Pasaia Antzerki Tailerreko emakumeek eta gizonek bi obra prestatu dituzte hilaren 17rako

Pasaiako antzerki tailerrak proposamen bikoitza egin du hilaren 17rako, inauterien harira. Bi antzezlan egingo dituzte, emakumeena bat, eta gizonena bestea. Antxoko Kultur Etxean izango da, 22:30ean.  Armadas hasta los dientes izango da emakumeek egindako obra, Yolanda Torviscok eta Fatima Rodriguezek taularatuko dutena. “Umorezko komedia burutsu eta aldi berean garratza” bezala aukeztu dute, bizi dugun gizarte aztoratuari heltzen diona. Haien burua defendatzeko edozer egiteko prest dauden bi lagunen istorioa kontatzen du Armadas hasta los dientes antzezlanak. Eta Jose Ignacio Barraguesek eta Iñaki Guerrak De armas tomar interpretatuko dute. Haien hitzetan obra bizitzaren inauteria bezalakoa izango da: “Ezin genien utzi tailerreko emakumeei beraiek bakarrik antzezten. Horregatik guk, basati izateaz harro gauden gizonok, basakeria hau prestatu dugu”.  

Pasaiako antzerki tailerrak proposamen bikoitza egin du hilaren 17rako, inauterien harira. Bi antzezlan egingo dituzte, emakumeena bat, eta gizonena bestea. Antxoko Kultur Etxean izango da, 22:30ean. 

Armadas hasta los dientes izango da emakumeek egindako obra, Yolanda Torviscok eta Fatima Rodriguezek taularatuko dutena. “Umorezko komedia burutsu eta aldi berean garratza” bezala aukeztu dute, bizi dugun gizarte aztoratuari heltzen diona. Haien burua defendatzeko edozer egiteko prest dauden bi lagunen istorioa kontatzen du Armadas hasta los dientes antzezlanak.

Eta Jose Ignacio Barraguesek eta Iñaki Guerrak De armas tomar interpretatuko dute. Haien hitzetan obra bizitzaren inauteria bezalakoa izango da: “Ezin genien utzi tailerreko emakumeei beraiek bakarrik antzezten. Horregatik guk, basati izateaz harro gauden gizonok, basakeria hau prestatu dugu”.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.