Murgiari omenaldia
Kontxa Murgia omendu zuten larunbatean Oiartzungo Udalak eta Daniel Castelao Fato Cultural Galegoko kideek. Elurrak atsedena eman zuen omenaldirako, eta elizako kanpaiek 12:00ak puntuan jo zutenean atera ziren txistulariak. Gero, Manuel Lekuona Bibli...
Kontxa Murgia omendu zuten larunbatean Oiartzungo Udalak eta Daniel Castelao Fato Cultural Galegoko kideek. Elurrak atsedena eman zuen omenaldirako, eta elizako kanpaiek 12:00ak puntuan jo zutenean atera ziren txistulariak. Gero, Manuel Lekuona Bibliotekan, Murgia gogora ekartzeko hainbat hitz esan ondoren, lore eskaintza egin, eta gaita-joleek kantu bat eskaini zioten. Ekitaldiaren ondoren, hamaiketakoa egin zuten.

