2025eko abenduan onartutako mozioaren berririk ez dutela jaso salatu dute; elkartea azaroko udal osoko bilkurara aurkeztuko da.


Patxi Sanchez Dehesak abentura zaleak Kubari eginiko bidaiari buruzko ikus entzunezkoa aurkeztuko du gaur Amaia KZn, Zure abenturaren bila programaren barruan.

Jostailuen erakusketa egin dute Merkatuzarren. Bertan, Gabonetan jostailuak erosiko dituztenei seme-alaben hezkuntzan horiek duten garrantzia nabarmendu diete, hau da, edozein jostailu ez dela baliagarria gazteenen hezkuntzarako. Euskaraz kontsumitzeko...

Udazkeneko kanpainaren barruko zozketa egin du Errenkoalde Errenteriako merkataritza elkarteak. 3.000 euroko erosketa txartela 052.462 zenbakiari egokitu zaio. Sari horretan zein ondoko zerrendan azaltzen direnak urtarrilaren 5a baino lehen gastatu beh...

Eztabaidatu zituzten hiru mozioak onartu zituen udalbatzarrak herenegun Trintxerpen egin zen bilkuran Etzi Euskararen Eguna ospatzen dela eta, Bilduk Pasaiako Udalean euskara sustatzeko helburuz mozioa aurkeztu zuen herenegungo udalbatzarrean, eta baita aurrera atera ere. Mozioaren bidez lau konpromiso bere egin ditu udalbatzarrak: zerbitzu publikoetan euskalduntzea bultzatzea, udalak eskaintzen dituen udal zerbitzu guztietan lehen hitza euskaraz egin dadin sustatzea, barne funtzionamenduan euskara bultzatzea eta hizkuntza eskubideei begira plangintza integrala gauzatzea. Adostasunik ez Bilduren mozioak, baina, ez zuen oposizioaren babesa lortu. Gobernu Taldeko zinegotziek baino ez zioten aldeko botoa eman mozioari, baina EB abstenitu egin zenez, eta EAJko zinegotzi bat ez zegoenez, onartua izan zen. Bilduren bozeramaile Oihane Oronozek, halakoetan indarrak biltzeko deia egin zuen, eta batzuk eta besteek adostasunaren beharra nabarmendu zuten. Atzo, aitzitik, hitzetatik haratago ez zen halakorik islatu. EAJk mozio alternatiboa aurkeztu zuen, Bilduk aurkeztutakoa «euskara politizatzen» zuela iritzita. EBk Bilduren mozioaren eta EAJren arteko uztarketa proposatu zuen, baina Bilduk berearekin aurrera egitea erabaki zuen. PSE-EEk eta PPk bere aldetik, mozioa gai zerrendatik atera eta adierazpen instituzional bat adostea proposatu zuten. Azkenean, baina, eta denbora eta agenda arazoak tarteko, hasierako planteamenduari eustea erabaki zuen alkateak. Honenbestez, aldeko 8 boto (Bildu), kontrako 6 (PP, EAJ eta PSE-EE) abstentzio 1 (EB) [...]

Haurren Olentzero lehiaketan parte hartzeko epea ireki dute. Zortzi eta hamabost urte bitarteko neska-mutilez osatutako taldeek parte har dezakete eta taldeek izen bat izan behar dute. Lehiaketan parte hartu nahi duten taldeJabier Ugarte kaleko Gazte I...

Hogei enpresa aurkeztu dira Soroeta auzoa berritzeko proiektua egiteko. 16 hilabeteko epea izango dute lanak egiteko, 5,7 milioi euroko aurrekontuarekin. Proiektua aho batez onartu zuten EAJk, PSE-EEk, PPk eta Bilduk.

Hondarribiko odol emaileek hilabeteroko odola emateko saioa egingo dute gaur, arratsaldeko seietatik bederatzietara, Kasino Zaharraren egoitzan. Herritar guztiei odola emateko deia egin diete, emaile berriak biltzeko helburuarekin.

