Elurra eta hotza, gaur gauetik hasita

Gauerako zein biharko elurra iragarri dute, itsas mailaraino. Tenperaturak zero azpitik ibiliko dira, eta izotza egingo du gauetan, eta baliteke egunez ere egitea. Hala, arretaz ibiltzeko deia egin dute. Aurreko asteburuan ere, denboraleak hainbat buru...

Gauerako zein biharko elurra iragarri dute, itsas mailaraino. Tenperaturak zero azpitik ibiliko dira, eta izotza egingo du gauetan, eta baliteke egunez ere egitea. Hala, arretaz ibiltzeko deia egin dute.

Aurreko asteburuan ere, denboraleak hainbat buruhauste eragin zituen. Larunbat eguerdian hasi zen elurteak errepideak kolapsatu zituen, Trintxerpe eta Oiartzun artean, esaterako.

Elurrak eta izotzak kanpoan egiten diren kirol jardueretan eragin zuten batez ere. Hala, Ohorezko Erregional Mailako futbol taldeak, zein Espainiako Estatuko Bigarren Mailakoak, ez zuten partidarik jokatu.

Areto futbola ez da kanpoan jolasten den kiroletakoa, baina herriz mugitu beharrak ere hainbat partida utzi zituen bertan behera, tartean, Oiartzunena.

Gaur gauetik aurrera ere, tentuz ibiltzeko deia egin dute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.