiaren kontra dagoela esan zuen atzo Ingurumen eta Lurralde Antolaketako diputatu Juan Carlos Alduntzinek. Portu Agintaritzako administrazioaren aurretik egin zituen aipatu adierazpenak Alduntzinek, izan ere atzotik berta...
Foru Aldundiko gobernua kanpo kaiaren kontra dagoela esan zuen atzo Ingurumen eta Lurralde Antolaketako diputatu Juan Carlos Alduntzinek. Portu Agintaritzako administrazioaren aurretik egin zituen aipatu adierazpenak Alduntzinek, izan ere atzotik bertako kide ere bada Pasaiako alkate ohia. Kanpo kaiaren egitasmoa baztertu eta badiaren biziberritzeari ekin behar zaiola esan zuen Alduntzinek, baina portua defendatuko dutela nabarmenduz. Alduntzinek zehaztu zuenez, Portuak Gipuzkoako ekonomiaren beharrei erantzun behar die, eta inolaz ere kanpo interesei. Horrez gain, azken hamar urtean Portu Agintaritzak erabili duen inposizio eredua irmoki deitoratu zuen Alduntzinek, “askatasunez adierazteko garaia dela” ohartaraziz. Pasaiako trafikoak beste nonbaitera eraman nahi ote dituzte galdetuta, zera erantzun zuen ingurumen diputatuak: “Norbaitek portua ixtearen alde gaudela uste badu, oker dago”.