Lehengo astelehenaz geroztik, Pasaiako ikasleak Nazioarteko Txotxongilo Jaialdiaz gozatzeko aukera izaten ari dira. Atzo, irudian agertzen den Krunk lana ikus zuten, Suitzako Les Bamboches konpainiarena, eta gaur, herrialde bereko Oskar konpainiaren Bidaiariak trenera lana ikusiko dute San Pedroko Udal Aretora joaten diren ikasleek. Bihar bukatuko da jaialdia, hiru konpainiek elkarlanean sortutako Pepo, nora zoaz?ikuskizunarekin.

30 emakumek izena eman dute Internet eta sare sozialen gaineko ikastaroan, eta iraupena luzatu dute. «Emakumeek nahi eta behar dute Interneten erabilera ikasi, adin tarte zehatz batean gabezia dagoelako». Hala ondorioztatu du Bekoz Beko elkarteak, em...

Jaizkibel Mendizale Taldea Iruñerriko Itzulia egiten hasiko da datorren larunbatean, hilaren 11n, Zabaldikatik Ardanatzerako bidea eginez. Errenteriatik joan nahi duenak 07:15ean har dezake autobusa, eta Antxon hartu nahi dutenek, 07:30ean. Txangoaren prezioa 15 eurokoa izango da. Iruñerriko Itzulia GR-220 ibilbide historikoak egiten duen bide biribila da, 114 kilometrokoa eta zailtasun handirik gabekoa. Estraineko egunerako 15,4 kilometroko jardunaldi bat prestatu dute, Zabaldikatik Ardanatzera doana. Tartean Irotz, Altzuza eta Egues herrietatik igaroko dira. Informazio gehiago eskuratzeko 943 51 47 00 telefono zenbakira dei dezakete interesdunek, edo elkartearen webgunea bisitatu: www.jaizkibelmt.tk.

EPLEko Antton Aranburuk ez zuen lortu azkenik Gipuzkoako Eskuz Banakako Txapelketa irabaztea. Larunbatean Irungo Artelekun jokatutako finalean, 40-21 galdu zuen Hernaniko Alvarezen kontra. Alvarezek ez zion aukerarik eman EPLEko pilotariari. Beraz, txa...

Larunbatean jokatu zuten Girizia elkartean Euskal Herriko Mus Txapelketaren barneko herriko kanporaketa. Hamabost bikotek hartu zuten parte. Gehiago ere espero zituzten antolatzaileek, baina ordubete lehenago elurra hasi zuen, eta hainbat muslari etxean geratu ziren. Hala, 16:00etan hasi ziren jokatzen, eta 20:30ean bukatu zuten. Jesus Manzisidor Xardiña eta Iñaki Ercibengoa izan ziren txapeldunak, eta Jon Goikoetxea eta Mikel Odriozola txapeldunordeak. Bi bikote horiek sailkatu dira Gipuzkoako kanporaketarako. Hilaren 25ean izango da, 15:00etan Segurako Larresoro pilotalekuan. Oiartzungo kanporaketako antolatzaileek eskerrak eman dizkiete larunbateko saioa antolatzen lagundu zieten guztiei.

Kukai dantza konpainiak bihar goizean aurkeztuko du Out/in ikuskizuna, nahiz eta estreinaldi ofiziala, igandean izango den, 19:00etatik aurrera, Errenteria Hiria Kulturgunean. Sarrerak dagoeneko salgai daude Errenteria Hiria Kulturguneko lehiatilan, 7 ...

