2025eko abenduan onartutako mozioaren berririk ez dutela jaso salatu dute; elkartea azaroko udal osoko bilkurara aurkeztuko da.


Bazkaria antolatu dute azaroaren 12rako 1951.urtean jaiotakoek. Eguerdian, 13:00etan, bilduko dira Madalena Ermitan, eta bertan meza izango dute. Ondoren, bazkaria egingo dute Lintzirin jatetxean eta dantzaldia ere ez da faltako. Antolatzaileek, auto...

Bukatu da Oiartzungo Garagardo Festa. Garagardo zaleek dagoeneko esan diote agur zazpigarren aldiari. Datorren urtera arte itxaron beharko dute berriro garagardo aukeraz gozatzeko. Bitartean, aurtengo edizioaren oroitzapenak izango dituzte: lau egun, h...

Honbu Japoniar Zentro Kulturaleko bi irakasle kenpoko zikloa egiten ari dira, bigarren mailako kirol teknikaria titulua eskuratzeko. Espainiako Estatuan ikastaro hori egiten ari diren lehenengo bi irakasleak dira Alain Isasa oiartzuarra eta Pilar Martinez oreretarra. Iruñean ari dira ikasten, Larrabide estadioko errendimendu handiko zentruan, eta Nafarroako Kirolaren Institutuaren barnean. Orain dela gutxi arte, halako tituluak federazioek ematen zituzten, baina orain ikasketa akademiko izatera pasatu dira, eta zikloen parekoak dira. Gainera, orain arte lehenengo mailako ikasketak bakarrik egiten zituzten, eta bigarren mailako ikasketen lehen aldia izanik, garrantzitsua da Oiartzunen irakasten duten bi irakasleen parte hartzea. Alain Isasak hainbat titulu lortu ditu kenpoan, eta egun gerriko beltza dauka, bigarren dan-arekin. Pilar Martinezek ere gerriko beltza dauka, bost danekin, eta Gipuzkokoako Karate Federazioko kenpo departamentuko zuzendaria da.

Xabier Cazorla judoka lezoarra aurtengo garaipenen uzta handitzen ari da. Herenegun, Vigon (Galizia), urrezko domina lortu zuen lezoarrak, Cidade de Vigo Nazioarteko Sari Nagusian. Denboraldiko lehen txapelketa izan zen herenegungoa, eta ongi hasi du b...

Funky-a dantzatu nahi duenak Eurekarekin izango du ikasteko aukera. Umeek, nerabeek eta gazteek daukate aukera dantza mota hau ikasteko ikasturtean zehar. Ostiralean hasiko dituzte eskolak, eta urrian 20 euroan eman daiteke izena, Pontikako egoitzan. 5...

Martindozenea Gaztelekuak urrian, azaroan eta abenduan egingo dituen ikastaroetan parte hartu nahi dutenek izena emateko duten epea etzi itxiko dute. Hiru tailer antolatu dituzte: Brasilgo perkusioa (batukada), sabel dantza eta komikia. Irailaren 13an ...

Bidasoa Bizirik-ek bi informatika ikastaro antolatu ditu aste honetan El Espazion. Bihar IT Outlook ikastaroa egingo dute, 10:00etatik 12:00etara. Ostiralean 2.0 Weberako tresnak enplegurako. Sor ezazue zuen Web Kurrikuluma tailerra eskainiko dute, 0...

Felix Maraña poeta, idazle eta kazetariak Unamuno Hendaian goiburuko hitzaldia emango du etzi Ikust Alaia udal liburutegian, idazle bilbotarraren heriotzaren 75. urteurrenaren harira antolatutako jardunaldien barruan. 19:30ean hasiko da hitzaldia eta ...

Ezustekoa ematen ari da Amorebieta talde bizkaitarra Bigarren B Mailako denboraldi hasieran. Larunbata arte partida bat galdu, bi berdindu, eta beste hiru irabaziak zituen, eta horri esker sailkapeneko lehen postuetan zegoen. Hori bai, partidako gol ba...

