Igoera postutan Real Union, denboraldiko momenturik onenean
Denboraldiko momentu onena bizi du Real Unionek. Bost partida daramatzate galdu gabe Roberto Olaberen mutilek, eta bigarren postura iritsi dira, larunbatean Lemonari 2-0 irabazi ondoren. Irunen jokatutako azken sei partidak irabazi dituzte zuri-beltzek...
Denboraldiko momentu onena bizi du Real Unionek. Bost partida daramatzate galdu gabe Roberto Olaberen mutilek, eta bigarren postura iritsi dira, larunbatean Lemonari 2-0 irabazi ondoren. Irunen jokatutako azken sei partidak irabazi dituzte zuri-beltzek. Igoerari heltzeko ilusioz daude, baina taldeen arteko diferentzia oso txikia da Bigarren B Mailan. Hiru puntu gutxiagorekin, esaterako, Alaves dago zortzigarren postuan.
Larunbatekoan, Lemoako Martinez 13. minutuan kanporatu zuen Lopez Toca epaileak eta Eneko Romok penaltiaren gola sartu zuen irundarrentzat. Gauzak horrela, bat eta hutseko aldeko markagailuarekin joan ziren futbolariak atsedenaldira. Bigarren zatian, Iker Alegre Lemoako atezainaren aurrean bakarrik geratu zen, eta 73. minutuan sartutako golarekin sendotu zuen etxekoen garaipena.

