Herriko bilakaerari begira, kalean da ‘Oarso’ aldizkaria
Madalenen atarian ateratzen da urtero, eta aurten 46 aldiz, ez du hutsik egin. 2011. urteko Oarso aldizkaria kalean da. Aurten herriko bilakaerari erreparatzen dioten artikuluak bildu ditu gehien bat, horixe izan baita erredakzio batzordeak kolaboratza...
Madalenen atarian ateratzen da urtero, eta aurten 46 aldiz, ez du hutsik egin. 2011. urteko Oarso aldizkaria kalean da. Aurten herriko bilakaerari erreparatzen dioten artikuluak bildu ditu gehien bat, horixe izan baita erredakzio batzordeak kolaboratzaileei proposatutako gaia.
Lehengo ostegunean aurkeztu zuten aldizkaria, udaletxean. Aurkezpenean, Julen Mendoza alkatearekin batera izan ziren, Juan Carlos Jimenez Aberasturi, Koldo Ordozgoiti eta Juan Migel Lakuntza erredakzio batzordeko kideak, kultura zinegotzi Garazi Lopez Etxazarreta eta Leonor Garcia, artxibozaina.
Garazi Lopez Etxezarretak jakinarazi zuenez, 1500 aleko tirada kaleratu dute. Euskararen presentzia «pixka bat» handitzea lortu dutela nabarmendu zuen kultura zinegotziak, eta, aitzitik, emakume kolaboratzaileen kopurua jaitsi egin dela esan zuen. Emakumeen ekarpenen kalitatea, aitzitik, ez da nolanahikoa, Maria Asun Landak eta Elixabete Perez Gazteluk parte hartu baitute, bestak beste.
Idazten ez ezik, ilustratzaile ugarik parte hartzen dute Oarso aldizkarian. Aurten Ion Arretxek, Xabier Obesok, Arantxa Pascualek, Irati Arenzanak, Jose Angel Sotak, eta Maribel Lopezek marraztu dute.
Ohiko toktan salgai
Udaletxeko arkupean jarrita dagoen salmenta postuan ez ezik, udaletxeko artxiboan, eta ondoko dendetan eskura daiteke Oarso aldizkaria, zazpi eurotan: Aldakoenea, Amets, Kiosko Alameda, Kiosko Morrongilleta, Beatriz Etxenike Loteria, Maitexa eta Razkin tabakodendak, Xenpelar, Mirentxu, Rojas eta Mariam liburu dendak, Osina Natur Denda eta Hostoak.