Bi porrot jaso dituzte Oiarpeko pilotariek Gipuzkoako lehian asteburuan. Kadeteen Lehen Mailan, 9-22 galdu zuen Oiarpek (Olarra-Flores bikoteak) Zazpi Iturriren kontra. Eta seniorren Lehen Mailan, 11-22, Zumaiaren aurka (Mikel Martinez-Iñigo Ugalde pi...

Hogei eta hamar lagunek Jaizkibelgo Azabaratza hondartza aztertu eta garbitu zuten lehengo igandean. Itsas Gelak hamar urte daramatza itsas ondare naturala ezagutzera ematen. Itsas ekosistemaren ahulezia kontzientziatu eta sentsibilizatu nahi du jendea eta horretara bideratutako kanpainak burutzen ditu, ingurumen-hezkuntzako jardueren bidez. 2003. urtean hasi ziren Jaizkibel eta Uliako itsasertzak aztertzen, Azterkosta ingurumen programaren bitartez. Urtez urte Azabaratza hondartzako hondakin kopuru handia zela ikusirik, eta arazoa murrizteko asmoarekin, lehengo igandeko jarduera antolatu du. Itsas Gelak kostako ibilaldiak eskaintzen ditu Jaizkibel eta Uliako itsasertzeko balio ekologiko nabarmena ezagutzera emateko, eta itsas ingurunearen kontserbaziorako hainbat sentsibilizazio kanpaina eta jardunaldi antolatzen ditu, lehengo igandean egin antzera. Elkarteko arduradunek esan dutenez “landa irteera honek goiz zoragarri batez gozatzeko aukera” eman zien lanera bildutakoei. Club Vasco de Campingek markatutako Jaizkibelgo itsasertzeko bidetik abiatu ziren, Lete baserrian hasita. Bi ordutan osatu zuten Azabaratza arteko bidea. Behin hondartzan “bi ezusteko eder” izan zituzten: “Batetik, azaroko itsasaldi biziak agerian utzitako hondarra eta bestetik, bertan hondartzaren garbiketa hasi baino lehen indarrak hartzeko ibiltarientzat prestatuko hamaiketako goxoa”. Garbiketa egin ondoren, autoetan atera zituzten hondakinak, udalak hurrengo egunean kudeatu zitzan. Ibiltariek itzulerako bidea egin zuten, pista berari jarraituz. Plastikozko hondakinen arazoa: Kortxo zuria edo poliestirenoa Plastikozko hondakinak dira gehien topatu dituztena: bidoiak, poltsak, [...]

Zeateakoizut kanpainak Pasaian ere baditu irabazleak. Unai Castillok irabazi du zozketa. Bi tabernari ere saritu dituzte, Donibaneko Atari tabernako Patxi Sein eta Ana Rezolak. Unai Castillok Oiartzungo Zuberoa jatetxean bi lagunentzako otordua irabazi du, eta Patxi Seinek eta Ana Rezolak, Trintxerpeko Izkiña tabernan afari edo bazkaria. Oarsoaldeko ostalaritzan euskararen erabilera areagotzeko helburuz sustatu dute kanpaina Errenteria, Oiartzun eta Pasaiako udaletako Euskara departamentuek eta Oarsoaldea Garapen Agentziaren Euskara Zerbitzua. Urrian zehar, hiru astez, kontsumisioa euskaraz eskatzen zuten bezeroei txartel bana ematen zieten hainbat tabernetan, bezeroek beren datuak jarri eta zozketa batean parte har zezaten. Pasaian, hamabost establezimenduk hartu dute parte kanpainan. Antolatzaileek kanpaina «arrakastatsua» izan dela esan dute, eta orain establezimenduetan euskaraz eskatzeko ohitura zozketarik ez dagoen egoeretara zabaltzea espero dute.

