Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Euskararen Plan Estrategikoa onartu du udalbatzarrak, hamar urterako

EAJk eta EBk plana babestu dute, PSE-EEk abstentzioaren alde egin du, eta PPk kontra bozkatu du Pasaiak badu datozen hamar urterako Euskararen Plan Estrategikoa. Herenegun onartu zuen udalbatzarrak aldeko hamabi botorekin (Bildu, EAJ, eta EB), kontrako birekin (PP) eta hiru abstentzioekin (PSE-EE). Iazko azaroan ekin zion udalak Euskararen Plan Estrategikoa lantzeari. Barruti guztietan lan taldeak eratu dira, herritar euskaldunak zein erdaldunak osatutakoak, tokian tokiko egoeraren diagnostikoa egin eta horretan oinarrituta Plan Estrategikoaren lan lerroak osatzeko. Aholku Batzorde Orokorrak egingo du aurrerantzean planaren jarraipena, baita horretarako propio eratu diren arloko lan taldeek ere. Udalbatzarrak plana onartu arren, kritikak ez ziren falta izan. PPk, esaterako, ez ditu gustuko planaren erredakzioan ageri diren zenbait hitz, “beharrarekin” lotutakoak. PPren bozeramaile David Hernandezen arabera, “euskara sustatu behar da, baina bestelako terminoetan”. EBren iritziz, berriz, plana “herrena” da. Alde bozkatu arren, Xabier Pombok esan du udalak ez duela nahikoa lan egin lan taldeetara erdaldunak erakartzeko. Hizkuntza eskubideak Hizkuntza eskubideen gaiari helduta, ez zen oposizioa izan kexu agertu zen bakarra. Udalbatzarrean euskarak ia ez zuen tokirik izan. Interbentzioak euskaraz egin zituen hautetsi bakarra ere, Bilduren bozeramaile Oihane Oronoz, kexu azaldu zen: “Nik, hemen, nire burua gazteleraz hitz egitera behartuta sentitzen dut”. Udalbatzarrean gazteleraz egitea “heziketa” kontua dela [...]

admin
Bidasoa
2011/10/28

EAJk eta EBk plana babestu dute, PSE-EEk abstentzioaren alde egin du, eta PPk kontra bozkatu du

Pasaiak badu datozen hamar urterako Euskararen Plan Estrategikoa. Herenegun onartu zuen udalbatzarrak aldeko hamabi botorekin (Bildu, EAJ, eta EB), kontrako birekin (PP) eta hiru abstentzioekin (PSE-EE).
Iazko azaroan ekin zion udalak Euskararen Plan Estrategikoa lantzeari. Barruti guztietan lan taldeak eratu dira, herritar euskaldunak zein erdaldunak osatutakoak, tokian tokiko egoeraren diagnostikoa egin eta horretan oinarrituta Plan Estrategikoaren lan lerroak osatzeko.
Aholku Batzorde Orokorrak egingo du aurrerantzean planaren jarraipena, baita horretarako propio eratu diren arloko lan taldeek ere.
Udalbatzarrak plana onartu arren, kritikak ez ziren falta izan. PPk, esaterako, ez ditu gustuko planaren erredakzioan ageri diren zenbait hitz, “beharrarekin” lotutakoak. PPren bozeramaile David Hernandezen arabera, “euskara sustatu behar da, baina bestelako terminoetan”.
EBren iritziz, berriz, plana “herrena” da. Alde bozkatu arren, Xabier Pombok esan du udalak ez duela nahikoa lan egin lan taldeetara erdaldunak erakartzeko.
Hizkuntza eskubideak

Hizkuntza eskubideen gaiari helduta, ez zen oposizioa izan kexu agertu zen bakarra. Udalbatzarrean euskarak ia ez zuen tokirik izan. Interbentzioak euskaraz egin zituen hautetsi bakarra ere, Bilduren bozeramaile Oihane Oronoz, kexu azaldu zen: “Nik, hemen, nire burua gazteleraz hitz egitera behartuta sentitzen dut”.
Udalbatzarrean gazteleraz egitea “heziketa” kontua dela adierazi zuen PPko Maria Garmendiak, eta EAJko Nahikari Oterminek “edukazio onekoa beti euskalduna” behar duela erantzun zion. Ika mika horren harira, PSE-EEko Izaskun Gomezek zera esan zuen: “Hainbeste plan estrategiko egin ordez, agian itzultzaileak dira irtenbidea”.

Ulian ehiza debekatuta

Eguzkik hala eskatuta, Bilduk Ulian ehiza debekatzea eskatzen duen mozioa eraman zuen udalbatzarrera, eta baita aurrera atera ere, EBren babesarekin. PPk eta EAJk kontra bozkatu zuten, eta PSE-EEk ez zuen bozketan parte hartu, udalak zentzu horretan aurrez hartutako akordioa indarrean duela argudiatuta.
Zerga ordenantzak

Datorren urtean zerga eta tasen igoera KPIra mugatzea erabaki du udalbatzarrak. Gobernu Taldearen proposamena aurrera atera zen, alkatearen kalitatezko botoarekin. “Familien egoera gehiago ez itotzearen aldeko apustua” egin dutela defendatu zuen Gobernu Taldeak.

Pasaiako udalbatzarra, San Pedroko Udal Aretoan

Pasaiako udalbatzarra, San Pedroko Udal Aretoan

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.