2025eko abenduan onartutako mozioaren berririk ez dutela jaso salatu dute; elkartea azaroko udal osoko bilkurara aurkeztuko da.


Bidea egitera. Izen horrekin, larunbaterako antolatu duen ekitaldian aurkeztuko ditu Gobernu Taldeak legegintzaldirako dituen asmoak. Larunbateko hitzorduaren “garrantzia handia” nabarmendu du Julen Mendoza alkateak, “hainbat arlotan lanean diharduten herriko eragileekin datozen lau urteetarako proposatu dugun lan ildoa partekatuko dugulako”. Herrira bai, baina harago heltzea ere bada ekitaldiaren asmoa, “Oarsoaldea eskualdearen garrantzia nabarmendu nahi dugulako”. Inflexio puntua Bidea egitera ekitaldiak inflexio puntua izan nahi duela zehaztu dute Gobernu Taldea osatzen duten Bildu koalizioak eta Errenteriako Ezkerra alderdiak: “Iragana eta etorkizuna bereiziko dituen mugarria izan nahi du larunbateko ekitaldiak. Bereizketa hori, herri ekarpen gisa ulertzea nahi dugu, eta ez oposizio politiko gisa”. Larunbateko ekitaldiaren gaineko aurrerapen askorik ez badute egin ere, (“ekitaldia bera izango delako horretarako gunea”), parte hartzera gonbidatu dituzten hainbat eragile zehaztu dituzte. Besteak beste, herriko eragileekin batera, Oarsoaldea eskualdeko udaletako ordezkariak, Donostiako eta Irungo udaletako ordezkariak, eta baita Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkaria ere izango dira herrian. Horiekin batera, herritik kanpoko eragileak gonbidatu dituzte. Eragile ekonomikoak nabarmendu ditu Mendozak: “Zentzu horretan, finantza zein Oarsoaldeko erakundeei luzatu nahi diegu ekitaldian parte hartzeko deia, larunbatetik aurrera hasi nahi dugun prozesuan parte hartzeko aukera dutelako”. Ekitaldi irekia Ekitaldia irekia izango dela jakinarazi dute Gobernu Taldekoek, “parte hartu nahi duten eragileek zein norbanakoek egin [...]

Pasaiako egungo portuaren gaineko hitzaldia egingo dute bihar, 19:00etan, Reina aretoan, Errenteria-Orereta Bizirik eta Oarsoaldeko Eguzki talde ekologistek antolatuta, eta Oreretako Gazte Asanbladak, eta Olibet, Iztieta eta Alabergako auzo elkarteek lagunduta. Pasaiako Portua: ingurumenaren zaintza noizko? izenburupean, Jose Manuel Corrizo Pasaiako portuko langile eta CCOO sindikatuko lan arriskuen prebentziorako ordezkaria mintzatuko da. Gezurrak salatzea helburu Antolatutako hitzaldiaren bidez, “Pasaiako kanpo kaia justifikatzeko erabiltzen dituzten gezurrak” salatu nahi dituzte Errenteria-Orereta Bizirik eta Oarsoaldeko Eguzki talde ekologistek. Azken horien esanetan, kanpo kaiaren sustatzaileek, “proiektu horrek eskualdeko osasunaren hobetzean eta kaiaren biziberritzearen gainean izango lukeen eraginean ari dira jartzen indar guztiak”. Bi talde ekologisten aburuz azpiegitura justifikatzeko esandako “gezurren” ondoren “osasuna eta badiaren biziberritzea dira gelditzen zaizkien azken argudioak”. Halaber, Portu Agintaritzak eta portuko enpresek azken hamarkadetan laneko osasun gaietan, kutsaduraren kontrako neurririk edo lan baldintzak hobetzeko asmoz ekarpenik ez dutela egin salatu dute: “Gaur egun egoerak berdin jarraitzen du, ez dituzte martxan jarri portuko praktika egokiak, prebentziorako koordinazio lanak, edota lan ingurumen segurtasun protokoloak. Ez dituzte beste portuetan hartu ohi dituzten neurriak martxan jarri: txatarra leku erdi-estalietan deskargatzea, ikatza estaltzea, edo gai kutsakorrak leku eta modu egokian biltzea”. Gai horietan Pasaiako portua “atzeratua eta atzerakoia” dela gaineratu dute bi talde ekologistek, eta [...]