Eguraldia izan da protagonista asteburuko partidetan. Izan ere, herriko taldeek jokatu behar zituzten bost partidetatik bi bakarrik jokatu zituzten, eta besteak bertan behera utzi zituzten. Emaitza positibo bakarra Allerruko nesken futbol taldekoek lortu zuten. Izan ere, herenegun eguerdian Zumaiakoren zelaian jokatu zuten, eta puntu bat urratzea lortu zuten. Bana berdindu zuten zuri-berdeek. Gipuzkoako Emakumeen Ligako Igoera Faseko bosgarren puntua urratu dute horrela lezoarrek. Lau jardunaldiren ondoren, laugarren postuan daude Allerrukoak (zortzi dira multzoan). Hala ere, atzetik dituzten hiru aurkarik partida bat gutxiago jokatu dute. Saskibaloikoek, ia Bestalde, Allerruko saskibaloi taldeak puntu bakarragatik galdu zuten Donostian, Easo Zahar taldearen kontra: 67-66. Denboraldiko bederatzigarren porrota da lezoarrentzat. Bestalde, herriko hiru taldek ez zuten partidarik jokatu: Erregional Preferenteko eta Lehen Erregionaleko Allerruk, eta areto futboleko Allerru-Jaizkibelek. Lehenengoek Andoainen jokatu behar zuten, eta beste biek Errenteria-Oreretan.

Kontxa Murgia omendu zuten larunbatean Oiartzungo Udalak eta Daniel Castelao Fato Cultural Galegoko kideek. Elurrak atsedena eman zuen omenaldirako, eta elizako kanpaiek 12:00ak puntuan jo zutenean atera ziren txistulariak. Gero, Manuel Lekuona Bibli...

Gipuzkoako ezker abertzaleak alegazioak aurkeztu dizkio Pasaiako Portuaren Plan Zuzendariaren Ingurumen Jasangarritasun txostenari. Bost dira alegazioak, eta bertan, kanpo kaia “agortutako eredu baten isla” dela esateaz gain, azpiegitura ho...

Phaidon argitaletxeak Mugaritz Errenteria-Oreretako jatetxeari buruzko liburu bat argitaratuko du laster: Mugaritz. A natural science of cooking. Maiatzean jarriko dute salgai, ingelesezko bertsioan.

Pasaiako antzerki tailerrak proposamen bikoitza egin du hilaren 17rako, inauterien harira. Bi antzezlan egingo dituzte, emakumeena bat, eta gizonena bestea. Antxoko Kultur Etxean izango da, 22:30ean. Armadas hasta los dientes izango da emakumeek egindako obra, Yolanda Torviscok eta Fatima Rodriguezek taularatuko dutena. “Umorezko komedia burutsu eta aldi berean garratza” bezala aukeztu dute, bizi dugun gizarte aztoratuari heltzen diona. Haien burua defendatzeko edozer egiteko prest dauden bi lagunen istorioa kontatzen du Armadas hasta los dientes antzezlanak. Eta Jose Ignacio Barraguesek eta Iñaki Guerrak De armas tomar interpretatuko dute. Haien hitzetan obra bizitzaren inauteria bezalakoa izango da: “Ezin genien utzi tailerreko emakumeei beraiek bakarrik antzezten. Horregatik guk, basati izateaz harro gauden gizonok, basakeria hau prestatu dugu”.

Hilaren 11an, larunbatean, egingo den helduen kaldereroen konpartsan atera nahi dutenek, bihar eta etzi (asteazkena eta osteguna) entseatuko dute. Entseguak Trintxerpeko alkateordetzako beheko solairuan izango dira, 20:00etatik 21:00etara. Antolatzaileek dei egin diete parte hartu nahi duten guztiei, entseguetara joateko. Hilaren 11an izango da kaldereroen elkarretaratzea, 18:30ean, Serafin Esnaola plazan. Juan Jesus Neirak eta Maribel Mugikak zuzenduko dute konpartsa, eta erreginak honako hauek izango dira: Santi Lopez Galdona, Juan Benito Fernandez eta Santos Celemin. Parte hartzaile bakoitzak bere zartagina eta mailua eraman beharko du. Trintxerpeko Ilunbe Musika Bandak lagunduko die jardunean. Haurrena Karmengo Ama eskolan Haurren elkarretaratzea Karmengo Ama eskolan izango da, larunbatean ere, 17:00etan. Arraiketai eta Pasaia Musikaleko Pantxanga txarangek girotuko dute kalderero txikien elkarretaratzea.