Albisteak

Gazte auzipetuetako hiru ez dira aurkeztu epaiketara

Gazte auzipetuetako hiru ez dira aurkeztu epaiketara

admin

Hiru gazte ez dira aurkeztu epaiketara

Oarsoaldeko hamazazpi auzipetuetatik hiru ez dira aurkeztu epaiketara.

admin

Baserritarra eta dantza

Bi osagai horiek ez dira falta gaurko Erromeria Egunean: baserritarra soinean, eta dantzarako gogoa. Goiz goizetik atera dira Ereintza Dantza Taldekoak eta haien atzetik herritar andana ibili da erritmoari eusten. 10:00etan irten dira dianarekin, eta l...

admin

Astelehenero musika Abbadian

Uztailaren 18tik abuztuaren 15era astelehenero 19:00etatik 20:00etara musika izanen da Abbadia eremuan.

admin

Asteartean aurkeztuko dute Etxean ondo etxez etxeko laguntzako programa

Datorren asteartean (hilak 19) Etxean ondo proiektu pilotua aurkeztuko dute gizarte-ongizate Saileko kideek. Irailetik aurrera martxan jarriko dute egitasmo hori Oiartzunen. Aurkezpen irekia da egingo dutena. 09:30ean izango da, Manuel Lekuona Bibliote...

admin

Auto bati bi gurpil lapurtzeagatik lau gazte atxilotu dituzte

Atzo goizaldean, lau gazte atxilotu zituen Ertzaintzak herriko industrialde batean, auto bati bi gurpil lapurtzea egotzita. Ertzaintzaren patruila bat bertatik pasatzen ari zela, auto bat ikusi zuen alde batean gurpilik gabe, eta bestean autoetarako ka...

admin

“Tramitea izango da epaiketa; epaia aurrez idatzita dago”

Oarsoaldeko hamazazpi gazte epaituko dituzte astelehenetik aurrera, Espainiako Auzitegi Nazionalean. San Fernando de Henaresen (Madril) epaituko dituzten gazteei Segiko kide izatea leporatzen diete. 2008ko apirilaren 18an, goizaldean, hamar gazte atxilotu zituen Espainiako Poliziak, Auzitegi Nazionaleko Fernando Grande-Marlaska epailearen aginduz. Handik lau egunera beste hamabi gazteren bila joan zen polizia, baina bi topatu zituzten etxean, eta atxilotu egin zituzten. Atzeman ez zituzten hamarretik zortzik uztailaren 1ean, eguerdian, prentsaurrekoa eman zuten, euren egoera salatzeko. Gazte horiek epailearen aurrean bere burua aurkeztu nahi zutela esan zuten, baina ez zuten erantzunik jaso. Egun hartan bertan, arratsaldean, Donostiako Guardiako Auzitegira joan ziren euren burua aurkeztera, baina kalez jantzita zihoazten hainbat poliziek atxilotu zituzten. Atxilotu zituzten gazte guztiak inkomunikatu zituzten, eta horietako batzuek torturak jasan zituztela salatu zuten. 11 gazte espetxean egon ziren, hainbat hilabetez. Horrela, denentzako zortzina urteko kartzela zigorra eskatzen du Fiskaltzak. Terrorismoaren Biktimen Elkarteak (AVTk), berriz, zortzi urte eskatzen ditu hamahiru gazterentzako, eta gehiago beste laurentzako. 2009an hiru gazte absolbitu zituzten. “Espainiako errepresio estrategiaren barruan” Auzipetuta dauden bi gaztek, Xabier Lujanbio eta Arkaitz Anza oreretarrek, atxiloketa horiek eta ondorengo auzipetzeak “Espainiako Estatuaren errepresio estrategiaren barruan” kokatu dituzte.  “Duela hiru urte prozesua hautsi zen, negoziazioak eten ziren. Rubalcaba jaunak iragarri zuen ez dakit zenbat [...]