Sei milioigarren autoa atzo Pasaiatik ontziz irten behar zela eta, ospakizun berezia egin du Portuak. 1979. urtean hasi zen autoen trafikoa Pasaiako portuan, Ford markarekin. Ordutik portutik irtendako auto guztiak zenbatu, eta atzo, sei milioigarren autoa ontziratzekoak zirela eta, ospakizuna egin zuten. Ospakizunera United European Car Carriers (UECC) enpresko zuzendari orokorra Craig Jasienki etorri zen, eta Portu Agintaritzako buru Lucio Hernandok egin zion harrera. UECC enpresa norbegiarra da, eta 1994. urteaz geroztik ari da Pasaian lanean. Gaur egun, Opel, Volkswagen, Iveco eta Mercedes marketako autoak garraitzen ditu, Europa osora esportatzeko. Volvo, Opel, Saab eta Mercedes autoak inportatu egiten ditu ere bai, ondoren, Pasaiako portutik Espainiako estatuko hainbat tokitara eramateko. UECC konpainiak 41 langile ditu Pasaiako portuan. Urtean, batez beste, 250.000 auto garraitazen ditu, gehienak Belgikako Zeebrugge eta Britain Handiko Portbury portuetara. Hiru hamarkadatik gora Ford markakoak izan ziren 1979. urtean portutik irten ziren lehenak. Orduan, garai bateko tsas geltokia zegoen hartan ontziratzen zituzten autoak. Laurogeigarren hamarkadaren hasieran, Lezoko kaiara lekualdatu zituzten autoak. Orduan hiru zonaldetan banatuak izaten ziren Ford, General Motors eta Quincasa autoak. Denborarekin hirurak batu zituzten espazioa optimizatzeko. UECCk 1994. urtean hartu zuen autoen trafikoa bere gain, eta 2005ean siloa altxa zuen, azpiegitura indartuz.

Garaipenik erdietsi gabe jarraitzen dute arrosek. Asteburuan 27-23 galdu zuten Irungo Suministros Goser-Goibar taldearen kontra. Bigarren taldeak galdu egin zuen baita ere, 28-19, Zarauzko Amenabar taldearen kontra.

Oso lehiatua izan zen Pasaia eta Hondarribiaren arteko partida. Zuri-gorriak aurreratu ziren markagailuan partida hasi eta berehala, baina Hondarribiak bi gol sartu zituen ondoren. Antxotarrek ez zuten etsi, eta 75. minutuan Leartek berdinketaren gola ...

Oso partida kaskarra jokatu zuen larunbatean Trintxerpek, eta galdu egin zuen, 0-1, Aloña Mendiren kontra. Oñatiarrek gol aukera asko izan zituzten: alde handiagoa ateratzeko aukera izan zuten

Mendi zeharkaldia egin zuten lehengo igandean hamarnaka lagunek Donibaneko Bixi-Bixi elkarteak antolatuta. Ohi bezala, «helburu politikoa, kulturala eta soziala» izan zuen irteerak. Saratik irten eta Zugarramurdira arteko bidea osatu zuten lehenik, handik Urdazubira joateko, eta azkenik, Amaiurren ibilbidea bukatutzat emateko. Zugarramurdin sorginkeria kontuak aztertu zituzten, eta Amaiurren, berriz, Nafarroako Erreinuaren konkista.

Azaroko udalbatzarra azkar joan da. Zazpi puntu zituzten eztabaidatzeko zinegotziek atzo arratsaldean, eta Errenteriako Ezkerrak aurkeztutako pentsiodunei buruzko mozioak eta Bilduk aurkeztutako hipotekak ezin ordainduta kalean geratu direnei buruzkoak sortu zituzten izandako eztabaida bakarrak. Biak, ordea, aurrera atera ziren. Pentsiodunei eta erretiratuen erosahalmenaren gainekoa Errenteriako Ezkerra, EAJ, PSE-EEren aldeko botoekin onartu zuten; Bildu eta PP abstenitu egin ziren. Hipotekei buruzkoa, berriz, Bildurekin batera, PSE-EEk eta Errenteriako Ezkerrak babestu zuten. EAJ eta PP abstenitu egin ziren. Horrez gain, 2010eko Aurrekontu Kontu Orokorra ere aurrera atera zen aho batez. Kontu horiei erreklamazioa jarri zizkieten hiru herritarrek, eta hain zuzen, horietako batek, aurreko legegintzaldian ezker abertzaleko zinegotzi izan zen Karlos Muruak, hitza hartu zuen. Behin kontu orokorrak jakinda, aurreko gobernuaren balorazioa egiteko garai aproposa dela adierazi zuen. Horiek egoera ekonomikoa zaila izan arren, udal gobernua hori kudeatzeko gai ez zela izan islatzen dute, Muruaren arabera. Horrenbestez, “egungo egoera espero zitekeena baino okerragoa” dela gaineratu zuen. Beste puntuen artean, bost funtzionarioei 2006ko ordainsariei buruzko soldata masaren %1a gehitzeko epaia exekutatzea onartu zuten.

