«Ekintza politiko eza» egotzi dio PSE-EEk Bilduri

Aurrekontuaren gaineko informaziorik ez dutelako, kexu agertu dira alderdi sozialistako zinegotziak. PSE-EEren iritziz «erasanezintasuna» da Bilduko gobernuen ezaugarri nagusia, eta esan dutenez, «ezaugarri horren adibiderik adierazgarriena Pasaian ...

Aurrekontuaren gaineko informaziorik ez dutelako, kexu agertu dira alderdi sozialistako zinegotziak.

PSE-EEren iritziz «erasanezintasuna» da Bilduko gobernuen ezaugarri nagusia, eta esan dutenez, «ezaugarri horren adibiderik adierazgarriena Pasaian dago». «Erabateko ekintza politikorik eza» egotzi diote Gobernu Taldeari. «Hutsean ontziratutako gobernua dugu», esan dute.

Salatu dutenez, Bildu gobernura iritsi zenetik sei hilabete pasatu diren arren, ez dakite ezer aurrekontuaren gainean, ezta noiz izango duten ere. «Pasaian, berritasunik ez, oraingoz aurrekonturik ez dago, eta ez ditugu espero», salatu dute.

«Alferrikako mozioak»
Astearteko udalbatzarrean eztabaidatu zituzten hiru mozioak, udal kudeaketaren ikuspuntutik «ez dutela ezertarako balio» salatu du PSE-EEk, «alderdiek beren jarrera teorikoak agertzeko baino ez».

«Desgobernutzat» jotzen dutenaren adibide gisa, tokiko hedabideetan «azken asteetan» landutako edukiak aipatu dituzte PSE-EEko zinegotziek, beren ustez, udal kudeaketaren gaineko informazio adierazgarririk ez delako argitaratu.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.