Albisteak

Donibane Lohizunen izango da Landarbaso

Madalen bezperan Donibane Lohizunera joango dira Landarbaso abesbatzako kideak. Izan ere, hango Arin Abesbatzaren gonbidapena jaso du egun horretan kontzertu bat emateko. 21:15ean izango da, San Joan Bataiatzailearen elizan. Emanaldiaren lehen zatan Do...

admin

41 urte Luis Mariano gabe

Disko baten milioi bat kopia saltzea lortu zuen lehen abeslaria izan zen Luis Mariano tenore irundarra. Beste garai batzuk ziren horiek, musika arloan lan egiteko beste modu batzuk, eta gustoko abeslariak maitatzeko bestelakoak ere. Egun errezagoa da milioi bat saltzea, eta milioi bat lagunek abeslari bat urtebetez maitatzea. Zailagoa, baina, 41 urte eta gero abeslari bat maitatzen jarraitzea. Oraindik, asko dira Irunen Luis Mariano herrikidea faltan botatzen dutenak.

admin

Bost gaztek deklaratu dute gaurko saioan eta Errenterian dauden hirurak ez dituzte atxilotu

Berandu hasi da epaiketa, ordu eta erdi inguruko atzerapenarekin. Oarsoaldeko 17 auzipetuetatik 14 joan dira Audientzia Nazionalera, senideek eta lagunek lagunduta. Guztira, 40 pertsona inguru. Hasieran sartzeko arazoak izan dituzte, baina azkenean ...

admin

Ertzaintza agertu da, baina ez dituzte gazteak atxilotu

Madrilgo Auzitegi Nazionalera joan ez, eta Errenteria-Orereta Foru plazan zeuden hiru gazteak atxilotzen saiatu da Ertzaintza oraintxe. Hiru gazteak Foru plazako kioskoko teilatura igo dira eta ertzainak joan egin dira atxilotu gabe. Hainbat eragileren...

admin

Arditurriko meategietako ibilbide luzea ireki dute

Arditurriko meategietako sakoneko ibilbideko lan guztiak bukatu dituzte, eta ostiralean berriro ireki zituzten. Aiora Perez de San Roman Oiartzungo alkateak eta Jon Uriguen Gipuzkoako Foru Aldundiko Landa Garapena, Berrikuntza eta Turismo diputatuak inauguratu zuten. Perez de San Romanek gogorarazi zuenez, 2008an ireki zituzten meategiak bisitarientzat, Udalak apustu handia eginda: “Ordutik 46.000 bisitarik baino gehiagok ezagutu dute kultur ondare hau, pasaia zoragarri honetaz gozatu eta Aiako Harria Parke Naturaleko bihotzeraino sartzeko aukera izango dute meategi barruan eskaintzen diren bi ibilbideei esker”. Ostiralean, sakoneko ibilbidea erabat egokituta ireki zuten berriz, hiru urteko lanen ondoren. Lanak 2009an hasi zituzten, bigarren irteera egin zutenean. Iaz, berriz, bi ibilbideak lotu zituzten eskilara bidez, eta aurten beheko ibilbidearen segurtasuna hobetzeko lanak egin dituzte. Meategi barruan, gainera, ibilbide horri irteera berria ere egin diote. Lan horiek guztiak egiteko, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza ere izan du Udalak, eta eskerrak eman dizkie: “Oiartzunentzako zein eskualdearentzako hain garrantzitsua den eremu honetako aukera turistikoak sustatzen laguntzeagatik, eskerrik asko”. Etorkizuneko erronkak Perez de San Roman alkateak Arditurriko proiektuak etorkizunari begira dituen erronkak ere gogorarazi zituen: “Parketxearen proiektua, kirol ibilbideak… Ez duzu zalantzan jartzen aurrerantzean ere erakunde guztiak elkarlan estuan jarraituko dugula proiektu honen ibilbidean”. Jendeari ireki aurretik, luxuzko bisitariak [...]

admin

Herriko bilakaerari begira, kalean da ‘Oarso’ aldizkaria

Madalenen atarian ateratzen da urtero, eta aurten 46 aldiz, ez du hutsik egin. 2011. urteko Oarso aldizkaria kalean da. Aurten herriko bilakaerari erreparatzen dioten artikuluak bildu ditu gehien bat, horixe izan baita erredakzio batzordeak kolaboratza...

admin

Danborradako entsegua deitu dute etzirako

San Pantaleon Egunean Arrantzaleen Danborradan irten nahi dutenek, etzi dute entsegua, 20:00etan, Lizeoko Haur Hezkuntzako eskolaren atarian.

admin

Ibai Albak irabazi du Julio Montoya Oroitaldia

16 minutu eta 39 segundo behar izan zituen Ibai Alba hernaniarrak Julio Montoya herri lasterketaren bost kilometroko ibilbidea osatzeko. Bera izan zen azkarrena, herenegun Trintxerpeko karmenen barruan egin zen lasterketan. Jokin Redondo zumaiarra izan...

