Albisteak

0-5 irabazi dio Oiartzunek Bar Ignacio Hondarribiari

Ezer gutxi egiteko aukera izan zuten asteburuan Bar Ignacio Hondarribia taldeko jokalariek, Lehen Mailako Oiartzun taldearen aurrean. 0-5 galdu zuten. Andoni Piquerrek, Oskitz Saizarrek, Gorka Etxeberriak eta Oier Morenok (2) sartu zituzten golak.

admin

Molinaoen jaiotakoak afaltzera bilduko dira

Urtero legez, bazkaria antolatu dute aurten ere Molinaoko gainean jaiotakoek. Antxoko La Armonia elkartean izango da bazkaria. Interesdunek hilaren 18a baino lehen deitu behar dute izena emateko ondoko telefono zenbakietara: 680 80 66 34 (Pedro); 943 5...

admin

Urdaburuk Urumeako birarekin jarraituko du

Asteburu honetan beste irteera bat egingo dute Urdaburu mendi elkarteko kideek, eta Urumeako birarekin jarraituko dute. Dagoeneko bosgarren bira izango da, eta oraingoan, Usategieta gainetik Zubietara joango dira. Bidean, Irakurri, Iruñarri, Larregoie...

admin

Tolosaren kontrako partida galdu du Donibane Majestik-ek

10 golen aldearekin galdu dute sanjuandarrek Tolosaren kontrako partida. Denboraldiko lehen neurketa izan zen larunbatekoa, eta arrosek ezin izan zuten tolosarrekin. 38-28 bukatu zuten partida.  Hurrengo partida Urnietaren kontra du Donibane Majestik-...

admin

Oraindik badira plazak Internet eta sare sozialen gaineko ikastaroan

Oraindik badira plazak Bekoz Bekok Internet eta sare sozialen gainean antolatutako ikastaroan. Emakumeentzako ikastaroa da eta hilaren 22an eta 29an izango dira saioak, 09:00etatik 14:00etara. Interesatuek ondoko telefono zenbakietara dei dezakete izena emateko:679 33 24 11 (Izaskun) edota 943 5 256 13 (Cristina).  

admin

Garaipena lapurtu diote neskek Abantori

Garaipen garrantzitsua Lehen Mailako neskentzat, eta hirugarrena denboraldia hasi zenetik. Partida gogorra izan zen, baina oiartzuarrak 0-1 galendu ziren Erika Garciaren golari esker. Denboraldi hasiera gogorra izan dute, baina argi utzi dituzte euren ...

admin

Alkartasunako dantzariak Lugon izan dira

Galizian izan dira Alkartasuna Dantza Taldekoan asteburuan, Lugon, han ospatzen ari diren Kultura Tradizionaleko San Froilan Jaialdiaren barruan erakustaldia ematen. Larunbatean dantzatu zuten, goizean kalean, eta arratsaldean oholtza gainean. Autobuse...

admin

Hautetsien soldatak argitara eman ditu Alkatetzak, bando bidez

Pasaiako hautetsi guztien soldaten zenbatekoak ezagutzera eman ditu Alkatetzak, lehengo ostiralean, bando bidez. Horrez gain hautetsien ardurak, talde politikoek hilero jasotzen duten diru kopurua, eta liberaturik ez dauden zinegotzien arduren berri er...

admin

Jai Batzordeen desafioa, larunbatean, hilaren 15ean

Jai Batzordeen arteko desafioa herenegun egin behar zuten, baina Jai Batzorde batzuetako kideek egun horretan biltzeko arazoak zituztenez, atzeratu egin dute. Hilaren 15ean izango da, datorren larunbatean alegia, Arraguan. 11:00etatik aurrera elkartuko...

admin

Txosteko palistek hiru partida jokatuko dituzte bihar eguerdian

12:30etik aurrera, hiru pala partida izango dira bihar Madalensoro pilotalekuan. Txosteko palistek hiru partida jokatuko dituzte larruzko paletarekin. Lehenengoa, Hirugarren A Mailakoa izango da: Txost 2-Euskal Jolas 1. Bigarrena, Bigarren Mailakoa: Tx...

admin

Hondarribiko erreportajea argitaratu du Bulgariako aldizkari batek

Za Horata Bulgariako aldizkariak Hondarribiari buruzko erreportaje zabala argitaratu du eta jaiak, tradizioak, hotelak, jatetxeak eta Hondarribiko txokorik interesgarrienak deskribatzen ditu. Za Horata, “jendearentzat” euskaraz, Bulgariako bizitzaz mintzatzen den aldizkaria da eta kultur, arte, bidai, kirol eta eguneroko albisteak lantzen dituzte, “jendeari axola zaiona” kontuan hartuta, azaldu du Yvaylo Haralampiev-ek, Espainian berriemaile den Bulgariako kazetariak. Mandragora Estudioko Unai Perez hondarribiarraren argazkiak dakar erreportajeak eta Hondarribiko leku eta momentu esanguratsuenak bildu dituzte. Aldizkaria 2005ean sortu zuten, Bulgariako prentsa idatzizko Standart egunkari garrantzitsuaren astekari gisa. 2011tik aurrera, Za Horata hilabetekari izatera pasa da, orri kopurua hirukoiztuz. 35.000 aleko tirada dauka eta irakurle zabalari zuzenduta dago. Za Horata interneten ere kontsulta daiteke, eta http://zahorata.com/news/306/1377 helbidean, Hondarribiko erreportajea irakur daiteke.