FUTBOLA Ohorezko Erregional Maila. Tolosa-Oiartzun: Bertan behera. Emakumeen Bigarren Maila. Oiartz.-Abanto: Bertan behera. ARETO FUTBOLA Gipuzkoako Lehen Maila. Laskorain-Oiart.: Bertan behera. Bigarren Maila. Joxe Mari Taberna-Power Rangers: 3-5. ...

Txingudiko Ekoetxeak -Playaundiko Interpretazio Zentroa- kongresua hartuko du asteazkenetik ostiralera bitartean. Ecología de aguas dulces en espacios naturales protegidos (Ur gezen ekologia natura-gune babestuetan) izango da Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailak eta Uraren Euskal Agentziak bultzatutako kongresua. EGITARAUA Otsailak 8 9:30 – 13:00 Bertaratutakoen harrera eta dokumentazio banaketa. Pilar Unzalu Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailburuak kongresuari hasiera emango dio. Ondoren, Iñaki Mezquitaren Odonatos. Las alas del agua (Odonatuak. Uraren hegalak) sorgin-orratzen inguruko erakusketaren inaugurazioa izango da. Goiza amaitzeko, bisita gidatua egingo dute Txingudiko Paduretatik zehar. 15:30-19:00 1. GAIA: Aldaketa globala eta ur espezien zikloaren aldaketa. Moderatzailea: German Alonso. - Beroketa orokorrak ur ekosistema kontinentaletan eragindako ondorioak. Brian Moss. Liverpooleko (Ingalaterra) Biologia Zientzietako Fakultatearen Zuzendaria. - Ur ekosistemen ahultasuna aldaketa orokorraren faktoreen aurrean. Aurkezpena Carrillo Lechuga Granadako Unibertsitateko Ekologia Saileko irakaslearen eskutik. 2. GAIA: Ur gozoen sistemen kudeaketara eta erabilerara aplikatutako ekologia. Moderatzailea: Jose Mª Sanz de Galdeano. - Mikroalga toxikoen zeregina Doñana Parke Nazionalean eta hildako ur hegazti ugarietan eragindako inpaktua: alerta goiztiarraren sarea eta kudeaketa estrategiak. Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Eduardo Costas irakaslearen eskutik. - Hezeguneen kudeaketa Peñalara Parke Naturalean. Madrilgo Peñalara Parke Naturalaren Ikerketa eta Kudeaketa Zentroko Ignacio Granadosen eskutik. Otsailak 9 9:30 – 13:00 3. GAIA: Ingurumen adierazleak. Moderatzailea: Iñaki Mezquita. - Ur gozoko ornogabeak: egoera [...]

FUTBOLA Bigarren B Maila Real Union-Arandina 1-1 Erregional Ohorezko Maila Real Union-Behobia 1-0 Erregional Preferente Maila Usurbil-Mariño 0-1 Martutene-Dunboa Eguzki 2-0 ESKUBALOIA Zilarrezko maila Puente Genil-Bidasoa Irun 25-20 Gipuzkoako Lehen M...

Kaiko Herrera berrantolatzeko herritarrek egin duten proposamena aurkeztuko dute ostegun arratsaldean, Lezoko Kultura Aretoan. Hitzaldia 19:00etan hasiko da, eta Herrera Herrirako kide batek hartuko du parte. Lezoko N-2000 taldeak, Eguzkik eta Gaztetxe...

Pasaiako Laurak Bat elkarteko ostalaritzako hainbat kidek Pasai Pintxo ekimena abiatuko dute ostegunean, hilaren 9an, Trintxerpen eta Antxon. Ostegunero, 19:00etatik 21:00etara pintxo bakoitzekin edari bat emango dute. Antxoko sei tabernak eta Trintxer...

Asteazken arratsaldean Antxoko Jai Batzordeak bilera egingo du azokan, San Fermin jaiei begira egiten ari diren eztabaida prozesuarekin jarraitu eta 2012ko egitaraua prestatzen hasteko. Batzordetik dei egin diete herritarrei eztabaidan parte hartzeko. ...

Hernani nabarmen nagusitu zitzaion EPLEri trinketeko eskuz banakako finalean, eta Antton Aranburu bigarren postuarekin konformatu behar izan zen, Irungo Artaleku pilotalekuan. Azkenean, 40-21 geratu zen markagailua. EPLEk jakinarazi duenez, Hernaniko p...

Euskal Herriko Mus Txapelketaren saio gehiago izan dira asteburuan. Oraingoan, Pausuko kanporaketak jokatu dituzte. Giro ezin hobean, eguraldiak ezin izan zuen asteburuko partidarik oztopatu, nahiz eta nolabaiteko eragina izan zuen. Hala, hirurak pasa...