admin

Jaiei agur, Emakumeen XV. danborradarekin

Bukatu dira karmenak. Emakumeen danborradak eman zien atzo arratsaldean bukaera jaiei, eta eguraldia lagundu ez arren, euriak ez zuen jaia zapuzterik lortu. Berezia zen atzoko hitzordua, Trintxerpeko emakumeen danborradak XV. aldia baitzuen. Emakumeak ...

admin

Udaltzaingoak irudi berria estreinatu du

Hondarribiko Udaltzaingoak ibilgailu berriak estreinatu ditu eta bide batez, irudia aldatu egin dute. Hiru ibilgailu (SEAT Altea) erosi dituzte, 48.000 euroko inbertsioarekin. Horrela, Udaltzaingoak hiru ibilgailu, lau motor eta oraindik irudi aldaketa...

admin

Txistu doinuak musika garaikideak lagunduta

Garikoitz Mendizabalek eta Xabier Zabalak kontzertua emango dute gaur Victor Hugo etxean, 20:00etan. Txistua, esku soinua, teklatua eta programazioa. Guztiak batuko dituzte, bihar, Garikoitz Mendizabalek eta Xabier Zabalak, Victor Hugo etxean emango du...

admin

Euskararen Plan Estrategikoa onartu du udalbatzarrak, hamar urterako

EAJk eta EBk plana babestu dute, PSE-EEk abstentzioaren alde egin du, eta PPk kontra bozkatu du Pasaiak badu datozen hamar urterako Euskararen Plan Estrategikoa. Herenegun onartu zuen udalbatzarrak aldeko hamabi botorekin (Bildu, EAJ, eta EB), kontrako birekin (PP) eta hiru abstentzioekin (PSE-EE). Iazko azaroan ekin zion udalak Euskararen Plan Estrategikoa lantzeari. Barruti guztietan lan taldeak eratu dira, herritar euskaldunak zein erdaldunak osatutakoak, tokian tokiko egoeraren diagnostikoa egin eta horretan oinarrituta Plan Estrategikoaren lan lerroak osatzeko. Aholku Batzorde Orokorrak egingo du aurrerantzean planaren jarraipena, baita horretarako propio eratu diren arloko lan taldeek ere. Udalbatzarrak plana onartu arren, kritikak ez ziren falta izan. PPk, esaterako, ez ditu gustuko planaren erredakzioan ageri diren zenbait hitz, “beharrarekin” lotutakoak. PPren bozeramaile David Hernandezen arabera, “euskara sustatu behar da, baina bestelako terminoetan”. EBren iritziz, berriz, plana “herrena” da. Alde bozkatu arren, Xabier Pombok esan du udalak ez duela nahikoa lan egin lan taldeetara erdaldunak erakartzeko. Hizkuntza eskubideak Hizkuntza eskubideen gaiari helduta, ez zen oposizioa izan kexu agertu zen bakarra. Udalbatzarrean euskarak ia ez zuen tokirik izan. Interbentzioak euskaraz egin zituen hautetsi bakarra ere, Bilduren bozeramaile Oihane Oronoz, kexu azaldu zen: “Nik, hemen, nire burua gazteleraz hitz egitera behartuta sentitzen dut”. Udalbatzarrean gazteleraz egitea “heziketa” kontua dela [...]

admin

Lore jokoen erakusketa hilabete osoan ikus daiteke Abbadia gazteluko behatokian

Hendaian 1851 urtean egin ziren lore jokoen urteurrenaren karietara, Hendaia Turismok Euskal loreen 160 urteak goiburuko erakusketa antolatu du Abbadia gazteluko behatokian. Hilabete osoan ikus daiteke. Ordutegia: astelehenetik larunbatera 14:00etatik 18:00etara. Azken bisitariak itxiera ordua baino ordubete lehenago hasiko dira.  

admin

Zaharren egoitzako defizita hartzeko eskatu dio Udalbatzak Aldundiari

Irungo Udalbatzak zaharren udal egoitzaren defizita bere gain hartzeko eskatu zion Foru Aldundiari herenegun eginiko osoko bilkuran. Talde sozialistarena zen hasierako proposamena, baina EAJk mozio alternatiboa aurkeztu zuen. Eztabaidaren ondoren bi testuak batzea erabaki zuten PSE-EE, EAJ eta PPk, eta haien bozkekin aurrera atera zen mozioa. Bilduk kontra bozkatu zuen eta EB abstenitu egin zen. Miguel Angel Paez sozialisten bozeramaileak azaldu zuen proposamenaren xedea: «Udalak milioi erdi euro inguru bideratzen ditu urtero egoitzara eta, legeak aurreikusi bezala, Aldundiak gastua bere gain hartuko balu, diru partida hori gastu sozialeko beste ekintza batzuetara bideratu ahal izango litzateke». Irungo egoitzaren defizitaren zatia bi hilabeteko epean ordaintzeko eskatzen dio Aldundiari sozialisten mozioak. Datozen egunotan, PSE-EEk antzerako testuak aurkeztuko ditu zaharren udal egoitzak dituzten herrialdeko beste hamabost udalerrietan. Bilduk, mozioari testu bat gehitzeko aukera aztertu zuen bozeramaileen batzordean, baina azkenean ez zuen bere proposamena osoko bilkurara eraman. «Ez dugu uste ezer lortuko dugunik horrekin», adierazi zuen koalizioko Oinatz Mitxelenak. Bere ustez, PSE-EEren idatziaren motibazioa politikoa zen, eta ez finantziaziokoa: «Hamar urtez luzatu den kontua da, eta orain lehen aldiz, gobernu batek gaiari serioski eta bere osotasunean heltzeko konpromisoa hartu duenean dator mozioa». Ildo beretik mintzatu zen Manuel Millan EBko ordezkaria. Millanek gogorarazi zuen irailaren 26an [...]

