Albisteak

San Fermin Eguna, bero-bero

sanferminak 2011

admin

Hiru elkarte gehiago, Euskara Elkartera egitasmoan

Aurten beste hiru elkartek elkarlanerako prestutasuna agertu dute, Euskara Elkartera egitasmoarekin bat eginez. Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunean eta Oiartzungo Udalean gustura hartu dute berria. Irati Etxebeste Madariaga, euskara zinegotziak dioenez, “elkarte askorengan eragiten den arren, oraindik ere elkarte ugari daude egitasmotik kanpo. Egitasmoa irekia da, euskararen erabilera indartzeko prest dagoen edozein elkartek du tokia bertan”. Eta horren isla dira hiru elkarte berriak: Txost Pilota Elkartea, Ibargain elkartea eta Herri Musikaren Txokoa. Hitzarmenik ez dute sinatu, aurrekoak sinatu zirenetik hiru urte pasatuta dagoeneko fase hori bukatzen ari delako, eta aurrera begira zein pauso eman aztertzen hasiak direlako elkarteak, Ttur-ttur eta Udala. Baina, modu batera edo bestera, gai zehatzetan parte hartuz, edo konpromiso zehatz batzuk betez, euren ekarpena egiteko asmoa eta konpromisoa adierazi dute elkarteok. Elkarte berrien izaera desberdina nabarmendu du Irati Etxebestek: “Txost Pilota Elkartea elkarte berria da. Sorreratik euskaraz jaioa, euskaraz egin dituzte egin beharreko paper guztiak, eta beraien egunerokoan ere euskara da nagusi, Oiartzunen, baita Oiartzundik kanpo doazenean ere. Naturaltasunez egiten dute, eta beste elkarte askorentzat eredugarri izan daitezkeela uste dugu”. Imanol Nazabal Txosteko kideak egindako lana nabarmendu du: “Euskaraz egin dugu dena, modu naturalean, eta honekin guk egindako lanari balioa emango diogu. Harro gaude egindakoaz eta lanean jarraituko dugu”. [...]

admin

‘Manabe Shima’ liburuak jaso du Pierre Loti saria

Florent Chavouetek irabazi du aurtengo Pierre Loti literatur saria, Manabe Shima libuarekin. Atzo jaso zuen saria Herriko Etxean, Salaberri auzapezaren eskutik. Bihar, ostiralarekin, Abbadia gazteluan aurkeztuko dute liburua, 17:30ean, egilea bertan iz...

admin

Renee Fourqueten ‘collage’ lanak ikus daitezke Zokoburuko Mendi Zolanen

Ehunka zatitan banatu daiteke mosaiko bat, eta ehunka zatirekin ere collage bat egin. Baina, mosaiko bat sortu al daiteke, horretarako collage teknika baliatuz? Baietz erakutsi nahi du Renee Fourquetek herenegun Mendi Zolan kulturgunean ireki zuen Mila pusketan (En mille morceaux) goiburuko erakusketan. Jaiotzez hendaiarra da Fourquet, nahiz eta urte askoz Parisen irakasle bezala lan egin duen. Frantziako hiriburuan ikasi zuen arteaz dakiena, eta orain, erretreta hartuta, etxera itzuli da, egiten dakiena herrikideei erakustera. Izatez bordatzailea izanik, patchwork teknikatik abiatuta artera jauzi egin zuen Fourquetek, collage-aren eskutik. Bere lanak ez dira batere ortodoxoak, eta berdin sortzen ditu ikusleari ezagunak egiten zaizkion paisaiak, zein berak asmatutakoak, lan figuratiboagoak baztertu gabe. Talentu eta pazientzia handiko artista dela agerian uzten du Mila pusketan bildumak. Bazkideen argazkiak Areto berean Hendaiako Argazki Elkarteko (Photo Club Hendayais) bazkideen irudiak jasotzen dituen mostra eskegi dute, elkartearen 30. urteurrena ospatzeko. Erakusketa interesgarria da, autoreen arteko teknika eta gaien hautaketarako irizpide bereziak islatzen baititu. Kolorezko eta zuri-beltzezko irudiak aurki daitezke. Bi erakusketak asteartetik larunbatera bisita daitezke, 10:00etatik 13:00etara eta 14:00etatik 18:00etara. Mendi Zolan kulturgunea Hondartza auzoan dago, Zokoburuko galerietan. Bietara sarrera doan da.

admin

Agenda: Udako gauak, ostiralean

Bihar, gaueko azoka eginen dute Itsas etorbidean, arratsaldeko zortziretan hasita

admin

Oiartzun Irratia: uztailak 7

Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneko kide bat izango da estudioan. Gaia: Euskara elkartera egitasmoa. 11:30ean: Zulotik deiadarka. 12:10ean: Rufi Etxeberria izango da irratiko estudioan. Gaia: Ba...

admin

Hilaren 15ean amaitzen da lanbide hastapenean izena emateko epea

20101-2012 ikasturtean Errenteriako Udaleko Lanbide Hastapenerako Ikastegian izena emateko azken egunak dira, hilaren 15an bukatuko baita epea. Prestakuntza zentro hori 16-18 urte arteko gazteei zuzenduta dago, zehazki, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza...

