'Zuena da HITZA' podkasteko hirugarren atalean Irati Erauskin 'La Panto' hondarribiarra izan da protagonista. Sakon hitz egin du hedabidearekin.


Ondarearen Europako Egunaren harira gidatutako hainbat bisitaldi antolatu dituzte larunbaterako, hilaren 17rako. Erdigunea, Hondartza auzoa, Abbadia eta Mauresque Etxea ezagutzeko aukera izanen da, azken hau estreinekoz. Ekitaldi guztiak doan dira, baina zenbaitetarako izena ematea ezinbestekoa da. Hendaiako erdigunea eta bere historia ezagutzeko ibilbide gidatua 10:30ean abiatuko da San Bixente elizatik. Bazkaldu ondoren Hondartza auzoa bisitatzeko aukera izanen da, Itsas etorbideko turismo bulegotik abiatuta, 15:00etan. Aurtengo berritasun nagusia Mauresque Etxearen bisitetan datza, 18:00etatik 20:00etara eginen direnak. Aurreneko aldia da Arrantzaleen karrikako gotorleku-etxea bisitatu ahal izanen dela. Interesdunek aldez aurretik eman beharko dute izena, turisme@hendaye.com posta elektronikora eskaera idatziz. Musika eta dantza Gidatutako ibilbideez gain, beste ekintza batzuk antolatu dituzte larunbaterako Hendaian. Herriko Etxeko Kultura Arloak Kaperan a kapela ekimeneko saio bikoitza proposatu du. Abbadia gazteluan izanen da, 18:00etan eta 18:45ean. Beñat Achiaryren musika ikasleek gaztelua gelaz gela erakutsiko diete bisitariei, inprobisaturiko doinuez eta kantuez lagundurik. Talde bakoitza 25 lagunera mugatuko dute eta, hortaz, izena eman beharko da aurretik, turismo bulegoan. Ondarearen Egunaren harira ere, Akelarre Euskal Kultura Elkarteak euskal dantza ikuskizuna antolatuko du larunbatean Zokoburun, 21:00etatik aurrera. Ordu berean, Meteoritoak eta desagertze masiboak goiburuko mintzaldia emango du CPIE Euskal Itsasbazterrak, Larretxea baserrian.

Alokatua du Trintxerpeko Ur Gain elkarteak bere egoitza, eta lokalaren jabeak alokairua igo egin nahi die. Hori dela eta bazkideak ez ohiko batzar batetara deitu dituzte, larunbaterako (hilak 17), 16:00etatik aurrera. Alkateordetzan da ez ohiko batzarr...

Oiartzungo Flauta Taldea Alacanteko Calpe herrian (Herrialde Katalanak) izango da asteburuan, Mediterraneoko Musika Jaialdian. Oiartzuarrek etzidamu eskainiko dute euren emanaldia, 21:00etan, Colon plazan —Arenalean—. Jaialdiaren barruan, Ifach-en ...

Emakumeentzako mantenu gimnastika ikastaroa urriaren 4an hasiko dela iragarri dute antolatzaileek. Betiko legez, Azokan izango dira eskolak, astean bitan, asteartero eta ostegunero, 18:30etik 19:30era. Interesdunek ikastaroa hasten den egunean bertan...

Ongi etorria emango diete aurten udal euskaltegian izena ematen dutenei, jarraian euskararen erabileran eragin nahi duen ikastaro sorta oparoa eskaintzeko. Hala iragarri zuten atzo Udal Euskaltegiko Ane Olkotzek eta Joxe Manuel Odriozolak, udaleko kultura zinegotzi Amaia Esnarriagarekin batera ikasturtea aurkezteko deitutako prentsaurrekoan. Esan zutenez, erabileran eragitea da gaur egun erronkarik nagusiena, eta horregatik hain zuzen, erabilerari begira landutako egitasmoetan jarriko dute aurten indarra. Hala, Internet bidez beren kabuz Boga programarekin euskalduntzen dihardutenei, Mintzalaguna egitasmoan parte hartzeko gonbidapena luzatuko diete aurten. Mintzalagunaz gain, asteburuetako barnetegiak, kultur astea, txangoak eta bestelako kanpo ekintzak programatuko dituzte, guztiak ere mintza praktika egitera bideratuak. Ohiko euskara eskoletarako ordutegi zabala dute aukeran, goizeko zazpietan hasten baitira eskolak ematen. Maila guztiak eskaintzen dituzte, eta azterketen prestaketan ere laguntzen diete hala behar dutenei; E.G.A, Hezkuntzako eta Administrazioko Hizkuntza Eskakizunak… Pasaiako udalak matrikularen %75 berreskuratzeko aukera ematen duen beka sistema eskaintzen du, %85eko asistentzia eduki eta Lanbidek emandako lan eskaeraren ziurtagiria aurkezten dutenei; lan eskaeraren ziurtagiririk ez dutenak %50 berreskuratzeko aukera izango dute. Pasaian erroldaturik ez daudenek dagokion udalean eska dezakete diru laguntza.

Udako etenaren ondotik Mugarrien Ibilbidearen barruko irteerak egiteari ekingo diote berriro Jaizkibel Mendizale Taldekoek. Igandean dute irteera, eta Belagura joango dira. Hala nahi dutenek Lakhura mendia igoko dute. 13 kilometroko zeharkaldian, San Martingo Harritik pasatuko dira. Antxotik autobusez 07:00etan irtengo da igandean bertan autobusa Antxotik, eta ordu laurden lehenago Iztietatik. Interesdunek Jaizkibel elkartearen egoitzan eman dezakete izena, bihar, 20:00etatik 22:00etara.

