Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Pentsiodunei eta hipotekei buruzko mozioak aurrera atera dira

Azaroko udalbatzarra azkar joan zen. Herenegun arratsaldean, ordubete nahikoa izan zuten zinegotziek mahai gainean zuten zazpi puntuko gai ordena aztertzeko. Horietatik, bi mozio zituzten eztabaidatzeko. Bata, Errenteriako Ezkerrak proposatutako pentsiodunen eta erretiratuen erosahalmenari buruzkoa, eta bestea, Bilduk hipotekak ezin ordainduta kaleratzen dituztenei buruz aurkeztutakoa. Batak zein besteak argi berdea ikusi zuten. Pentsiodunen gainekoa, Errenteriako Ezkerrarekin  batera, PSE-EEk eta EAJk babestu zuten. Bildu eta PP, berriz, abstenitu egin ziren. Bilduk aurkeztutako mozioaren kasuan, koalizioaz gain, PSE-EE eta Errenteriako Ezkerrak ere aldeko botoa eman zuten, eta EAJ eta PP abstenitu egin ziren. Pentsioen mozioa CCOOren ekimen batetik dator.  Errenteriako Ezkerraren arabera, puntu batzuetan ados ez egon arren, funtsean bat egiten dute, eta hori izan da aurkezteko arrazoia. Bertan, Espainiako Gobernuak pentsioak izozteko hartutako erabakiaren aurrean, gobernu berriari Toledoko Itunari eusteko eskatzen zaio, pentsiodun eta erretiratuek erosahalmena berreskura dezaten. Udal taldeek, oro har, arazoa onartu zuten, baina Bilduk eta PPk ez zuten babestu: Bilduk Euskal Herriak erabakitzeko marko propioa behar duela argudiatuta, eta PPk udalak horretarako eskumenik ez duela arrazoituta. Bilduren mozioak ere alderdi guztien kontsentsua lortu zuen funtsean dagoen arazoan, baina aurreko mozioarekin bezala, PPk erabakitzeko ahalmenari begiratu zion, eta oraingoan ere udalak ezin duela ezer egin esan zuen. Mozio horretan Espainiako [...]

admin
Bidasoa
2011/12/01

Azaroko udalbatzarraAzaroko udalbatzarra azkar joan zen. Herenegun arratsaldean, ordubete nahikoa izan zuten zinegotziek mahai gainean zuten zazpi puntuko gai ordena aztertzeko. Horietatik, bi mozio zituzten eztabaidatzeko. Bata, Errenteriako Ezkerrak proposatutako pentsiodunen eta erretiratuen erosahalmenari buruzkoa, eta bestea, Bilduk hipotekak ezin ordainduta kaleratzen dituztenei buruz aurkeztutakoa.

Batak zein besteak argi berdea ikusi zuten. Pentsiodunen gainekoa, Errenteriako Ezkerrarekin  batera, PSE-EEk eta EAJk babestu zuten. Bildu eta PP, berriz, abstenitu egin ziren. Bilduk aurkeztutako mozioaren kasuan, koalizioaz gain, PSE-EE eta Errenteriako Ezkerrak ere aldeko botoa eman zuten, eta EAJ eta PP abstenitu egin ziren.

Pentsioen mozioa CCOOren ekimen batetik dator.  Errenteriako Ezkerraren arabera, puntu batzuetan ados ez egon arren, funtsean bat egiten dute, eta hori izan da aurkezteko arrazoia. Bertan, Espainiako Gobernuak pentsioak izozteko hartutako erabakiaren aurrean, gobernu berriari Toledoko Itunari eusteko eskatzen zaio, pentsiodun eta erretiratuek erosahalmena berreskura dezaten.
Udal taldeek, oro har, arazoa onartu zuten, baina Bilduk eta PPk ez zuten babestu: Bilduk Euskal Herriak erabakitzeko marko propioa behar duela argudiatuta, eta PPk udalak horretarako eskumenik ez duela arrazoituta.

Bilduren mozioak ere alderdi guztien kontsentsua lortu zuen funtsean dagoen arazoan, baina aurreko mozioarekin bezala, PPk erabakitzeko ahalmenari begiratu zion, eta oraingoan ere udalak ezin duela ezer egin esan zuen.

Mozio horretan Espainiako Gobernuari eskatu diote hipotekak ezin ordainduta ematen ari diren kaleratzeen aurrean, hipotekaren araudia alda dezala, etxea ordainean ematearen figura kontuan hartuta. Alegia, behin hipoteka exekutatu, eta bankua etxebizitzarekin geratuta, zorra kitatua geratzea. Hain zuzen, abstenitu zirenen artean, EAJk gutxitzat jo zuen etxea ordainean ematearena, eta erreforma bat egin behar dela  adierazi zuen.

Kontu orokorrak
Horrez gain, 2010eko Aurrekontu Kontu Orokorra ere aurrera atera zen, aho batez. Kontu horiei erreklamazioak jarri zizkieten hiru herritarrek, eta hain zuzen, horietako batek, aurreko legegintzaldian ezker abertzaleko zinegotzi izan zen Karlos Muruak, hitza hartu zuen. Behin kontu orokorrak jakinda, aurreko gobernuaren balorazioa egiteko garai aproposa zela adierazi zuen. Horiek egoera ekonomikoa zaila izan arren, Udal Gobernua hori kudeatzeko gai ez dela izan islatzen dute Muruaren arabera, eta horrenbestez, “egungo egoera espero zitekeena baino okerragoa” da.

Horrekin batera, jakinarazi zuen helburua erakunde guztietan gastua jaistea den bitartean, udalak ohiko gastua %12 igo zuela legegintzaldi horretan, eta ohiko diru sarrerak, berriz, %2,6 baino ez. Hazkunde hori herritarrei egindako presio fiskalaren igoerarengatik izan dela esan zuen.

Beste puntuen artean, bost funtzionarioei 2006ko ordainsariei buruzko soldata masaren %1a gehitzeko epaia exekutatzea onartu zuten aho batez.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu dute dozenaka herritarrek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Jon Sarasua euskaltzain oso izateko hautagai izendatu dute

Bizigiro, Gipuzkoa

Donostiako Piratek bertan behera utzi dituzte abuztuaren 14ko kontzertuak

Kultura, Gipuzkoa

Memoria historikoari begiratzeko bi proposamen bateragarri egin dituzte Carla Filipek eta Taxio Ardanazek

Uholdeak gertatu aurretik abisu emateko sistema bat sortu dute Pasai Donibanen

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hernani eta Irun lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute uztailaren 25etik irailaren 6ra

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko autoen ikuskapen zentroetan greba mugagabeari eutsiko diote

Bizigiro, Gipuzkoa

Beasaingo Urkiola jatetxeak irabazi du Jakitea elkartearen Juan Manuel Garmendia gastronomia saria

Kultura, Gipuzkoa

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Ekonomia, Gipuzkoa

Deeptek-Gipuzkoa fundazioak programa bat abiarazi du enpresa zientifikoei laguntzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Donostiako Karmengo jaietan «herritarren aurka erabilitako indarkeria» salatu du EH Bilduk

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu du besta batzordeak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.