Flauta Taldea Mediterraneoko Musika Jaialdian izango da asteburuan

Oiartzungo Flauta Taldea Alacanteko Calpe herrian (Herrialde Katalanak) izango da asteburuan, Mediterraneoko Musika Jaialdian. Oiartzuarrek etzidamu eskainiko dute euren emanaldia, 21:00etan, Colon plazan —Arenalean—. Jaialdiaren barruan, Ifach-en ...

Oiartzungo Flauta Taldea Alacanteko Calpe herrian (Herrialde Katalanak) izango da asteburuan, Mediterraneoko Musika Jaialdian. Oiartzuarrek etzidamu eskainiko dute euren emanaldia, 21:00etan, Colon plazan —Arenalean—. Jaialdiaren barruan, Ifach-en gau klasikoak atalean ariko dira, beste bi talderekin batera: Novetle Elkarte Musikalarekin (Valentzia, Herrialde Katalanak), eta M. F. Gracia Sanchez taldearekin (Gaztela Mantxa).

Bestalde, ikasturterako dagoeneko hainbat emanaldi lotuta ditu Oiartzungo Flauta Taldeak, hala nola, Oiartzunen Lartaun Abesbatzarekin eskaniko duena.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.