Baserritarra eta dantza
Bi osagai horiek ez dira falta gaurko Erromeria Egunean: baserritarra soinean, eta dantzarako gogoa. Goiz goizetik atera dira Ereintza Dantza Taldekoak eta haien atzetik herritar andana ibili da erritmoari eusten. 10:00etan irten dira dianarekin, eta l...
Bi osagai horiek ez dira falta gaurko Erromeria Egunean: baserritarra soinean, eta dantzarako gogoa. Goiz goizetik atera dira Ereintza Dantza Taldekoak eta haien atzetik herritar andana ibili da erritmoari eusten. 10:00etan irten dira dianarekin, eta lehenengo ahalegin horren ostean, hamaiketakoa egin dute Koldo Mitxelena plazan. Indarrak hartuta, kalez kale ibili dira dultzainero eta txistularien laguntzarekin. Hori bukatutakoan emakumeen soka dantzak hartu du lekukoa, Zumardian, eta handik bazkaltzera joan dira Koldo Mitxelena plazara.
Arratsaldean, erromeria nagusia egingo dute Zumardian, Leku Zaharran eta Xabier Olaskoaga plazan. Eguna ongi bukatzeko Aiko taldearen emanaldia ikusteko aukera izango da Zumardian.

