Kz gunean Internet ikastaroak doan

Kz guneak datorren ikasturterako doako ikastaroen berri eman du, eta lehenengoak urrian hasiko dira. Bi ikastaro eta mintegiak izango dira. Ikastaroetako bat Internet eta E-Administrazioa izango da. Hogei ordukoa da, eta urriaren 3tik 14ra egin ahal iz...

Kz guneak datorren ikasturterako doako ikastaroen berri eman du, eta lehenengoak urrian hasiko dira. Bi ikastaro eta mintegiak izango dira. Ikastaroetako bat Internet eta E-Administrazioa izango da. Hogei ordukoa da, eta urriaren 3tik 14ra egin ahal izango da goizez, 09:00etatik 11:00etara, edo arratsaldez, 16:00etatik 18:00etara. Urriaren 14tik 28ra egiteko aukera ere izango da, soilik goizez, 11:00etatik 13:00etara.

Beste ikastaroa, berriz, E-Administrazio ikastaroa izango da, 16 ordukoa. Urriaren 17an hasiko da eta bi aste iraungo ditu. Arratsaldez izango da, 16:00etatik 18:00etara.

Mintegiei dagokienez, sei emango dituzte. Horietako lau euskaraz izango dira: writer oinarrizkoa (urriaren 6an, 11:00etatik 13:00etara), writer aurreratua (urriaren 7an, 11:00etatik 13:00etara), Qr kodeak (urriaren 17an 09:00etatik 11:00etara) eta Mugipuzkoa (urriaren 27an 18:00etatik 20:00etara). Gainontzeko biak Doodle eta Metaposta I eta II izango dira. Lehenengoa urriaren 17an izango da 09:00etatik 11:00etara, eta bigarrena urriaren 18an ordutegi berean.

Informazio gehiago 943 53 58 16 telefono zenbakira deituta, errenteria@kzgunea.net helbidera idatzita edo Kz gunearen webgunean topatu daiteke.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.