Bilgune Feministaren argazki lehiaketako sariak, igandean
Bilgune Feministak deituriko Gonekin ero bero argazki lehiaketara aurkeztutako lanekin Merkairunen jarritako erakusketa ikusteko aukera dago larunbata arte. Igandean Zabaltza plazan erakutsiko dituzte argazkiak, 17:00etatik 19:30era, eta ondoren izango...
Bilgune Feministak deituriko Gonekin ero bero argazki lehiaketara aurkeztutako lanekin Merkairunen jarritako erakusketa ikusteko aukera dago larunbata arte. Igandean Zabaltza plazan erakutsiko dituzte argazkiak, 17:00etatik 19:30era, eta ondoren izango da sari banaketa. Lanak bozkatzeko aukera izango da, herritarren saria erabakitzeko. Aurreko astebururako antolatu zituzten ekitaldia horiek, baina eguraldi txarra iragarrita zegoenez, atzeratzea erabaki zuten. Heldu den asteburuan egingo dituzte. Ia 40 argazki aurkeztu dituzte Bilguneak antolatutako Gonekin ero bero argazki lehiaketaren hirugarren aldira.

