Irakasleak, ikasten

Honbu Japoniar Zentro Kulturaleko bi irakasle kenpoko zikloa egiten ari dira, bigarren mailako kirol teknikaria titulua eskuratzeko. Espainiako Estatuan ikastaro hori egiten ari diren lehenengo bi irakasleak dira Alain Isasa oiartzuarra eta Pilar Martinez oreretarra. Iruñean ari dira ikasten, Larrabide estadioko errendimendu handiko zentruan, eta Nafarroako Kirolaren Institutuaren barnean. Orain dela gutxi arte, halako tituluak federazioek ematen zituzten, baina orain ikasketa akademiko izatera pasatu dira, eta zikloen parekoak dira. Gainera, orain arte lehenengo mailako ikasketak bakarrik egiten zituzten, eta bigarren mailako ikasketen lehen aldia izanik, garrantzitsua da Oiartzunen irakasten duten bi irakasleen parte hartzea. Alain Isasak hainbat titulu lortu ditu kenpoan, eta egun gerriko beltza dauka, bigarren dan-arekin. Pilar Martinezek ere gerriko beltza dauka, bost danekin, eta Gipuzkokoako Karate Federazioko kenpo departamentuko zuzendaria da.  

Honbu Japoniar Zentro Kulturaleko bi irakasle kenpoko zikloa egiten ari dira, bigarren mailako kirol teknikaria titulua eskuratzeko. Espainiako Estatuan ikastaro hori egiten ari diren lehenengo bi irakasleak dira Alain Isasa oiartzuarra eta Pilar Martinez oreretarra. Iruñean ari dira ikasten, Larrabide estadioko errendimendu handiko zentruan, eta Nafarroako Kirolaren Institutuaren barnean.

Orain dela gutxi arte, halako tituluak federazioek ematen zituzten, baina orain ikasketa akademiko izatera pasatu dira, eta zikloen parekoak dira. Gainera, orain arte lehenengo mailako ikasketak bakarrik egiten zituzten, eta bigarren mailako ikasketen lehen aldia izanik, garrantzitsua da Oiartzunen irakasten duten bi irakasleen parte hartzea.

Alain Isasak hainbat titulu lortu ditu kenpoan, eta egun gerriko beltza dauka, bigarren dan-arekin.

Pilar Martinezek ere gerriko beltza dauka, bost danekin, eta Gipuzkokoako Karate Federazioko kenpo departamentuko zuzendaria da.

Pilar Martinez eta Alain Isasa

Pilar Martinez eta Alain Isasa

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.