Albisteak

Begoña Durrutiren lanak Mikelazulon

Udako oporrak ere bukatu dituzte Mikelazulo kultur elkartean, eta iraila osorako erakusketa prestatu dute. Hala, Beheko kaleko egoitzara joaten direnek Begoña Durrutiren margolanak ikusteko aukera izango dute, urriaren 3ra arte. “Durrutik ingura...

admin

Bilduk San Markoko zabortegia irekitzeko asmoa duela uste du PSE-EEk

“Aukera bat da, geroz eta errealagoa, Bilduk San Markoko zabortegia irekitzea”. Susana Corcuera Gipuzkoako PSE-EEko udal politiken idazkariaren hitzak  dira. Bildu duela hiru urte itxi zuten zabortegia irekitzekotan dagoela iritzi dio PSE-EEk. Hori dela eta, zabortegiaren inguruko udaletan, Donostia, Errenteria-Orereta, Pasaia eta Lezokoan, mozio bana aurkeztu dute, eta batzar nagusietan ere gai berari lotuta, ebazpen proposamena aurkeztu dute. Azken aldian Bildu udalerrietan zein diputazioan hartzen ari den neurriek eraman dute talde sozialista hori ondorioztatzera. Hori horrela, herritarrak “ohartarazi” nahi izan dituzte Corcuerak berak, lau udaletako PSE-EEko ordezkariek —Denis Itxaso (Donostia), Juan Carlos Merino (Errenteria-Orereta), Lore Suarez (Pasaia), Mikel Antxon Arrizabalaga (Lezo)— eta Mikel Duran batzar nagusietako Ingurumen Batzordeko PSE-EEko bozeramaileak. Neurri horiek Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoaren azpiegituren (hala nola, errauste planta) aurrekontuan izandako murrizketa (8 milioi eurotik 5 milioi eurora) eta Lurralde Sektore Planaren kudeaketa geldiaraztea dira. Bigarren horren barruan sartzen dira, hala nola, biometanizazio planta edo bigarren konpost planta. “Proiektu horiek dira, errauste planta eta ziklo hori osatzen duten beste ekipamendu batzuk, zero isurira eramango gaituztenak. Hori kate bat da, eta hor ezin da pauso bat bera ere gainetik pasatu”, adierazi du Merino San Markoko Mankomunitateko presidente izandakoak. Horrenbestez, “zutabe horietakoren bat erori edo aldatzen bada, eraikin guztia kolokan” jartzen [...]

admin

Emakumeentzako paleta ikastaroa, urritik ekainera

Hemezortzi urtetik gorako emakumeentzako paleta ikastaroa egingo dute herrian, urritik ekainera. Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak antolatu du, beste behin, Emakumea Pilotari egitasmoaren barruan. Dagoeneko hirugarren ikasturtea da, eta “emakumeak pilotara eta pilota emakumeengana hurbiltzea” da helburua. Izena ematen dutenek, astean behin ordu eta erdiz, paleta saioak egingo dituzte, teniseko pilotarekin eta paleta arinekin. Haurtzaro Ikastolako pilotalekuan izango dira saioak, astelehenetan, 19:30etik 21:00etara. Izena emateko epea hilaren 15ean irekiko dute, eta 26ra arte izango da apuntatzeko aukera. Ikastaroa, berriz, urriaren 3an hasiko da. Federaziotik jakinarazi dutenez, irakasleak eramango du materiala, eta ikasleek matrikula ordaindu beharko dute: 115 euro —ikastaro osoa eta asegurua ordaintzeko—. Ikastaroan izena eman nahi dutenek Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioan eman dezakete: 943 47 14 63. Horrez gain, 665 98 85 88 (Patri) zenbakian ere eman daiteke izena, baita Elorsoro kiroldegian (943 49 25 52) eta Gazte Informazio Bulegoan (943 49 11 05 ) ere. Bestalde, informazio gehiago nahi dutenentzat mahaia jarriko dute kiroldegian hilaren 15ean. Eta webgunea ere badute: www.blogak.com/emakumeapilotari. Emakumea Pilotari Eguna Ikasturtearen bukaeran, Gipuzkoako hainbat herritan aritzen diren emakume guztiak bilduko dira, Emakumea Pilotari Egunean. Iaz, 80 emakume inguru bildu ziren Iruran, eta Eamkumeen Paletako Gipuzkoako Txapelketa Herrikoaren finalak jokatu zituzten. Oiartzuarrak txapeldunorde izan ziren.