admin

Ostiralean hasiko dira Musikirun maketa lehiaketako kontzertuak

Heldu den ostiralean, hilaren 22an, hasiko dira Irungo Udalak eta Phantom Studios disketxeak antolatu duten Musikirun I. Maketa Lehiaketako azken faserako sailkatu diren taldeen kontzertuak. Abuztuaren 20a bitartean ostiral eta larunbatero emanaldiak egongo dira Street End tabernan. Abuztuaren 27n finala izango da, Urdanibia plazan. Bertan lau talde arituko dira, hiru epaimahaiak aukeratutakoak eta beste bat publikoaren bozka gehien jasoko dituena. Kontzertuak jasoko dituen Street End taberna aukeratu dute Musikiruneko azken faseko nondik norakoak azaltzeko. Cristina Laborda Gazteria ordezkariaren ustez honelako ekimenak beharrezkoak dira. “Ondo dago gazteei musika entsaiatzeko lekuak lortzen laguntzea, baina beren musika herritarren aurrean erakusteko baliabideak sortzea ere ezinbestekoa da”, esan du. Iñaki Abuinek, Phantom Studioseko ordezkariak, aukeraketa zaila izan dela onartu du. “Azkenean 19 talde geratu dira, baina pena handia eman digu batzuk kanpoan utzi behar izatea”. Estilo guztietako taldeak aurkeztu direla esan du Abuinek. “Lehiaketa irekia egin genuen, estilo guztiei eta 18-30 urte bitarteko gazteei irekia. Ez genuen mugarik jarri nahi eta mota guztietako grabaketak jaso ditugu, 30 inguru: Kantautoreak, punk rock, heavy, hip hop… denetik dago. Guk kalitateari eta konposizioari begiratu diogu, eta baita ere maketa bat grabatzeko duten adinagatik aukera gutxien duten taldeei ere”. Entzun eta bozkatu, sarean Emanaldien zabaltzearekin batera hilaren 22tik aurrera prestatu [...]

admin

Kirol gaietako mahaiaren bilera bilduko da asteartean

Kirol gaietarako mahaia datorren asteartean bilduko da berriz ere. Donibane kaleko Kultur Aretoan izango da, 20:00etatik aurrera. Bileran Kirol zinegotzi eta arduradun berria aurkeztuko dute. Horrez gain, 2010/2011 denboraldiko diru laguntzen banaketar...

admin

Astarloza Taldea irteera antolatu du Espainiako Itzulirako

Astarloza Taldeak Irailaren 10erako (larunbata) irteera antolatu du, Espainiako Itzuliko azken aurreko etapa ikusteko. Egun horretan Urkiolatik igaroko da Itzulia. Irteerara joan nahi dutenek  Astarloza Taldeko emailera mezu bat bidali behar dute alde...

admin

Aljaraferen kultur astea egin dute

Aljarafe elkarteak kultur astea egin du asteburuan. Besteak beste, briska, mus eta tute txapelketako finalak jokatu zituzten larunbatean eta sari banaketa egin zuten ondoren txapeldunen artean. Igandean berriz, elkarteko ateak zabalik izan zituzten eta...

admin

Portuak astelehenean aurkeztuko du ingurumen txostena

Espainiako Ingurumen Ministerioak datorren azaroaren 3an ezagutaraziko du behin betiko irizpena. Datozen egunak erabakigarriak izan daitezke kanpo kaiaren etorkizunerako. Portu Agintaritzak astelehenean aurkeztu behar du Madrilen portuaren eraikuntzara...

admin

Gipuzkoako txapelketa partidak bihar eta etzi Fanderian

Gipuzkoako txapelketaren barruko pala motza, gomazko paleta eta eskuz binakako lau partida jokatuko dituzte bihar eta etzi Fanderian. Pala motzean, nagusien bigarren mailan, Landare 2 (Richard Benoit-Ruben Pichel) Atxurbide taldearen kontra ariko da, b...

admin

Ainara Maya: Zorionak Euskal Herria! Zer moduz zaude?

Ni Txekiar Errepublikan nago laugarren urtez, arrazoi berezirik gabe, euskara eta euskal kultura zabaltzen unibertsitatean, baina arrazoi berezirik gabe, ez bainaiz hona etorri maitasunagatik edo askatasunagatik. Europaren bihotzean segitzen dut bizirik, taupadaka, bihotz minez, maiteminez bakarrik, eta Euskal Herri osoa ene itxaropen ahulezko bihotzean. Euskal Herriak aste honetan berri on bat jaso duen bezala, jasoko al du datorren astean ene bihotzak berri onen bat? Ez dut Euskal Herriko bihotzeko lagunen berri, ez dakit gaixorik edota lanpetuegi dabiltzan euren berri neuri emateko, baina espero dut ongi egotea. Nik hiru urte hauetan erantzunik gabeko eskutitzak eta postalak igorri dizkiet, baita posta elektroniko ugari ere. Espero dut ongi egotea, eta laster elkar ikustea, abenduan. Ene bihotzeko lagun, idatziko al diogu Idoia lagunari presondegira eskutitza, ala laster ateratzen denerako besta handi bat prestatuko al dugu? Espero dut ETAk zabaldu duen itxaropen-izpi honek Euskal Herria pixka bat argitu duen bezala, Espainia, Frantzia, Europa eta mundu osoa argitzea, izan ere mundu honetan gerra gehiegi baitaude zabalik. Neure barneko gerra oraindik ez da eten, eta bizi naizen artean hala izanen dela susmatzen dut, ala, ene bihotzeko txistu isila? Espero dut ene bihotzeko lagun poeta oiartzuar lore-kapulua zoriontsu egotea, aita izan delakoz, eta espero dut ene bihotzeko txistu [...]

