Banff Mendi Zinemaldiko sei film erakutsiko dituzte aurten Mendiexpo azokan

Igandean hasi eta datorren asteko asteartea bitarte egingo dute Ficoba erakustazokan Mendiexpo Outdoor Experience azokaren zortzigarren ekitaldia. Atzo aurkeztu zuten Donostiako Koldo Mitxelena kulturgunean. Antolatzaileek adierazi zutenez, azokaren helburua outdoor kiroletan erreferente bihurtzea da, “gero eta adituagoa eta zorrotzagoa den jendeari kalitatezko proposamenak eginez”. Ficobako azoka handienetakoa da Mendiexpo, bai jasotzen dituen bisitariei, baita egitarauak biltzen dituen ekintza kopuruari dagokionez ere (ikus egitarau osoa mendiexpo.ficoba.org webgunean). Aurtengo berritasunak lehen egunean bertan hasiko dira, igandean egingo duten Banffeko Mendiko Zinemaldiari eskainitako jardunaldian. Auditorioan izango da, hiru orduko bi saioetan, 10:30ean eta 16:30ean. Zortzigarren ekitaldia beteko du Mendiexpok, urtetik urtera hazten joan den azokak. Aurten ere iazko zenbakiak txiki utziko ditu antolakuntzak: 32 erakusmahai muntatuko dituzte, iaz 23 izan ziren, eta 50 erakusketari bilduko dira, 2010ean baino hamar gehiago. Erakusketarien artean geroz eta gehiago dira natura turismoari lotutakoak; iaz bezala, Pirinioetako ski estazioak, abenturazko jardueretako agentziak eta mendiko ehungintza saltzaileak presente izango dira asteburuan Ficoban. Beste jardueren artean Mendimarket bigarren eskuko azoka txikia, abenturazko kiroletan trebatzeko lekuak (tirolina,rokodromoa, zubi tibetarra…) eta sorospeneko ikastaroak aipa daitezke, horiek izan baitira azken edizioetan jende gehien bildu dutenetakoak. Bestalde, Santiagotarrak Arraunketa Elkarteak Mendiexpo ibilketa antolatu du zortzigarrenez, eta slackline erakustaldia eta ikastaroa, lehenbizikoz. Mendiexpo igandetik asteartera [...]

The Asgard Project

The Asgard Project filmeko fotograma bat, aurtengo Banff Saria

Igandean hasi eta datorren asteko asteartea bitarte egingo dute Ficoba erakustazokan Mendiexpo Outdoor Experience azokaren zortzigarren ekitaldia. Atzo aurkeztu zuten Donostiako Koldo Mitxelena kulturgunean. Antolatzaileek adierazi zutenez, azokaren helburua outdoor kiroletan erreferente bihurtzea da, “gero eta adituagoa eta zorrotzagoa den jendeari kalitatezko proposamenak eginez”.

Ficobako azoka handienetakoa da Mendiexpo, bai jasotzen dituen bisitariei, baita egitarauak biltzen dituen ekintza kopuruari dagokionez ere (ikus egitarau osoa mendiexpo.ficoba.org webgunean). Aurtengo berritasunak lehen egunean bertan hasiko dira, igandean egingo duten Banffeko Mendiko Zinemaldiari eskainitako jardunaldian. Auditorioan izango da, hiru orduko bi saioetan, 10:30ean eta 16:30ean.

Zortzigarren ekitaldia beteko du Mendiexpok, urtetik urtera hazten joan den azokak. Aurten ere iazko zenbakiak txiki utziko ditu antolakuntzak: 32 erakusmahai muntatuko dituzte, iaz 23 izan ziren, eta 50 erakusketari bilduko dira, 2010ean baino hamar gehiago. Erakusketarien artean geroz eta gehiago dira natura turismoari lotutakoak; iaz bezala, Pirinioetako ski estazioak, abenturazko jardueretako agentziak eta mendiko ehungintza saltzaileak presente izango dira asteburuan Ficoban.

Beste jardueren artean Mendimarket bigarren eskuko azoka txikia, abenturazko kiroletan trebatzeko lekuak (tirolina,rokodromoa, zubi tibetarra…) eta sorospeneko ikastaroak aipa daitezke, horiek izan baitira azken edizioetan jende gehien bildu dutenetakoak. Bestalde, Santiagotarrak Arraunketa Elkarteak Mendiexpo ibilketa antolatu du zortzigarrenez, eta slackline erakustaldia eta ikastaroa, lehenbizikoz.

Mendiexpo igandetik asteartera bisita daiteke, 10:00etatik 20:00etara. Sarreraren prezio orokorra 4 eurokoa izango da.

Banff Mendi Zinemaldiko filmak

  • Dream Result. Zuzendaria: Rush Sturges (AEB, 2009). Ikusleen Banff saria.
  • The Asgard Project. Zuzendaria: Alastair Lee (Erresuma Batua, 2009). Banff saria alpinismoari buruzko film onenari.
  • Deeper. Zuzendaria: Jeremy Jones (AEB, 2010).
  • Tuzgle. Zuz.: Julien Nadiras eta Vladimir Cellier (Frantzia, 2010).
  • The Swiss Machine. Produktoreak: Nick Rosen eta Peter Mortimer (AEB, 2010).
  • The Longest Way. Zuz.: Cristopher Rehage (AEB, 2010). Banff saria mendiei buruzko film laburrik onenari.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.