admin

Joko garbi eta erreboteko lehiak azken txanpan sartu dira

Euskal Herriko Joko Garbi (plazakoa) eta Erreboteko txapelketak azken txanpan daude. Joko Garbi Txapelketan, Txosteko pilotariak finalaurrekoetara pasatu dira. Final-laurdena astelehenean jokatu zuten Beheko plazan Txostek eta Bidaxunek. Oiartzuarrek 4...

admin

Kutxa buru gainean eramango du Itxaso Ugartemendiak

Urtero bezala, Santiago egunean kutxa entregaren usadioa egingo dute arrantzaleek arrantza oparoa izan dezaten eta aurten, Itxaso Ugartemendia Moreno izango da Santiago eguneko jaian, uztailaren 25ean, kutxa buru gainean eramango duen hondarribiar gazt...

admin

Donibane Lohizune-Hondarribia lasterketa dela eta, trafikoan aldaketak bihar

11:00etan aterako da bihar Donibane Lohizunen hasi eta Hondarribian bukatzen den lasterketa. 12:00etan hasiko dira iristen lehen atletak San Pedro kaleko helmugara. Hala, proba dela eta, aldaketak izango dira hiriko trafikoan probak iraun bitartean. Xe...

admin

Bigarren jardunaldian, Saskilagunak-ek atseden

Hirugarren Mailan jokatzen ari den Saskilagunak taldeari atsedenaldia egokitu zaio asteburu honetan, denboraldiko bigarren jardunaldian. Sailkapenari dagokionez, maila horretan 11 talde ari dira, eta Saskilagunak hamargarrena da oraingoz, puntu bakarra...

admin

Trintxerpe eta Berrio-Otxoa aurkari futbolean

Ohorezko Erregional Mailako Oiartzunek eskualdeko derbia jokatuko du asteburuan. Etzi Trintxerpe izango du aurrean, 12:00etan, Karla Lekuona zelaian. Estatuko Bigarren Mailako Oiartzunek, aldiz, AD Berrio-Otxoa taldearen kontra jokatuko du datorren ast...

admin

Patxi Badiolaren argazki erakusketa Xenpelarren

Kostaldeari begirada kuttun bat izenburupean argazki erakusketa jarri du Patxi Badiolak Xenpelar etxean. Gaur arratsaldean izango da inaugurazioa eta azaroaren 12ra arte ikusi ahal izango dira irudiak. “Obra honetan Patxik oso era xume eta pertso...

admin

Illunbe Akordeoi Orkestrak Sabadellen joko du bihar

Kataluniako Akordeoien Orkestraren XX. urteurrena ospatzeko ekitaldietan parte hartuko du Trintxerpeko Illunbe Akordeoi Orkestrak. Sabadelleko Orkestrak gonbidatu du talde pasaitarra, eta bi kontzertu emango dituzte han, Jose Juan Zubillagaren zuzendaritzapean. Lehen kontzertua, biharkoa (hilak 22) Sabadellen bertan emango dute, eta etzi, igandea, Bartzelonan dute kontzertua. Bost lan interpretatuko ditu Katalunian Trintxerpeko orkestrak: Piratas del caribe, En un mercado Persa, Danzas Dálmatas, Wets Side Story eta Poeta y  aldeano.

admin

Kale Ekintzan, birziklatzea eta berrerabiltzea

Biharko Kale Ekintzan birziklatzea eta berrerabiltzea sustatuko dute sei eta hamabi urte arteko haur oiartzuarren artean, 16:30etik aurrera Doneztebe plazan. Etxean dituzten materialekin (kartoia, tetrabrikak, plastikozko kutxak, beirazko txarroak, kor...

admin

Gaurtik igandera bitartean, antzerkiarekin barrez lehertzeko aukera berria

XXX. Umorezko Antzerki jardunaldiek San Pedro eta Antxo hartuko dute bigarrenez asteburuan. Kalitatezko egitaraua dago aukeran, ondoren zehazten den egitarauarekin: Gaur Markeliñe. Uharte ezezaguna. 15:00etan, San Pedroko Udal Aretoan. Bihar Ramon Agirre, May Gorostiaga eta Hortzaka. Xentimorik gabe, Klowntakatilu eta Eguzkilore antzezlanak taularatuko dituzte hurrenez hurren, 22:30etik aurrera, Antxoko Kultur Etxean. Etzi Las Grotesques. Sin balas, 22:00etan, San Pedroko Udal Aretoan.

admin

Jai Batzordearen bilera egingo dute hilaren 27an

Datorren ostegunean, hilaren 27an, bilduko da Lezoko Jai Batzordea. Bilera Kultura Aretoan izango da, 19:30etik aurrera. Herriko eragileek ohiko bi gaiez gain (aurreko bileren aktak sinatu eta bakoitzaren proposamenak aztertu), beste hiru gai jorratuko...

admin
Gehiago