admin

Garaipena behar du Hondarribiak larunbatean

Garaipena bai hala bai behar du Hondarribiak larunbatean. Sailkapenaren azken postuan dira berdeak bost punturekin eta final bat bezala hartuko dute etxekoek biharko partida. Oiartzungo taldea izango dute aurrez-aurre.

admin

Aurrekontuak lantzeko bilera egingo dute

Udalak datorren urteko aurrekontuak herritarrekin eta herriko eragileekin landu nahi ditu. Horregatik, lehenengo bilera egingo dute azaroaren 4an, Gezala Auditoriumean. 18:30ean hasiko da.

admin

Iron Maideneko abeslari izandako Paul Di’Annok Mogambon joko du asteazkenean

Zarata Fest jaialdia antolatu dute Mogambon etzirako. Crani Septic, Depecho Mode, Dissapte, Mind Holocaust, Represion eta Kamorrah. Sei taldek girotuko dute etziko gaua Trintxerpeko Mogambo aretoan, 21:30etik aurrera. Baina bada beste eskaintzarik Azkueneko aretoan, heavy zaleek bereziki gustukoa izango dutena. Asteazkenean, azaroak 2, Iron Maiden taldeko lehen abeslari izandako Paul Di’Annok joko du Mogambon. Killers eta Iron Maiden diskak interpretatuko ditu Di’Annok zuzenean. Talde gonbidatu bat ere bada, Bartzelonako Everdream. Asteazkenerako sarrerak 10 euro balio du. Kontzertua 20:30ean hasiko da.

admin

Soilik 15 lagunetik gorako taldeentzako irekiko dute aterpetxea, datorren astetik

Azaroaren 1etik aurrera eta otsailaren 29a bitarte, 15 lagunetik gorako taldeentzako bakarrik irekiko dute Martindozenea gazteentzako aterpetxea. Behin zenbaki hori osatuta, aterpetxeak ohiko zerbitzu guztiak eskainiko ditu, eta egoitza bete arte jasot...

admin

Sukaldaritza ikastaroa azaroko astelehenetan Hazia elkartean

Irungo Elkartasuna taldeak sukaldaritza ikastaroa antolatu du azarorako. Tailerrak Hazia elkartean egingo dira, datorren hileko lau astelehenetan, 19:00etatik 21:00etara. Ikastaro bakoitzeko prezioa 10 eurokoa da, eta guztietan parte hartzeko bonoa 25 ...

admin

Ordenantza fiskalak onartu ditu Lezoko Udalak

Atzo arratsaldean ezohiko udalbatzarra egin zuten Lezoko udaletxean. Bertan hiru puntu jorratu zituzten zinegotziek. Datorren urteko ordenantza fiskalak atera zituzten aurrera, Bilduren aldeko botoekin. Urriaren 13ko Ogasun Batzordean aurkeztu zituzten ordenantza fiskalak. Tasa eta zerga gehienak %2,8 igoko dira, KPIren igoera. Ura eta zaborretan %10 haziko da tasa. Zilindrada baxuko ibilgailuetan, berriz, %5 igoko dira eta altuetan %10. Hobarien proposamen berriak ere aurkeztu ditu Udal Gobernuak. Horrela, %25etik %95era doazen hobariak proposatu dituzte, “behar gehien duten familiek tasen %5 ordain dezaten”. Herriko enpresa handiei jarraipena egingo dietela jakinarazi dute, “iruzurrik egin ez dezaten”. Horrez gain, datorren urteko aurrekontuak herriko eragile, elkarte eta norbanakoekin egin nahi dituztela jakinarazi du Udal Gobernu Taldeak. Horregatik, bilera egingo dute eurekin azaroaren 4an, Gezala Auditoriumean.   San Marko Mankomunitatean, aldaketa Atzoko plenoan Lezoko Udalak San Marko Mankomunitatean duen ordezkaritza aldatzea erabaki zuten. Horrela, Ainhoa Intxaurrandietak hartuko du Ainhoa Zabaloren lekua. Azaroaren 20ko hauteskundeen mahaien zozketa ere egin zuten atzo. Bestalde, Mikel Antxon Arrizabalaga PSE-EEko zinegotziak ezin izan zuen plenoan egon, aita hil delako. Alkateak dolumina eta besarkada bat helarazi zizkion.

admin
Gehiago