Bekoz Beko kontent da bere ikastaroak izan duen harrerarekin

30 emakumek izena eman dute Internet eta sare sozialen gaineko ikastaroan, eta iraupena luzatu dute. «Emakumeek nahi eta behar dute Interneten erabilera ikasi, adin tarte zehatz batean gabezia dagoelako». Hala ondorioztatu du Bekoz Beko elkarteak, em...

30 emakumek izena eman dute Internet eta sare sozialen gaineko ikastaroan, eta iraupena luzatu dute.

«Emakumeek nahi eta behar dute Interneten erabilera ikasi, adin tarte zehatz batean gabezia dagoelako». Hala ondorioztatu du Bekoz Beko elkarteak, emakumeei bideratuta Internet eta sare sozialen gainean eman berri duen ikastaroa bukatuta.

Esan dutenez, 30 emakumek parte hartu dute ikastaroan, 40 eta 70 urte artekoak. Ikastaroak 10 orduko iraupena zuen, baina parte hartzaileek motz geratzen zela iritzita iraupena luzatzea erabaki zuten.

Facebook eta irudien gaineko ikastaroa egin nahiko luketela adierazi dute parte hartzaileek.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.