Obenasaren bisita jasoko dute gaur berdeek
Obenasaren aurka jokatuko du gaur Hondarribia-Irunek Hondartza kiroldegian, arratseko zortzietatik aurrera. Iragan asteburuko partida Perfumerias Avenidaren aurka 71-61 galduta, jaitsiera postuetan dira bidasoarrak, 21 punturekin, eta ligako hemezortz...
Obenasaren aurka jokatuko du gaur Hondarribia-Irunek Hondartza kiroldegian, arratseko zortzietatik aurrera. Iragan asteburuko partida Perfumerias Avenidaren aurka 71-61 galduta, jaitsiera postuetan dira bidasoarrak, 21 punturekin, eta ligako hemezortzigarren jardunaldian garaipena eskuratzeko aukera handiak dituzte gaur etxekoek. Izan ere, sailkapen nagusian puntu kopuru berbera dute bi taldeek, eta garaipena eskuratzen duenak, jaitsiera postuetatik ihes egingo du.