Enrike Abril Errebote Txapelketako partida jokatu zuen Txostek lehengo larunbatean, Oiartzunen. Luzaz Gazte taldea izan zuen aurrean, eta oiartzuarrek ez zuten irabazteko aukerarik izan: 1-13 galdu zuten. Txostekoek baja garrantzitsuekin ekin zioten pa...

Atzo arratsaldean hasi ziren santakrutzak, txupinazoarekin. Alkate txikiek pregoia irakurri zuten, eta segidan bota zuten txupina. Dantzariek Lezo Herria eta aurreskua dantzatu zuten. Hortik aurrera, jaigiroa izan zen nagusi, eta inork nahi ez zuen gonbidatua batu zen festara: euria. Hala ere, danborren hotsak ixiltzea ez zuen lortu. Gaur ospatuko dute lezoarrek egun handia. Horrela, hiru bazkari izango dira eguerdi partean: erretiratuena, arrantzaleena eta tartekoena. Azken bi afari horietakoak Gurutze Santuaren plazan elkartuko dira, 12:30ean. Hainbat ekitaldi gehiago ere egingo dituzte. Hauek dira eguerditik aurreraegingo dituztenak: 12:00. Herri kirolen erakustaldia Gurutze Santuaren plazan. Harriekin: Inaxio eta Iñaki Perurena eta Agustin Landarbide. Aizkolariak: Fausto Mugerza eta Joxe Mari Olasagasti gipuzkoarrak eta Donato Larretxea eta Ernesto Ezpeleta Bihurri nafarrak. 12:00. Erraldoien eta buruhandien kalejira herriko kaleetatik zehar, Karlos Saldise plazatik abiatuta. 12:30. Tartekoen eta arrantzaleen bilkura Gurutze Santuaren plazan. Ondoren, I-14 Egunari hasiera emango diote, txaranga batek lagunduta. 14:00. Bazkaria erretiratuentzako (65 urtetik gorakoentzako), Lintzirin jatetxean. 14:30. Tartekoen bazkaria Karlos Saldise plazan. 15:00. Arrantzaleen bazkaria Irurtzun jatetxean. 17:00. Haurrentzako jolasak, Euskal Herria plazan. 18:00. Herri poteoa, Karlos Saldise plazatik abiatuta. Txarangabatek lagunduko die giroa jartzen. 19:00. Buruhandien eta erraldoien kalejira, Bekoerrota kiroldegitik abiatuta. 19:30. Berbena Joselu Anaien eskutik, Gurutze Santuaren plazan. 22:30. Zezensuzkoa [...]

Kz guneak datorren ikasturterako doako ikastaroen berri eman du, eta lehenengoak urrian hasiko dira. Bi ikastaro eta mintegiak izango dira. Ikastaroetako bat Internet eta E-Administrazioa izango da. Hogei ordukoa da, eta urriaren 3tik 14ra egin ahal iz...

Herriko Etxeak eta Bil ta Garbik antolatuta, igandean Merkatu Zaharrean egitekoa zen ganbara hustea bertan behera geratu da.

Larunbat eguerdian hainbat herritarrek martxa egin zuten Lezotik Errenteria-Oreretaraino, Yolanda Barcinari jaurtitako tartengatik atxilotutako Mugituko hiru ekintzaileei babesa emateko. Gainera, kanpo kaiaren eta AHT Abiadura Handiko Trenaren kontra a...

Maite Bilbaok, Gipuzkoako Alargunen Elkarteko presidenteak, hitzaldia emango du bihar, asteazkenean, Argoiak Kultur Elkartearen egoitzan. Hitzaldiaren goiburua Gipuzkoako alargunen egoerari buruzko ikerketa izango da.

Bihar arratsaldeko hiru eta erdietatik aurrera Hondarribiko Zuloaga Etxean, literatura tailerra egingo dute. Biharkoan, Cristina Fernandez Cubas idazlearen Parientes pobres del diablo lana aztertuko dute. Literatur tailerretan irakurtzeko gogoa bultzat...

Denboraldiko momentu onena bizi du Real Unionek. Bost partida daramatzate galdu gabe Roberto Olaberen mutilek, eta bigarren postura iritsi dira, larunbatean Lemonari 2-0 irabazi ondoren. Irunen jokatutako azken sei partidak irabazi dituzte zuri-beltzek...

Lan zaila zuten eta ez dute lortu. Nagusitasun osoz irabazi dio asteburuan Legazpiko Hegialde Autok Donibane Eskubaloiari, 25-32. Partidaren lehen erdian bi taldeak nahiko pareko aritu ziren arren, bigarren zatian kontraerasoan gogor ibili ziren legazp...

Eskolako Agenda 21ean parte hartzen duten Hondarribiko ikasleak udaleko eta Txingudi Zerbitzuak Mankomunitateko ordezkariekin bildu ziren joan den ostegunean, uraren eta hondakinen gaineko azterketak eta eskaerak horiei helarazteko. Azken hiru ikasturt...

Futbola Erregional Ohorezko Maila . Hondarribia-Roteta 5-0 Saskibaloia Emakumeen Liga . Obenasa-Hondarribia Irun 61-64

Gaur goizean, 10:45ean, hodi bat lehertu da Lezoko Gurutze Santuaren plazan. Leherketa plazan bertan izan da, eta inguruko etxeetako bizilagunak etxetik atera dituzte haien segurtasuna bermatze aldera. Suhiltzaileak ere bertaratu dira. Ezustekoa izan d...

Puntu bakarra gehitu du asteburuan Trintxerpek. Larunbatean ez zen gai izan Ondarroako Aurrerari Don Boscon irabazteko (1-1), eta horrenbestez, sailkapeneko zazpigarren postuari eustearekin konformatu beharko dute zuri-urdinek. 15 puntu ditu Trintxerpek.