Arditurriko meategietako ibilbide luzea ireki dute
Arditurriko meategietako sakoneko ibilbideko lan guztiak bukatu dituzte, eta ostiralean berriro ireki zituzten. Aiora Perez de San Roman Oiartzungo alkateak eta Jon Uriguen Gipuzkoako Foru Aldundiko Landa Garapena, Berrikuntza eta Turismo diputatuak inauguratu zuten. Perez de San Romanek gogorarazi zuenez, 2008an ireki zituzten meategiak bisitarientzat, Udalak apustu handia eginda: “Ordutik 46.000 bisitarik baino gehiagok ezagutu dute kultur ondare hau, pasaia zoragarri honetaz gozatu eta Aiako Harria Parke Naturaleko bihotzeraino sartzeko aukera izango dute meategi barruan eskaintzen diren bi ibilbideei esker”. Ostiralean, sakoneko ibilbidea erabat egokituta ireki zuten berriz, hiru urteko lanen ondoren. Lanak 2009an hasi zituzten, bigarren irteera egin zutenean. Iaz, berriz, bi ibilbideak lotu zituzten eskilara bidez, eta aurten beheko ibilbidearen segurtasuna hobetzeko lanak egin dituzte. Meategi barruan, gainera, ibilbide horri irteera berria ere egin diote. Lan horiek guztiak egiteko, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza ere izan du Udalak, eta eskerrak eman dizkie: “Oiartzunentzako zein eskualdearentzako hain garrantzitsua den eremu honetako aukera turistikoak sustatzen laguntzeagatik, eskerrik asko”. Etorkizuneko erronkak Perez de San Roman alkateak Arditurriko proiektuak etorkizunari begira dituen erronkak ere gogorarazi zituen: “Parketxearen proiektua, kirol ibilbideak… Ez duzu zalantzan jartzen aurrerantzean ere erakunde guztiak elkarlan estuan jarraituko dugula proiektu honen ibilbidean”. Jendeari ireki aurretik, luxuzko bisitariak [...]
Arditurriko meategietako sakoneko ibilbideko lan guztiak bukatu dituzte, eta ostiralean berriro ireki zituzten.
Aiora Perez de San Roman Oiartzungo alkateak eta Jon Uriguen Gipuzkoako Foru Aldundiko Landa Garapena, Berrikuntza eta Turismo diputatuak inauguratu zuten.
Perez de San Romanek gogorarazi zuenez, 2008an ireki zituzten meategiak bisitarientzat, Udalak apustu handia eginda: “Ordutik 46.000 bisitarik baino gehiagok ezagutu dute kultur ondare hau, pasaia zoragarri honetaz gozatu eta Aiako Harria Parke Naturaleko bihotzeraino sartzeko aukera izango dute meategi barruan eskaintzen diren bi ibilbideei esker”.
Ostiralean, sakoneko ibilbidea erabat egokituta ireki zuten berriz, hiru urteko lanen ondoren. Lanak 2009an hasi zituzten, bigarren irteera egin zutenean. Iaz, berriz, bi ibilbideak lotu zituzten eskilara bidez, eta aurten beheko ibilbidearen segurtasuna hobetzeko lanak egin dituzte. Meategi barruan, gainera, ibilbide horri irteera berria ere egin diote.
Lan horiek guztiak egiteko, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza ere izan du Udalak, eta eskerrak eman dizkie: “Oiartzunentzako zein eskualdearentzako hain garrantzitsua den eremu honetako aukera turistikoak sustatzen laguntzeagatik, eskerrik asko”.
Etorkizuneko erronkak
Perez de San Roman alkateak Arditurriko proiektuak etorkizunari begira dituen erronkak ere gogorarazi zituen: “Parketxearen proiektua, kirol ibilbideak… Ez duzu zalantzan jartzen aurrerantzean ere erakunde guztiak elkarlan estuan jarraituko dugula proiektu honen ibilbidean”.
Jendeari ireki aurretik, luxuzko bisitariak izan zituen Arditurriko meategietako ibilbide berrituak: bertako langile izan zirenak. “Izan ere, ingurune honen aberastasun geologikoaz gain, aberastasun sozialaren isla argiena dira”, alkateak nabarmendu zuenez.
I. Arditurri Eguna
Atzo, bestalde, I. Arditurri Eguna ospatu zuten meategian. Doako bisita gidatuak izan ziren, tailerrak, musika… Eguraldia txarra izan zen arren, ehunka pertsona hurbildu ziren azkeneko lanen ondorengo berritasunez gozatzera. Zehazki, mila pertsonatik gora sartu ziren meazuloa bisitatzera, eta jendeak kanpoan ere gelditu behar izan zuen. Beraz, eguraldiak gehiegi lagundu ez zuen arren, arrakastatsua izan zen eguna azkenean.