admin

San Fermin Txikiak prestatzeko bilera

Antxoko Jai Batzordeak bilera deitu du biharko. 20:00etan da bilera, Azokan. San Fermin Txikiak prestatzea da bileraren helburua. Hori dela eta Jai Batzordetik herriko koadrilak eta elkarteak parte hartzera animatu nahi dituzte.

admin

Eskola orduz kanpoko jardueren gida digitala

Eskola orduz kanpoko jardueren gida digitalizatu berri dutela jakinarazi du Udalak. Iaz haur eta gazteentzako zuzenduriko eskola orduz kanpoko jardueren gida kaleratu zuten, e! hemen gaude, pasa hitza proiektoan biltzen diren elkarte guztien lanaren er...

admin

EAJren batzarkide taldeak Aduanako ordutegia murriztearen kontrako ebazpena aurkeztu du

Eusko Alderdi Jeltzaleak Irungo Aduana arratsaldetan eta larunbatetan irekitzeko eskatu du, Zerga Administrazioko Espainiako Agentziak (AEAT) abuztuaren 1ean hartutako erabakiaren kontra. Batzar Nagusietan Eider Mendoza Bidasoko batzarkideak aurkeztutako ebazpen-proposamenaren bitartez gaia Batzar Nagusietan eztabaidatua izatea nahi dute jeltzaleek. Aduanetako eta garraio arloko langileen ordezkariak ere haserre agertu dira Zerga Agentziak hartutako erabakiarekin. Mendozarentzat “erabakia hanka sartze galanta da, soilik kaltea sortzen duena, ohiko tramiteen ordutegia murrizteak atzerapena eta kamioien pilaketa eragiten baitu”. AEATren erabakiak enpresen kostoetan eragin duela adierazi du hondarribiarrak. Horren eraginez garraio zenbait enpresek “merkantziak arratsaldeetan irekita dauden beste aduanetara desbideratzen” ari direla jakinarazi du hondarribiarrak.  

admin

Kirol ikastaroak probatzeko aukera

Errenteriako kirol patronatutik jakinarazi dutenez, datorren ikasturtean emango dituzten kirol ikastaroak probatzeko aukera izango da Galtzarabordako kiroldegian datozen asteotan. Eskaintza Galtzarabordako kiroldegiko bazkide direnei zein Errenteria-Or...

admin

Mutilek 2-4 galdu dute Berioren kontra

Ohorezko Erregional Mailako OKE Oiartzun Kirol Elkarteko taldeak, porrot batekin hasi du denboraldia. Asteburuan, Berioren kontrako partida jokatu zuten etxean Oiartzungo mutilek, eta 2-4 galdu zuten. Oraindik goiz da sailkapenari begira jartzeko, bain...

admin

Itsasmendikoi eskoletako matrikulek ia %28 egin dute gora iazko ikasturtearekin alderatuz

  Trintxerpeko itsas eskolan izena emate dutenen kopuruak gora jarraitzen du. Eusko Jaurlaritzaren menpe dagoen Itsasmendikoi (IMK) sozietate publikoak “matrikulazio zifra oso positiboekin” ekin dio ikasturte berriari. Zabaldu dutenez,matrikulazioak  %28 igo da  iazko datuekin alderatuta.  Datuak ikasturtearen inaugurazio ekitaldian aurkeztu dituzte gaur.    

admin

Hainbat herrialdetako dantzak, Abaraxkan

Abaraxka Udal Ludotekan egunero zerbait ezberdina eskaintzen diete bazkide diren haurrei. Bihar, hainbat herrialdetako dantzak ikasteko aukera izango dute haurrek. 16:30etik 19:30era egingo dute dantza saioa, Ttirukik antolatuta.

