Donibane Lohizunen izango da Landarbaso
Madalen bezperan Donibane Lohizunera joango dira Landarbaso abesbatzako kideak. Izan ere, hango Arin Abesbatzaren gonbidapena jaso du egun horretan kontzertu bat emateko. 21:15ean izango da, San Joan Bataiatzailearen elizan. Emanaldiaren lehen zatan Do...
Madalen bezperan Donibane Lohizunera joango dira Landarbaso abesbatzako kideak. Izan ere, hango Arin Abesbatzaren gonbidapena jaso du egun horretan kontzertu bat emateko. 21:15ean izango da, San Joan Bataiatzailearen elizan. Emanaldiaren lehen zatan Donibane Lohizuneko gizonen abesbatza ariko da, eta bigarren zatian Errenteria-Oreretako abesbatzaren txanda izango da. Landarbasok udako oporren aurretik emango duen azken kontzertua izango da.