admin

Presoen aldeko kartelada eta bizikleta martxa

Bihar urriko azken ostirala izaki, Euskal Herriko hainbat txokotan euskal presoen eta iheslarien aldeko karteladak egingo dituzte, tartean Oiartzunen. Egin dezagun bidea, eskubide guztiekin euskal presoak Euskal Herrira lelopean eta hilabeteroko dinami...

admin

Larunbatean eginen dute Metaloween jaialdiko bigarren ekitaldia

Lanetik Eginak antolatuta, etzi eginen dute Metaloween jaialdiaren bigarren ekitaldia, Merkatu Zaharrean. Kontzertuak 21:00etan hasiko dira, eta sarreraren prezioa 6,66 eurokoa izanen da. Aurtengo Metaloween-en talde hauek ariko dira: Svart Crown (Niza...

admin

Larunbateroko azoka lekuz aldatuko dute

Itsas etorbidean egiten ari diren berrantolatze lanak direla eta, aste honetatik aurrera, larunbat goizeko merkatua Txingudi Badia etorbidearen eta Laranjondo karrikaren arteko izkinan kokatu aparkalekuan izanen da, Floridako biribilgunetik hurbil.

admin

Banff Mendi Zinemaldiko sei film erakutsiko dituzte aurten Mendiexpo azokan

Igandean hasi eta datorren asteko asteartea bitarte egingo dute Ficoba erakustazokan Mendiexpo Outdoor Experience azokaren zortzigarren ekitaldia. Atzo aurkeztu zuten Donostiako Koldo Mitxelena kulturgunean. Antolatzaileek adierazi zutenez, azokaren helburua outdoor kiroletan erreferente bihurtzea da, “gero eta adituagoa eta zorrotzagoa den jendeari kalitatezko proposamenak eginez”. Ficobako azoka handienetakoa da Mendiexpo, bai jasotzen dituen bisitariei, baita egitarauak biltzen dituen ekintza kopuruari dagokionez ere (ikus egitarau osoa mendiexpo.ficoba.org webgunean). Aurtengo berritasunak lehen egunean bertan hasiko dira, igandean egingo duten Banffeko Mendiko Zinemaldiari eskainitako jardunaldian. Auditorioan izango da, hiru orduko bi saioetan, 10:30ean eta 16:30ean. Zortzigarren ekitaldia beteko du Mendiexpok, urtetik urtera hazten joan den azokak. Aurten ere iazko zenbakiak txiki utziko ditu antolakuntzak: 32 erakusmahai muntatuko dituzte, iaz 23 izan ziren, eta 50 erakusketari bilduko dira, 2010ean baino hamar gehiago. Erakusketarien artean geroz eta gehiago dira natura turismoari lotutakoak; iaz bezala, Pirinioetako ski estazioak, abenturazko jardueretako agentziak eta mendiko ehungintza saltzaileak presente izango dira asteburuan Ficoban. Beste jardueren artean Mendimarket bigarren eskuko azoka txikia, abenturazko kiroletan trebatzeko lekuak (tirolina,rokodromoa, zubi tibetarra…) eta sorospeneko ikastaroak aipa daitezke, horiek izan baitira azken edizioetan jende gehien bildu dutenetakoak. Bestalde, Santiagotarrak Arraunketa Elkarteak Mendiexpo ibilketa antolatu du zortzigarrenez, eta slackline erakustaldia eta ikastaroa, lehenbizikoz. Mendiexpo igandetik asteartera [...]

admin

Bihar irekiko dute Artiako eskailera mekanikoa, mantenu lanak amaituta

Gaur amaituko dituzte Dario Regoyos eta Pio Baroja kaleak lotzen dituen eskailera mekanikoko mantenu lanak. Obrek iraun duten bitartean, jaisteko izan ohi den eskailera igotzeko erabili dute auzokoek.

admin

Elkarretaratze ibiltaria Moskutik abiatuta, bihar

Hilabeteroko azken ostiraletan bezala, Irungo presoen aldeko taldeak elkarretaratze ibiltaria egingo du bihar, euskal presoen eta iheslariak etxeratzea eskatzeko. 19:30ean abiatuko da, Urdanibia plazatik.

admin
Gehiago