Erdi Aroko Hiri eta Hiribilduen Sareko alkateek, Europako Interes Ekonomikoko Elkartzea sinatu zuten herenegun, Hondarribiko Itsas Etxean. Hondarribia sare horretako partaide da. Pauso berria eman eta taldearen garapena bilatuko dute Europan. Erdi Aroko Hiri eta Hiribilduen Sarea, Iberiar penintsula iparraldetik hasi eta hego-mendebaldera zeharkatzen duen sarea da. Helburu nagusia, hiriak eta hiribilduak sustatzea eta ezagutaraztea dute. Sarea hamabi herrik osatzen dute, hiru Euskal Herrikoak dira, Hondarribia, Lizarra (Nafarroa) eta Guardia (Araba); bi Portugalgoak (Vila Vicosa eta Marvao), eta gainontzeko zazpiak Espainiako Estatukoak dira: Sos del Rey Catolico (Aragoi), Almazan (Gaztela-Leon), Siguenza (Guadalajara), Pedraza (Segovia), Consuegra (Toledo), Coria ( Caceres) eta Olivenza (Extremadura). Europako programatan Erdi Aroko Hiri eta Hiribilduen Sareko presidente eta Hondarribiko alkate Aitor Kerejetak, herenegun Itsas Etxean esan zuenez, «Europako Batasunak aurkeztu dituen programetara aurkezteko aukera izango dugu». Elkartze berri horrekin, sarearen proiektuen %75 finantzatuko du Europako Batasunak, eta gainontzekoa jarri beharko lukete sareko bazkideek. Lehenengo proiektua 2012ko martxoan aurkeztu behar dute. Donibane Garazi, martxoan Sareko kideak bazkide berrien bila hasi dira, Europak hala aginduta. «Herri batzuekin bilerak egin ditugu, eta martxoan Donibane Garazi (Nafarroa Beherea) sarean sartuko dela baieztatu dezakegu».

Hondarribiko Kaialde jatetxeko Oscar Gonzalez eta Garikoitz Jara sukaldariek Donostian iragan astean egin zuten Espainiako Parrilla Txapelketaren lehen saria eskuratu zuten. Espainiako hamar sukaldari onenek parte hartu zuten Donostiako Gastronomika Kongresuan. Gonzalezek Valladolideko Espainiako Pintxo Txapelketa irabazi berri du. «Gure sekretuak egur-ikatza erabiltzean datza. Ataungo baserri batetik hartzen ditugun piper eta piperminek ere lagundu digute», esan du.

Ligako hiru onenen kontra jokatu ondoren jaitsiera postuetatik kanpo dago Hondarribia-Irun. Bihar jokatuko dute ligako zortzigarren jardunaldiko lehia, eta Cadi La Seu D’Urgell menderatu beharko dute arratsaldeko zazpietatik aurrera. Hamaikagarren di...

Aloña Mendi futbol taldea izango du bihar Hondarribiak aurrez aurre. Hondarribia hamaikagarrena da hamasei punturekin, eta iragan astean Pasaiari berdintzea lortuta, gogotsu daude hiru puntuak etxera ekartzeko.

Izkiro elkarteak antolatutako I. Patxi Sanz saria Alberto Garcia zumaiarrak irabazi zuen. Kirol arrantza txapelketan 155 lagunek parte hartu zuten. Erretiratuen mailako lehena Florentino Dominguez izan zen; lehen emakumea Maria Ester Sein, eta Gaztee...

Andoaingo Leizaran Ernio Inmobiliariaren kontra jokatuko du Donibane Eskubaloiak etzi, 10:00etan. Andoaindarrak ez dabiltza fin eta sanjuandarrek aukera polita dute sailkapenean gora egiteko. Bigarren taldeak atsedena du.

Aurrekontuaren gaineko informaziorik ez dutelako, kexu agertu dira alderdi sozialistako zinegotziak. PSE-EEren iritziz «erasanezintasuna» da Bilduko gobernuen ezaugarri nagusia, eta esan dutenez, «ezaugarri horren adibiderik adierazgarriena Pasaian ...

Haurtzaro Ikastolako Mendi Taldeak ikasturteko hirugarren irteera antolatu du etzirako: Bianditz-Artikutza-Karrika. 09:00etan elkartuko dira Karrikako Artaso elkartean eta autoetan joango dira Bianditzera. Han hasiko dute ibilbidea, Artikutzara joango ...