Ura eta hondakinen gaineko eskaerak egin dituzte ikasleek
Eskolako Agenda 21ean parte hartzen duten Hondarribiko ikasleak udaleko eta Txingudi Zerbitzuak Mankomunitateko ordezkariekin bildu ziren joan den ostegunean, uraren eta hondakinen gaineko azterketak eta eskaerak horiei helarazteko. Azken hiru ikasturt...
Eskolako Agenda 21ean parte hartzen duten Hondarribiko ikasleak udaleko eta Txingudi Zerbitzuak Mankomunitateko ordezkariekin bildu ziren joan den ostegunean, uraren eta hondakinen gaineko azterketak eta eskaerak horiei helarazteko.
Azken hiru ikasturteetan bi alor horietan egin dute lan, eta ikasleek aurkeztutako eskaerei erantzunak eman zizkieten bi erakundeetako kideek.
Erantzunak
Ur ekosistemaren gaineko galderari erantzunez, Hondarribiko hondartzak ISO 9001 eta ISO 14001 ziurtagiriak jaso zituela esan zuten udaleko kideek, eta sistemak zehazten duen prozedura betetzen jarraituko dutela. Bestalde, Jaizubiako paduren babesari dagokionez, lanak laster hasiko dituztela jakinarazi zuten, eta bideak egokitu, zubiak eta eserlekuak konpondu, eta seinale eta kartel berriak jarriko dituztela.
Gainera, abenduan, ontzien eta beiraren birziklapenaren aldeko sentsibilizazio kanpaina egingo dutela iragarri zuten agintariek ikasleen galderei erantzunez. Bestalde, 2012ren hasieran ur kontsumoaren kontsulta Txingudiko Zerbitzuen webgunearen bitartez egiteko aukera izango dela