admin

Jaizkibelgo itsasertza sakonago ezagutzen, Itsas Gelarekin

Asteburuan Errotan eta Asturiagan ibili dira; hurrengo irteeran Uliako Murgita kala aztertuko dute.   Ulian eta Jaizkibelen laginketarako eremuak zehaztu, eta aurrez aukeratutako zonalde horien azterketaren bidez itsasertza hobeto ezagutu. Helburu horrekin lau irteera antolatu ditu Itsas Gela elkarteak. Irteera horietatik bi egin dituzte dagoeneko, azkena, herenegun, Jaizkibelgo ekialdeko itsasertzera. Doako irteeran izena eman zutenek, Errotan eta Asturiagan aritu ziren lanean.       Jaizkibeldik Uliara Hurrengo irteera hilaren 26rako antolatu dute. Orduan, Uliako Murgita kala aztertuko dute. Parte hartu nahi duten lagun guztiekin 11:00etan geratu dira, Herri Ametsan. Edonola ere, ibilaldira joango direnei aurrez konfirmatzeko eskatu diete, 619  81 42 25 telefono zenbakira deituta.

admin

Carlos Agustin mintegia ostegunean bilduko da

Carlos Agustinek zuzentzen duen mintegian aste honetan erakuslehioetatik urrun dauden liburuei buruz mintzatuko dira.

admin

Santo Tomas egunean txozna jartzeko epea etzi arte

Etzi amaituko da abenduaren 21ean Urdanibia plazan egingo den Santo Tomaseko azokari begira txozna jartzeko eskaera aurkezteko epea. Eusko Jaurlaritzaren Elkarteen eta Kirol Erakundeen Erregistroan izena emandako kultur, kirol, aisiako edo gizarte elk...

admin

Jeltzaleek Madrilera joan nahi dute “parke teknologikoaren alde borrokatzeko”

kanpainiak aurrera darrai. Joan den astean EAJren Diputatuen Kongresurako zerrenda buru den Arantxa Tapia Irunen izan zen, bere alderdiaren lerro nagusiak azaltzeko. Bere esanetan, “krisialditik irtetzeko ezinbestekoa da enplegua sortzea. Irun da Gipuzkoan langabezi tasa altuenetarikoa duen herria. Horri aurre egiteko honakoa egin nahi dugu: garraioen sektoreari bultzada eman eta kalitatezko enplegua berrikuntza eta teknologia arloan sortu”. Tapiak parke teknologikoaren alde EAJk Kongresuan egindako lana nabarmendu zuen: “aurreko legealdian Zubietako eremuan teknologia parkea garatzeko dirua lortu genuen, eta datorren legealdian teknologia parkea egia izateko lan egiten jarraituko dugu”. Irunen interesak defenditu Xabier Iridoyk, jeltzaleen udal bozeramaileak nabarmendu du orain bukatuko den legealdian jeltzaleek Euskadiren eta Irunen interesak defenditu ditzuztela Madrilen. 1992an Gizarte Segurantzarekin hitzarmena lortu zutela esan zuen, aduana agentzietako langile ohiek erretiro pentsioa kobratu ahal izateko. “Irundar asko dira hitzarmen honen ondorioz pentsioa jasoko dutenak” adierazi zuen Iridoyk.  “Gainera, gure Madrilgo diputatuek ia 2 milioi euro ekarri dituzte eskualdera etorkizunean izango den Zubietako parke teknologikoan inbertitzeko. Irunen, Gipuzkoako langabezia tasa altuena dagoen hirian, lehentasuna da lan merkatua suspertzea eta lanpostuak sortzea” gaineratu zuen EAJko zinegotziak.

admin

Argazkiak: Behobia-Donostia

OARSO BIDASOKO HITZA-ren webgunean.

admin

Amaiurren ekitaldia, Antxon

Hainbat antxotar bildu zen larunbat eguerdian Antxon, Amaiurren aldeko ekitaldian. Argazkia Marealtako zubian atera zuten.

admin

Asier Urdanpilleta eta Lurdes Oiartzabal, onenak Behobia-Donostian

Lezoko korrikalarien artetik, Asier Urdanpilleta eta Lurdes Oiartzabal izan ziren azkarrenak, gizonetan eta emakumeetan hurrenez hurren, atzoko Behobia-Donostian. Sailkapen nagusian 110. izan zen Urdanpilleta —bere mailan, Senior Gizonak 76. izan zen...

admin

Jean Paul Modet eta Christine Grand, azkarrenak Donostiako helmugan

Jean Paul Modet gizonetan eta Christine Grand emakumeetan izan ziren atzo hendaiarren artean Behobia-Donostiako helmuga zeharkatzen lehenak. Modet 270. izan zen sailkapen nagusian (bere mailan 182. izan zen, eta Grand, berriz 15.560. (bere kategorian 8...

admin
Gehiago