admin

Gabonetan kirola egiteko aukera izango dute haurrek, udalekuetan

Gabonetako oporretan kirola egiteko aukera izango dute Lezoko haur eta gaztetxoek. Gabonak kirol udalekuetan parte hartzeko aukera izango dute 8 eta 13 urte bitartean dituzten haurrek.   Bi txanda egingo dituzte. Lehena hilaren 26an hasiko da, eta 31ra arte izango da. Bestea, urtarrilaren 2an hasiko da eta 5era arte iraungo du. Lehenengo astearen prezioa 40 eurokoa da, eta bigarrena, berriz, 32koa, Lezon erroldatua egonez gero. Kanpokoa izanez gero, 60 edo 48 euro ordaindu beharko dira.   Goizetan egingo dituzte ekintzak, 09:00etatik 13:30era. Bekoerrota kiroldegian edota bertako pilotalekuan izango dira ekintzak. Hainbat kirol ezagutzeko aukera izango dute haur eta gaztetxoek.   Horrela, eskubaloian, futbolean, hockeyan, ostiko beisbolean, saskibaloian, herri kiroletan, pilotan eta beste hainbat kiroletan aritu daitezke. Kirolaren ikasketei lotuta dauden ariketak eta jolasak ere egingo dituzte. Horrez gain, kirol jarduerekin lotutako heziketa ere landuko dute hainbat tailerretan: kirol etika, baloreak, zelaian edo kantxan izan beharreko jarrera, elikadura…   Izena emateko Kutxaren 2101 0052 27 0012918959 kontu korronte zenbakian sartu behar da dirua. Ordain agiri hori aurkeztu behar izena emateko orriarekin. Kultura Sailean eman daiteke izena (goizez) edo Bekoerrota kiroldegian (goizez eta arratsaldez). Abenduaren 15era arte eman daiteke izena.

admin

Lowriders taldearen kontzertua gaur, De Cyne Reynaren eskutik

Lowriders taldearen doinuak entzuteko parada izango da gaur gauean De Cyne Reynan. Zarautzen sortutako taldea lau lagunek osatzen dute, eta haiekin batera hainbat kolaboratzaile izaten dituzte kontzertuetan. Lagun taldea da Lowriders, eta “zuzene...

admin

Bihar, disko jartzaile guztiak neskak izango dira

Pagoak bi festa bereezi antolatu ditu asteburutako. Bihar, neska disko jartzaileen txanda izango da: Furonia (Donostia), Nerea (Berriatua), Mimi (Frantzia) eta Yasemin (Frantzia). 00:00etan hasiko da festa eta sarrerak sei euro balio du, trago batekin....

admin

Atletismo eskolako ikasleek lan ona egin dute Irunen

EATko atletismo eskolako ikasleek lan ona egin zuten igandean Plaiaundiko atletismo pistan jokatutako txapelketan. Izan ere, atleta gazteek, bost lehenengo postu eta hiru bigarren eskuratu zituzten egindako hainbat mailatako probetan. Nesken Haurren Ma...

admin

Egoitzako mojak etzi omenduko dituzte

Petra Lekuonan geratzen diren azken mojak (lau) hilaren 10ean joango dira bertatik. Hala, etzirako agur ekitaldiak antolatu dituzte. Meza izango da 11:00etan Doneztebe parrokian, eta 12:00etan ekitaldi zibila egingo dute: omenaldia eta luntxa, horiek e...

admin

Garmendi txokolategian ere, Rudyren lanak

Rudy margolari nafarrak presentzia bikoitza izango du herrian hilabete honetan zehar. Izan ere, Petra Lekuona zaharren egoitzan dagoen erakusketaz gain, gaur beste bat jarriko du Garmendi txokolategian. Txokolategia irekita dagoen ordutegian bisitatu a...

admin

Bidasoak Bartzelona liderra menderatu du

Larunbatean Artalekura hurbildu ziren eskubaloi zaleek sekulako ezustekoa izan zuten, Bidasoak partida guztiak irabazita zituen Bartzelona B garaitu baitzuen (29-27). Sailkapeneko zortzigarren tokiraino jauzi egin dute irundarrek; hamar puntu dituzte, ...

admin
Gehiago